Multinazionalak
2023/01/26 - 19:06
Michelinek 4 milioi inbertituko ditu Gasteizko lantegian pneumatiko isilagoak ekoizteko
Teknologiak ibilgailu barruko zarata-maila % 20 inguru murrizten du, eta hori bereziki garrantzitsua da ibilgailu elektrikoetan. 2024ko hasieran helduko diote ekoizpenari, eta 12 lanpostu berri sortuko dira.
2023/01/24 - 15:39
57 milioi euroko isuna ezarri diote Glovori autonomo faltsuak eta paperik gabeko banatzaileak izateagatik
Glovo multinazionala zigortu du lehenbizikoz Espainako Lan Ikuskaritzak. 57 milioi euroko isuna ezarri dio, Madrilen, 7.000 autonomo faltsu izateagatik eta paperik gabeko 800 banatzaile lanean izateagatik.
2023/01/24 - 10:24
57 milioi euroko isuna Glovori, autonomo faltsuak eta lan baimenik gabeko atzerritarrak kontratatzeagatik
Ez da Glovori Espainian jarritako lehen isuna. Guztira, 205,3 milioi eurorainoko zigorrak pilatu ditu.
2023/01/20 - 14:06
Nafarroako Volkswagenek ekoizpen katea geldituko du urtarrilaren 27an pieza faltagatik
Zehazki, airbagaren zentralita eta abiadura palanka falta dira Polo eta Tiguan ibilgailuetarako.
2022/12/23 - 11:25
LABek "arrakastatzat" jo du Amazoneko greba, multinazionalak 60.000 pakete banatu ezin izan dituelako
Sindikatu abertzaleak adierazi duenez, "grebaren arrakastaren eta jarraipen handiaren aurrean, Amazonen eta Eusko Jaurlaritzaren (EAJ eta PSOE) erantzuna betikoa izan da: Ertzaintza grebarekin bat egin duten langileak zapaltzera bidaltzea".
2022/12/22 - 09:30
Greba eguna dute Amazonen Trapagarango zentro logistikoan
LAB sindikatuak greba egitera deitu ditu langileak ostegun eta ostiral honetan, hitzarmen propioa eskatzeko. ELAk ere bat egin du grebarekin eta mobilizazioekin.
2022/12/09 - 17:48
Bernd Krottmayerrek ordezkatuko du Emilio Titos Gasteizko Mercedesen zuzendaritzan
Gasteizko Mercedesek aurtengo ekoizpen aurreikuspenak beherantz berrikusi dituenean iritsi da iragarkia.
2022/11/10 - 09:51
Siemens Gamesak 940 milioi euroko galerekin amaitu du urte fiskala
Konpainiaren esanetan, "urte konplikatua" izan da testuinguru makroekonomikoak eta geopolitikoak, hornidura arazoak eta covid-19ak baldintzatuta.
2022/11/09 - 14:05
Seat-Volkswagenek onartu ditu ibilgailu elektrikorako Europako funtsaren laguntzak
Horrela, Taldeak eta bere bazkideek 10.000 milioi euroko inbertsioari eusten diote Espainian, eta horrek, besteak beste, Landabengo (Nafarroa) fabrikaren elektrifikazioa ekarriko du.
2022/09/14 - 13:32
Europako justiziak Googleri ezarritako isuna berretsi du, 200 milioi euroan murriztu badio ere
Erraldoi teknologikoak aurkeztutako helegitearen zati bati men egin dio Europar Batasuneko Auzitegi Nagusiak. AEBko konpainiak 4.125 milioi euro ordaindu beharko ditu azkenean.
2022/07/23 - 16:18
Orangek eta MasMovilek bat-egitea adostu dute
Operazioak Euskaltel taldeari eragingo lioke, MasMovil multinazionalaren menpe baita.
2022/07/11 - 13:53
Amundarainek Mercedesen hitzarmenerako aurrerapausoak ematen jarraitzeko deia egin du inbertsioa bermatzeko
Eusko Jaurlaritzak Alemaniara egin berri duen bidaian izan da Industria sailburuordea, eta adierazi du alde guztien jarrera oso ona dela, eta lan-hitzarmenean aurrera egitea eta lantegiaren jarduera bermatzea funtsezkoa izango dela Mercedes-Benz enpresaren zuzendaritzarentzat.
2022/06/16 - 13:41
ELA, LAB eta ESK sindikatuek greba eguna deitu dute Gasteizko Mercedesen ekainaren 22rako
Deialdia bat dator beste bi sindikatu nagusiek, UGTk eta CCOOk, aurkeztu zutenarekin; izan ere, 22koaz gain, 24 orduko beste lanuzte bat deitu dute ekainaren 29rako.
2022/06/15 - 22:15
ELA, LAB eta ESK sindikatuek astebeteko greba deituko dute Gasteizko Mercedesen
Lan-hitzarmen berriaren negoziazioa blokeatuta dagoela eta onartezintzat jotzen dituzten baldintzak salatzeko lanuzteak ekainaren azkeneko astean egingo dituzte.
2022/06/15 - 16:29
Negoziaketan aurrerapausorik ez eta Mercedes lantegiko beharginek lehen mobilizioa egin dute
Euren iritziz enpresak iragarritako inbertsioa hitzarmena baldintzatzeko erabili nahi du. Hori dela eta, gaur, CCOOk bi orduko lanuztea deitu eta elkarretaratzea egin dute enpresako sarreraren aurrean.
2022/06/14 - 22:54
Mercedeseko sindikatuek eta zuzendaritzak 18 hilabete daramatzate lan-hitzarmena izenpetu nahian
Mercedes enpresa eta erakundeak presio egiten ari direla uste dute sindikatuek. Izan ere, zuzendaritzak eta langile batzordeak urte eta erdi daramate lan hitzarmen berria negoziatzen. Aldeak oso urrun daude.
2022/06/14 - 22:51
Lehendakaria, itxaropentsu, Mercedesen 1.200 milioi euroko inbertsioa Euskadira ekartzeko
Jaurlaritzak eta Arabako Aldundiak "indarrak batzeko eta ekoizpen egitura sendotzeko" akordioa sinatu dute.
2022/06/14 - 20:21
Erakundeek eta Mercedesek ibilgailu elektrikoa eta digitalizazioa lehenesteko protokoloa sinatu dute
Lehendakariak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzaren, Arabako Foru Aldundiaren eta multinazionalaren arteko memorandum berriak hainbat baliabide publiko jarriko ditu multinazionalaren esku, arlo “teknologiko-digitalean eta energetiko klimatikoan" hartutako konpromisoen truke.
2022/06/10 - 15:11
Urkullu Mercedeseko zuzendaritzarekin bilduko da, automobilgintzaren sektorearekin duen konpromisoa azaltzeko
Lehendakariak Stuttgartera bidaiatuko du uztailean, "proiektu horrek automobil-industria osoaren eraldaketan duen garrantzia estrategikoa, eta Gasteizko lantegia konpainiak munduan duen lehiakorrenetako bat bezala sendotzeko duen garrantzia" azaltzeko.
2022/06/03 - 11:52
Arantxa Tapia, Mercedesek Gasteizen egin nahi duen inbertsioaz: ''Albiste bikaina da''
Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumeneko sailburua inbertsio hau "ahalik eta lasterren" gauzatzeko lan egiteko prest agertu da.