Mungia
2017/05/28 - 18:44
Helburua lortuta amaiera eman diote aurtengo Ibilaldiari
Gaur egun ere ikastolen hastapenetik defendatutako 'euskalduntasuna eta auzolana' aldarrikatzen jarraitzen dutela nabarmendu du Itziar Nogeras Larramendi ikastolako zuzendariak.
2017/05/28 - 16:19
Milaka lagunek jo dute Mungiara Bizkaiko ikastolen alde
50 urte bete ditu Larramendi ikastetxeak eta aurtengo etekina ikastola eraldatzeko, eta garai eta teknologia berrietara egokitzeko erabiliko dute.
2017/05/28 - 15:27
Giro paregabea Mungian, Bizkaiko ikastolen festan
'Egunero elkarregaz' lelopean, Larramendi ikastetxeak antolatu du aurtengo hitzordua.
2017/05/28 - 14:17
Hezkuntza ez dela tresna politikotzat hartu behar esan du Cristina Uriartek
Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak Ibilaldia 2017 jaiaren irekiera ekitaldian hartu du parte. Mungiako Larramendi Ikastolak antolatu du aurtengo festa.
2017/05/27 - 23:38
Milaka lagun, 39. Ibilaldian
Igande honetan hartuko du Mungiak Bizkaiko ikastolen aldeko jaia. Herri horretako Larramendi Ikastolaren 50. urteurrenarekin bat egingo du aurtengo ospakizunak.
2017/05/25 - 15:13
Belakok mugak zabaltzen jarraitzen du
Mungiar taldeak Erresuma Batuan zehar egin duen bira bukatu berri du, eta hurrengo diskoa nazioarte mailan zabaltzeko akordioa erdietsi du El Segell del Primavera eta PIAS etxeekin.
2017/05/16 - 20:19
Festa egun 'parekidea' eta 'jasangarria' izango da Ibilaldia 2017
'Egunero elkarregaz' lelopean, maiatzaren 28an hartuko du Mungiak Bizkaiko ikastolen aldeko jaia. Herri horretako Larramendi Ikastolaren 50. urteurrenarekin bat egingo du aurtengo ospakizunak.
2017/05/14 - 19:09
Lau pertsona zauritu dira Mungian, auto-istripuan
14:45ak aldera gertatu da istripua, Gatikako noranzkoan, bi ibilgailuk talka egin dutenean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
2017/05/09 - 03:02
Urdulizko Ospitaleko Larrialdi Zerbitzua, gaurtik aurrera martxan
Astelehen honetan inaugurazio ekitaldia egin dute. Uztailean ospitalea ireki zutenetik, 32.000 kontsulta eta 20.000 proba egin dituzte.
2017/05/07 - 15:25
Gure Esku Dagoren maiatzaren 7ko galdeketen emaitzak, herriz herri
247.812 pertsona zeuden deituta botoa ematera, eta 63.237 herritarrek eman dute botoa (% 25,52).
2017/05/07 - 11:01
% 25,52ko parte-hartzea izan da Gure Esku Dagoren galdeketetan
Gure Esku Dago plataformak emandako datuen arabera, 63.237 pertsonak eman dute botoa igandeko galdeketetan.
2017/05/05 - 20:54
250.000 herritar daude deituta GEDren igandeko galdeketetan parte hartzera
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 51 udalerritan eta auzo batean erabakitzeko eskubidearen gaineko herri-galdeketak egingo dituzte igande honetan.
2017/04/22 - 23:01
Euskal Herriko 50 udalerritan galdeketak egingo dituzte maiatzaren 7an
Gure Esku Dagoren esanetan, egun horretan Euskal Herrian orain arte egin den 'inoizko galdeketen olaturik handiena' egingo da.
2017/02/16 - 12:48
Ibilaldia 2017: 'Egunero alkarregaz'
Itziarren Semeak taldearen musika eta Mikel Goiriena eta Jone Larrinaga bertsolarien hitzak ditu Mungiak hartuko duen Ibilaldiaren kantuak. Rafa Rueda musikariak ere hartu du parte.
2016/12/31 - 13:01
Bi motor-gidari zauritu dira Bizkaian izandako bi istriputan
Ezbeharrak Mungian eta Leioan izan dira eta zaurituak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte.
2016/12/05 - 09:47
Lau furgoneta kiskali dira Mungian, sute baten ondorioz
Gauerdian piztu da sua eta Segurtasun sailetik adierazi dutenez Bizkaiko errepideen zaintzan aritzen den enpresa batenak dira ibilgailuak. Suhiltzaileek itzali dute sua.
2016/12/05 - 09:42
Lau furgoneta kiskali dira eta beste batek kalteak ditu, Mungian
Ertzaintzak ikerketa zabaldu du gertatutakoa argitzeko.
2016/11/12 - 18:55
Antimilitaristek Mungiako kuartela desagertzea eskatu dute
Lurzoru hori laborantzarako erabiltzea aldarrikatzen dute, 'kuartela bertan eraiki aurretik egiten zen legez'.
2016/11/08 - 12:26
Apirilean desagertutako Gamiz-Fikako gizon baten gorpua topatu dute
Butroe ibaian aurkitu dute hilotza, Mungian. Gorpuak ez du indarkeria zantzurik.
2016/11/05 - 19:43
Bost atxilotu Mungian drogaren aurkako polizia-operazio batean
Kilo eta erdi haxixa eta marihuana aurkitu du Udaltzaingoak miatutako etxebizitzan, eta merkatu beltzean saltzeko prest zuten marihuana kukuluz osatutako hainbat poltsa.