Landaben
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarroako Volkswagenek lanpostuei eutsiko die, ekoizpena murriztuta

654 behin-behineko kontratuei ere eragingo die enpleguari eusteko neurriak.
Nafarroako VOlkswagen.
Nafarroako VOlkswagen. Foto: Efe

Nafarroako Volkswagenek 1.761 auto gutxiago egingo ditu urtea amaitu artean, baina 2015erako aurreikusitakoa baino ibilgailu gehiago ekoitziko ditu, eta lanpostu kopuruari eutsiko dio, baita behin-behineko 654 kontratuei ere.

Volkswagenen zuzendaritzak gaur eman die horren berri Landabengo lantegiko sindikatuei, hilero eragile sozialekin egiten duten bileran.

Volkswagenek 297.828 auto ekoitziko ditu 2015ean, urtarrilean aurreikusten zutena baino 23.671 gehiago. Enpresa alemaniarrak 2.500 auto gehiago ekoitziko dituela iragarri zuen irailaren 28an, baina kopurua 739ra jaitsi du orain.

UGT sindikatuak esan duenez, "albiste ona" da gaur jasotakoa, azken hilabeteotan Volkswagenen inguruan zabaldutako berrien aurrean, produkzioaren jaitsiera handiagoa izango zela aurreikusten baitzen.

Aldi baterako kontratatuta dauden langileak ere mantendu egingo ditu enpresak, kontratuak amaitu arte gutxienez, eta, zenbait kasutan, luzatu egingo dira kontratu horiek. Hori ere, begi onez ikusi du sindikatuak, langileen batzordeak egindako eskarietako bat baitzen.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X