Munduko Osasun Erakundea
2024/07/05 - 20:49
MOEk egindako ikerketa baten arabera, talkoak "ziurrenik" minbizia eragiten du
Nazioarteko 29 adituk egindako azterketa baten arabera, areagotu egiten dira emakumeen obarioetako minbizi-kasuak talko-hautsak perineo-eskualdean (pubisean eta uzkian) erabiltzen direnean.
2024/06/26 - 12:20
Drogen kontsumoak % 20 egin du gora azken hamarkadan
Drogei buruzko Munduko Txostena 2024 kaleratu du gaur NBEk. Estupefazienteen kontsumitzaileen kopurua nabarmen hazi dela dio ikerketak, eta, bereziki, opioide sintetikoak aipatzen ditu, "osasun publikoarentzat arrisku larria" direla ohartaraziz.
2024/06/03 - 10:01
Albiste izango dira: Traktoreak mugan, Makina-Erremintaren Biurteko Azoka eta Mexikoko hauteskundeak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/05/31 - 20:08
Milioi bat pertsonak baino gehiagok ihes egin behar izan dute Rafahtik, Israelen erasoak direla eta
Rafahtik gertu dauden ustezko gune seguruetara ebakuatzeko esan die Israelek palestinarrei, baina toki horietan hainbat eraso egin ditu azken egunotan. Dozenaka pertsona hil dira desplazatuentzako kanpalekuetan, hainbat eraso militarren ostean.
2024/05/31 - 10:53
Albiste izango dira: Trump, errudun, Tabakorik Gabeko Mundu Eguna, eta Zumaiako epaiketa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/05/23 - 12:33
Covidaren FLiRT aldaeraren hainbat kasu atzeman ditu Osakidetzak EAEn
Omicron aldaeraren mutazio bat da FLiRT izenekoa, eta azken hilabeteotan, AEBn zein Europako zenbait herrialdetan azkar ari da zabaltzen. Munduko Osasun Erakundeak jada farmazeutikei eskatu die txertoak aldaera berri horretara egokitzeko.
2024/02/27 - 13:55
Gaixotasun arraroak zenbakitan
Munduko Osasun Erakundearen arabera, 10.000 biztanleko bost pertsonak baino gutxiagok pairatzen dituzten gaitzak jotzen dira gaixotasun arrarotzat.
2024/02/21 - 12:38
EBk airearen kutsaduraren mugak gogortuko ditu 2050ean zero emisio lortzeko
Erdietsitako akordioaren arabera, arau zorrotzagoak ezarriko dira 2030era bitartean, airea kutsatzen duten partikulak murrizteko eta mende erdirako ezarrita dagoen erronkari, hau da, kutsadura erabat ezabatzeko helburuari, bidea errazteko.
2024/02/16 - 13:28
Munduko Osasun Erakundea Nasser ospitalean sartu nahian ari da, Israelek militarki hartu eta biharamunean
Gazako Osasun Ministerioak salatu duenez, Israelgo Armadaren operazioak eragindako argindar eta oxigeno faltaren ondorioz, gutxienez lau gaixo hil dira bertan azken orduetan.
2023/12/12 - 16:30
Gaza iparraldean ospitale bakarra dago martxan, Munduko Osasun Erakundeak ohartarazi duenez
Erakundeak eremu horretara bidalitako talde baten arabera, oraindik ere pertsona askok, emakumeak eta haurrak barne, Zerrendaren iparraldean jarraitzen dute, nahiz eta bizitegi-eremuak ia erabat suntsitu dituzten.
2023/12/12 - 14:46
Azken adierazpenari buruzko desadostasunak COP28a atzeratu du
Ia 200 herrialdeetako ordezkariak erlojuaren kontra ari dira lanean akordio baten bila. Gaur goizean amaitu behar zuen bilerak, baina azken deklarazioari buruzko adostasunik ez dagoenez, ordu batzuk luzatzen ari da; izan ere, zirriborro berri bat prestatzen ari dira.
2023/12/10 - 21:49
Laguntza humanitarioa Gazara trabarik gabe sartzen uzteko eskatu dio Munduko Osasun Erakundeak Israeli
34 herrialdek, AEB eta Txina tartean, mozioa onartu dute igande honetan, Gazako osasun-egoera "katastrofikoa" arintze aldera. Dena dela, Tedros Adhanom Ghebreyesus zuzendari nagusiak onartu du "ia ezinezkoa" dela baldintzak hobetzea.
2023/12/02 - 19:54
Osasuna ekintza klimatikoaren erdigunean jartzen duen adierazpena sinatu dute 123 herrialdek COP28 goi-bileran
Klima eta Osasun Adierazpenarekin bat egin dute AEBk, Europar Batasunak eta Japoniak; ez, ordea, munduko bi nazio populatuenek, Txinak eta Indiak. Osasuna babesteko emisioak eta kutsadura murriztu beharra aipatzen du testuak, ez haatik erregai fosilak amaitu beharra.
2023/11/19 - 20:07
31 haurtxo goiztiar Al Shifatik ebakuatzea lortu dute, eta Rafaheko ospitale batera eraman dituzte
Palestinako Ilargi Gorriak, MOEk eta Gai Humanitarioetarako NBEren Bulegoak baieztatu dute ebakuazaioa arrakastaz egin ahal izan dela. Bihar Egiptora sartzea espero da, gertuko pertsona banak lagunduta, hango ospitaletan beharrezko zaintzak eman diezazkieten.
2023/11/19 - 19:02
Ez da ospitalerik martxan Gaza hiri osoan
MOEk zuzendutako NBEko talde bat Al Shifa Ospitalera sartu da larunbat honetan. eta "hilerri" gisa definitu dute ospitalea, eta Gaza iparraldeko egoera "desesperatutzat".
2023/11/10 - 08:00
''Kasu gutxi batzuetan, buruko odol-jarioak sor ditzake''
Ane Otaegui farmazialariaren hitzetan, ohikoaren barruan sartu behar da Botiken Europako Agentzia egiten ari den pseudoefedrinaren azterketa. Gaixotasun kardiobaskularrak dituztenek ezin dituzte botika horiek hartu, baina beraiei bestelako botikak ematen zaizkiela zehaztu du.
2023/10/29 - 19:29
Kezka nagusi Munduko Osasun Erakundean, Israelek Gazako Al Quds ospitalea ebakuatzeko agindu ondoren
Israelek ospitalea husteko agindu ondoren, Tedros Adhanom Ghebreyesus Munduko Osasun Erakundeko zuzendari nagusiak esan du ezinezkoa dela "gaixoz betetako ospitaleak ebakuatzea haien bizitzak arriskuan jarri gabe".
2023/10/24 - 18:28
Israelek 700 pertsona baino gehiago hil ditu gaur Gazako Zerrendan, orain arteko bonbardaketarik gogorrenean
Bestalde, Munduko Osasun Erakundeak jakinarazi du sei ospitale itxi dituzte Gazako Zerrendan, erregairik ez dutelako. Dagoeneko, 5.791 pertsona hil dira Gazan, urriaren 7an gerra lehertu zenetik.
2023/10/21 - 19:30
Hasi dira laguntza humanitarioa deskargatzen Gazan
Rafahko pasabidea zabaldu dute larunbat honetan, eta 20 kamioi bete laguntza pasatu dira Gazara. MOEk zehaztu zuenez, traumatologiako botikak eta 1.200 lagunentzako hornidurak barne hartzen ditu lehen laguntza horrek, baita zaurituak in situ egonkortzeko 235 poltsa eramangarri ere.
2023/10/14 - 10:01
Gazako egoera humanitarioa gero eta zailagoa da Israelen balizko inbasioaren atarian
NBEren arabera, "ezinezkoa" da ultimatuma betetzea. Israelgo soldaduek lehen erasoaldiak egin dituzte Gazan, inbasioaren atarian.