Volkswagenek 900 milioi inbertituko ditu Nafarroako lantegian
Bost urtetan 900 milioi euro inbertituko ditu Volkswagen taldeak Iruñeko lantegian eta beste 3.300 milioi Seatek Martorellen (Bartzelona) duen fabrikan. Inbertsioaren zatirik handiena datozen bi urteetan markaren lau modelo berri garatzera bideratuko dituzte.
Jurgen Stackmann Seateko presidenteak eta Francisco Javier Garcia Sanz Volkswagen Taldeko erosketen presidenteordeak Mariano Rajoy Gobernuko presidenteari erabakiaren berri eman diote gaur. Martorellgo lantegia bisitatu dute, Kataluniako hauteskunde-kanpaina hasi baino bi egun lehenago.
Espainiako lantegietan (Martorell eta Nafarroa) 2015etik 2019ra bitartean 4.200 milioiko inbertsioa egin behar zuela iragarri zuen konpainiak iragan maiatzean. Inbertsioaren % 80 suposatzen du gaurko iragarpenak. Espainian sekula egin den industria inbertsiorik handiena da.
Inbertsioa lau hilabete geroago zehaztu dute, Stackmannek Rajoyri Seaten Zentro Teknikoan egiten den lana erakutsi ondoren. Zentro Teknikoak 40 urte bete ditu. Markaren etorkizunean konfiantza duela azaldu du Stackmannek.
3.300 milioi Martorellen
Kataluniako lantegiak bereganatuko dituen 3.300 milioiak (2015-2019) historiako inbertsiorik handiena da. Azken bost urteetan konpainiak inbertitutakoa baino % 40 gehiago da, Seatek Leon merkaturatu zuenean. Autoa markak orain arte gehien salduenetakoa da.

Jurgen Stackmann Seateko presidentea, Francisco Javier Garcia Sanz Volkswagen Taldeko erosketen presidenteordea eta Mariano Rajoy Gobernuko presidentea. EFE
Modeloak diseinatzeko erabiltzen diren azken teknologiak eta lana gertutik ikusteko aukera izan ditu Rajoyk bisitan. Leon TGI batean egin du bisita. Ibilgailua gas naturalarekin dabil.
Seateko 20 bat langilek elkarretaratzea egin dute lantegian, lan erreformaren eta herri segurtasunerako legearen aurka protesta egiteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Inoizko mahats bilketarik goiztiarrena egin dute Arabako Errioxan, klima aldaketak eraginda
Tenperatura altuak izan dira eta ez du ia euririk egin. Horren ondorioz, apenas egon da onddoek eragindako gaixotasunik, eta mahatsaren kalitatea "bikaina" da. Ifrentzuan, baldintza meteorologikoek alkohol graduazioa igoarazi dute; "upategian konpentsatu beharko dute hori", azaldu dute.
Bateriekin izandako intzidentzia batek auto elektrikoen ekoizpena geldiarazi du Nafarroako Volkswagenen
Hornitzaileak arazoa konpondu du eta normaltasunez ekoizten ari da; hortaz, Nafarroako Volkswagenek jarduerari "berehala" ekitea espero du.
CCOOk Pradalesi hainbat eskumenen aurrean dituen "zuhurtziak" azaldu dizkio, langile askori eragiten dietelako
CCOO Euskadiko idazkari nagusi Santiago Martinezek Gernikako Estatutua oso-osorik betetzearen alde egin du lehendakariaren aurrean, baina "zuhurtzia" agertu du eskumen-transferentzia batzuen aurrean, hala nola FOGASAren edo pentsioen ingurukoen aurrean; izan ere, langile askori eragiten diete, eta, azpimarratu duenez, "ondo egin behar dira".
UGTk enpresen irabaziak soldatetara bideratzeko eskatu dio Pradalesi
UGT Euskadiko batzorde kudeatzaileko presidente Jose Manuel «Tximi» Lopezek enpresa handien irabaziak langileen soldatetan islatu behar direla defendatu du Imanol Pradales lehendakariaren aurrean, eta Eusko Jaurlaritzari eskatu dio bitartekari lanak egin ditzala euskal patronala hitzarmenen bidezko gutxieneko soldata interprofesionala negoziatzera esertzeko.
Ondarroako arraste flota: "Gasolioaren prezioarekin itsasora irteteak diru galera dakar"
Gasolio profesionala % 227 garestitu da otsailetik, eta Ondarroako Alturako Arrantza Ekoizleen Elkarteak salatu duenez, igoera hori arrantzaleek asumitu behar dute, handizkariak finkatzen duelako arrainaren erosketa-prezioa.
Gazteentzako hipotekak: zer hartu kontuan sinatu aurretik eta zer dira Gazteaval laguntzak?
EKA kontsumitzaileen elkarteak gutxienez hiru edo lau banketxeren eskaintzak alderatzea, presarik ez izatea eta Urteko Tasa Baliokideari, lotutako produktuei eta benetako ordainketa-ahalmenari erreparatzea gomendatzen du. Gazteaval programari esker, gainera, zenbait kasutan etxebizitzaren balioaren % 80tik gorako finantzaketa lor daiteke.
Bizkaiko Foru Aldundiak arau fiskal berriaren proiektua onartu du, EAJren botoekin eta PSE-EEren abstentzioarekin
Foru erakundearen arabera, EAJk eta PSE-EEk "gutxieneko akordioa" lortu dute, eta testua Batzar Nagusietara bidaliko dute, Legebiltzarrean izapidetzen hasteko.
Hipotekak 600 euro baino gehiago garestituko dira urtean, maileguan hartutako 100.000 euro bakoitzeko
ASUFINen arabera, euriborra % 3,2an kokatuko da irailean, eta tasa aldakorreko hipotekak garestituko ditu.
EBZk tasak % 2,5era igo ditu eta inflazioak epe luzean altu jarraituko duela ohartarazi du
Erakundeak hiru tasa ofizialak 25 oinarri-puntutan igo ditu, urteko bigarren igoeran, prezioen gorakadaren ondorioz.
"Eusko Jaurlaritzak ez du Osakidetzaren kolektibo guztien egoera hobetzeko borondaterik"
SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek bost greba egun iragarri dituzte urritik abendura bitartean, Osakidetzako kolektibo guztientzako lan-baldintza hobeak eta "benetako edukiak dituen benetako negoziazioa" aldarrikatzeko.