Gamesak 9 haize-sorgailu salduko dizkio Erresuma Batuko parke bati
Gamesa euskal konpainiak 9 haize-sorgailu jarriko ditu Erresuma Batuko Halifax herriko Ovenden Moor parke eolikoan eta potentzia gutxiagoko beste hainbat kenduko ditu, ohar bidez jakinarazi duenez.
1993tik funtzionamenduan dauden turbina zaharrak kendu eta berriak jarrita, parke eolikoak energia bikoitza ekoiztuko du haize sorgailu erdiekin.
Guztira, 22 urte dituzten eta 9 megawatteko potentzia zeukaten 23 haize-sorgailu kendu eta 18 megawatt ekoizteko gaitasuna duten 9 haize-sorgailu jarriko ditu Gamesak.
E.ON eta Energy Power Resources Ltd (EPRL) ekoizleak osatutako "joint venture" delakoak garatuko du proiektua eta 2016. urtean martxan izango da.
Behin aldaketa egindakoan, Ovenden Moor parke eolikoak energia berriztagarriaz hornituko ditu Ingalaterrako 12.000 etxebizitza eta 21.000 tona CO2 atmosferara igortzea eragotziko du.