Multinazionalak
2015/10/30 - 12:39
Nafarroako Volkswagenek lanpostuei eutsiko die, ekoizpena murriztuta
654 behin-behineko kontratuei ere eragingo die enpleguari eusteko neurriak.
2015/10/28 - 11:01
Volkswagenek 1.673 milioi euro galdu ditu hirugarren hiruhilekoan
Emaitza negatiboak diesel motorren gas kutsatzaileen inguruko eskandalua kateratu ondoren heldu dira; izan ere, irailaren bukaeran eman zuten auziaren berri.
2015/10/21 - 12:45
Fiati eta Starbucksi 30 milioi euro itzultzeko agindu die Bruselak
Europako Batzordearen esanetan, Luxenburgoko eta Herbehereetako gobernuek emandako abantaila fiskalez baliatu ziren bi multinazionalak.
2015/10/20 - 14:32
Jaurlaritzak Sidenorren egoera ‘argitzeko’ eskatu dio Gerdauri
“Kasu onenean ez da ezer gertatuko, ez dute salduko eta egoera horretan geratuko da, baina okerrenean, saltzen badute, ekintza sorta bat hartu behar dugu”, adierazi du Tapiak.
2015/10/13 - 15:03
Inbertsioa 1.000 milioi euro jaitsiko du Volkswagenen marka nagusiak
Auto elektrikoaren aldeko apustua egin nahi du konpainiak eta merkatuan duen lekua berraztertu.
2015/10/10 - 22:14
Merkataritza-itun transantlantikoak salatu dituzte mosaiko batekin
Itun hauen onuradunak enpresa multinazional handiak direla salatu dute. Bilbon, Gasteizen eta Iruñean ere horrelako mosaikoak eratu dituzte.
2015/10/09 - 13:02
Estatuko inbertsioei eutsiko diela baieztatu dio Volkswagenek Soriari
Aipatutako inbertsioen artean, Nafarroan, Landaben fabrikan, sartuko dituen 1.000 milioi euroak daude.
2015/10/08 - 20:24
Volkswagenek aitortu egin du isuriak estali nahi izan zituela
Alemaniako Fiskaltzak konpainiaren hainbat egoitza miatzea agindu du.
2015/10/06 - 19:29
Volkswagenek eutsi egingo die Landabengo inbertsioei eta enpleguari
Multinazionalak 900 milioi euroko inbertsioa egingo du 2019 urtea arte Landabenko lantegian.
2015/10/06 - 16:48
Aurreikusitako inbertsio guztiak berrikusiko ditu Volkswagenek
Volkswagen Taldeko presidenteak adierazi duenez, haren helburua kalitatezko lanpostu politikari eustea da.
2015/10/03 - 19:40
Volkswagen auzia: ikus ezazu zure autoak motor trukatua duen
Volkswagenek web inprimaki bat jarri du martxan, isurketa kutsagarrien iruzurrarekin lotuta dauden zein diren autoak jakiteko. Erabiltzaileek ibilgailuaren txasis-zenbakia sartu beharko dute.
2015/10/03 - 14:39
Berriro martxan Volkswagenen bezeroentzako arreta telefonoa
Goizean, 900 180 361 doako zenbakira deituta, eta lauzpabost telefono-tonu entzun ostean, deia moztu egiten zen.
2015/09/29 - 22:50
PIVE planaren laguntzak bueltatzea eskatuko dio Industriak Volkswageni
Horrenbestez, manipulatutako ibilgailu bakoitzeko 1.000 euro inguru itzuli beharko dizkio Volkswagenek Espainiako Gobernuari.
2015/09/29 - 15:00
Seaten 700.000 ibilgailuk ere manipulatutako motorrak dituzte
Merkatu bakoitzean zenbat saldu zituen ikertzen ari da automobilgintza enpresa. Seat, Audi, Skoda eta Volkswagen etxeek bertan behera utzi dute EA 189 motorra duten autoen salmenta Espainian.
2015/09/08 - 19:34
Volkswagenek 900 milioi inbertituko ditu Nafarroako lantegian
Inbertsioa bost urtetan egingo du taldeak. Inbertsioaren zatirik handiena datozen bi urteetan markaren lau modelo berri garatzera bideratuko dituzte.
2015/08/18 - 16:09
Vodkaren magnateak Señorio de Arinzano ardotegia erosi du
SPI multinazional errusiarrak Señorio de Arinzano upategia erosi du 15 milioiko inbertsioa eginez. Erosleen hitzetan 'munduan dauden altxor ezkutuetako bat da upeltegia'.
2015/07/27 - 12:17
Gamesak 9 haize-sorgailu salduko dizkio Erresuma Batuko parke bati
9 megawatteko potentzia duten 23 gailu kendu eta 18 megawatt ekoizten dituzten 9 haize errota jarriko ditu euskal konpainiak Ovenden Moorreko parke eolikoan.
2015/07/09 - 13:08
Thailandian 30 haize-sorgailu jartzeko kontratua sinatu du Gamesak
Kontratu horri esker, Thailandiako merkatuan sartzea lortu du euskal konpainiak.
2015/07/07 - 13:47
Gamesak eguzki-energia bidezko lau planta eraikiko ditu Indian
Euskal enpresak eguzki-energiaren sektorean egingo duen lehen lan handia da. 2009tik dago Gamesa Indian.
2015/06/16 - 14:42
2017rako emaitza operatiboak bikoiztea espero du Gamesak
Gainera, beste negozio alor batzuetan sartzea aztertuko du, hala nola eguzki energian.