Multinazionalak
2023/11/13 - 19:58
Siemens Energyk laguntza publikoak jasoko ditu bermetan, proiektu handietarako
Negoziazioetan parte hartu duten bankuek 12.000 milioi euroko laguntza emango dute bermetan maileguetarako, eta Alemaniako Gobernuak 7.500 milioi.
2023/10/26 - 16:14
Siemenes Energyren akzioek % 35 egin dute behera, Alemaniako Gobernuari erreskatea eskatu ondoren
Horrela, Alemaniako konpainiak erantzun egin die bertako hainbat hedabidetan 15.000 milioi euroko laguntza publikoak eskatzeari buruz kaleratutako informazioei.
2023/10/10 - 21:58
CAFek "tentuz" ibiltzeko eta ahal dela "telelana egiteko" eskatu die Israelen dituen langileei
Bi filial ditu CAF enpresa beasaindarrak Israelen, bat Tel Aviven eta bestea Jerusalemen. Orotara, 100 langile inguru ari dira bertako tranbiaren ekoizpenean lanean.

2023/09/27 - 16:51
Nafarroako Volkswagenek 400 lanpostu murriztuko ditu 2024ko bigarren hiruhilekotik aurrera
2024ko bigarren hiruhilekotik aurrera eta 2025aren amaierara arte, fabrikak bi txanda eta erdian lan egingo du, aurreikusitako ekoizpen-bolumena asetzeko, eta horrek langileen beharra murriztuko du.
2023/08/21 - 18:38
Volkswagen Nafarroako Enpresa Batzordeak inbertsioei buruzko premiazko bilera bat eskatu dio zuzendaritzari
Hyundai Mobisek ibilgailu elektrikoen baterien hornitzaile gisa jardungo duela iragarri ondoren, Nafarroako Batzordea kezkatuta agertu da Landabeneko balizko "deslokalizazioarekin".
2023/08/07 - 11:59
Siemens Energyk 3.639 milioi euroko galerak iragarri ditu, Siemens Gamesaren arazoak tarteko
Urteko hirugarren hiruhilekoaren emaitzak aurkeztu ditu Alemaniako multinazionalak. Haize erroten negozioan dituen "erronka handiek" bete-betean eragin diete emaitzei.
2023/06/14 - 16:31
Michelingo langileek gauetik aurrera bozkatu ahalko dute enpresaren azken proposamena
Michelin enpresako zuzendaritzak proposamen bat jarri die mahai gainean sindikatuei. Atzo, 10 ordu luzeko negoziazioaren ostean, eskaintza berri bat egin die, aurreko proposamenaren baldintzak hobetuz. Eta erantzuteko, hiru eguneko epea eman die.

2023/06/13 - 09:34
Michelin enpresako zuzendaritza eta sindikatuak gaur bilduko dira, lan-hitzarmena negoziatzeko
Greba deitu duten sindikatuek, baztertu egin dute zuzendaritzak egindako azken proposamena, soldata-igoerak ez dituelako KPIa kontuan hartzen, baizik eta enpresaren emaitzei lotutako beste aldagai bat.

2023/06/12 - 09:01
Gasteizko Michelin lantegiko beharginek laugarren greba-eguna dute gaur
Hitzarmena berritzeko enpresak aurkeztutako proposamena errefusatu egin du enpresa-batzordeak, eta, akordioa lotu ezean, 24 orduko lanuzteak iragarri dituzte hilaren 19 eta 23rako.

2023/06/10 - 15:05
Gasteizko Michelineko langileek bizikleta martxa egin dute 'hitzarmen duin' baten alde
Martxaren amaieran, manifestu bat irakurri dute. Bertan, sindikatuek "harrotasuna" adierazi dute grebaren jarraipenagatik eta langileengan eragin handia izan duen batasun eta borrokagatik.

2023/06/10 - 14:53
Gasteizko Michelin lantegiko grebak ekoizpena etenarazi du, hirugarren egunez
Halaber, Michelingo Lantegien arteko Batzordeak aho batez baztertu du enpresak hitzarmen kolektiboa berritzeko aurkeztu duen proposamena, eta negoziatzen jarraitu ezean, 24 orduko lanuzteak iragarri dituzte ekainaren 19 eta 23rako.
2023/06/07 - 14:57
Ekoizpen tailerretan % 95eko jarraipena izan du Michelinen egindako greba deialdiak, sindikatuen arabera
Grebaren deitzaileek eskatu dute hitzarmen berriak "azken urteotan galdutako erosahalmena berreskuratzeko bermea ematea". Halaber, KPIaren araberako soldata igoera galdegin dute

2023/06/07 - 11:48
Bigarren greba eguna dute gaur Michelinen Gasteizko eta Lasarte-Oriako lantegietan
Michelinek Gasteizen eta Lasarte-Orian dituen lantegietako 3.500 langile inguru grebara deituta daude gaur "hitzarmen duin bat" eskatzeko, KPIaren araberako soldata-igoerekin eta lanaldi-murrizketarekin, besteak beste.

2023/06/05 - 22:26
Gasteizko Michelingo grebak % 93ko jarraipena izan du sindikatuen arabera; % 54koa, zuzendaritzaren esanetan
CGT, ESK, ELA eta LAB sindikatuek deitutako lehen lanuztea da, KPIaren araberako soldata igoera eskatzeko. Astelehen honetan, hainbat mobilizazio egin dituzte, eta hurrengoak ekainaren 7an, 10ean eta 12an izango dira.

2023/05/30 - 21:32
Michelin enpresako langileek manifestazioa egin dute Gasteizen, lan hitzarmena berritzea eskatzeko
ELAk, LABek, ESKak eta CGTek deituta bildu dira. Soldata igoera aldarrikatzen dute, beti ere, KPIari lotuta eta bermeekin. Baita lanaldi murrizketa ere.

2023/05/22 - 14:27
Irlandak EBko isunik handiena ezarri dio Metari Facebooken pribatutasuna urratzeagatik
1.200 milioi euro ordaindu beharko ditu multinazionalak. Irlandako Datuen Babeserako Batzordeak, gainera, EBtik Estatu Batuetara erabiltzaileen datu pertsonalen transferentzia eteteko agindu dio.
2023/05/19 - 21:12
Zamudioko ITP Aero enpresak 400 lanpostu berri sortuko ditu aurten
Horrekin batera, enpresak hurrengo 3 urteetan kualifikazio handiko beste 250 lanpostu sortu beharko dituela iragarri du.
2023/05/15 - 15:12
Siemens Energyk 787 milioi euro galdu ditu lehen seihileko fiskalean
Aldiz, negozio zifrak (% 20,4) eta salmentek (% 53,9) hazkundea izan dute. Gastuak igo egin dira, 15.610 milioi euroraino (% 20,9), urritik martxora.

2023/05/15 - 09:16
Legutioko CIE Automotive Goiaineko langileek greba mugagabea hasiko dute gaur
30 langile ditu lantokiak, ELAk ordezkatzen dituenak, eta lehen hitzarmen kolektiboa negoziatzen ari dira. Plantillaren aldarrikapen nagusien artean daude KPIaren araberako soldata igoerak, urteko lanaldia 1.700 ordutik behera murriztea eta soldata taulak berrikustea.

2023/05/12 - 20:06
Nafarroako Volkswagenek mantendu du 2023rako ekoizpen aurreikuspena
Horrenbestez, aurreikuspenek bere horretan jarraituko dute, nahiz eta erdieroale piezen gabezia dela eta enpresa 13 egunez itxita egon.