Asteko bigarren greba eguna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ekoizpen tailerretan % 95eko jarraipena izan du Michelinen egindako greba deialdiak, sindikatuen arabera

Grebaren deitzaileek eskatu dute hitzarmen berriak "azken urteotan galdutako erosahalmena berreskuratzeko bermea ematea". Halaber, KPIaren araberako soldata igoera galdegin dute
Iragarkia
20230607094527_michelin-euskeraz_
18:00 - 20:00
Bigarren greba eguna dute gaur Michelinen Gasteizko eta Lasarte-Oriako lantegietan

ELA, LAB, CGT eta ESK sindikatuak pozik agertu dira Michelinen aste honetarako deitutako bigarren greba eguna "arrakastatsua" izan delako. Berriro ere ekoizpena eten dutela esan dute, eta lanuzteak astelehenean baino jarraipen handiagoa izan duela azpimarratu dute, gaurkoan % 95eko jarraipena izan baitu.

Ehunka langilek manifestazioa egin dute lantegiaren kanpoaldean, Gasteizen, "hitzarmen duin bat" aldarrikatzeko. Bertan adierazi dute tailerretan "babes izugarria" lortu duela gaurko deialdiak.

Beharginek bat egin dute mobilizazioekin, sindikatu deitzaileek Gasteizko Michelinen lantegian gehiengorik ez badute ere —27 ordezkaritik 12 dituzte—. CCOO, UGT, CSIF eta CCM dira gainerako indar sindikalak. Gainera, enpresa batzordeak berak uko egin dio mobilizazioetan parte hartzeari.

Testuinguru horretan, grebaren deitzaileek eskatu dute hitzarmen berriak "azken urteotan galdutako erosahalmena berreskuratzeko bermea ematea". Halaber, KPIaren araberako soldata igoera eskatu dute, enpresaren proposamena "lortu nahi dituen etekinekin lotuta" dagoela iritzita.

Bestalde, mobilizazio gehiago iragarri dituzte. 13:00etan, enpresa inguruan batuko dira berriro, eta 18:00etan, Zaramaga auzoko kaleak zeharkatuko dituzte, lantegitik bertatik hasi eta Martxoaren 3ko plazan bukatu arte.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X