Milaka lagun, 39. Ibilaldian
Mungiak eman dio ongietorria Ibilaldia 2017ri. Durangoko Kurutziaga Ikastolari lekukoa hartu ziotenetik, prestaketa lanek ez dute etenik izan Larramendi Ikastolan. Badute eskarmentua lan horretan, 1998an ere Mungian ospatu baitzen Ibilaldia.
Igande honetan tenperatura altuak aurreikusi dituzte, eta baliteke termometroek 30 eta 35ºC arteko balioak harrapatzea, baxuenak kostaldean; izan ere, egunaren erdiko orduetan, haizea ipar-mendebaldera aldatuko da. Arratsaldean, zaparrada trumoitsuak botatzeko probabilitatea handitu egingo da.
Bizkaibusek zerbitzu bereziak jarriko ditu
Garraio publikoan Ibilaldira etortzeko aukera ezin hobea eskaini du Bizkaibusek. Bilbotik, Bermeotik, Bakiotik, Sopelatik, Plentziatik eta Gernikatik Mungiara irteten diren autobus zerbitzuek maiztasun handiagoa izango dute igande honetan. Halaber, Mungiara hurbilduko diren milaka euskaltzaleen itzulera errazteko antzeko maiztasunak jarriko dituzte. Zerbitzu bereziak Bizkaibusen webgunean kontsultatu daitezke.
Jai parekidea eta jasangarria
"Izan zirelako gara eta garelako izango dira esaldiari jarraituz, orain dela 50 urte Larramendi Ikastola bultzatu zutenen ondarea 50 urte barru izango direnek izan dezaten aldeko lana egunerokoa dela erakutsi nahi dugu Ibilaldian, urte osoko ekintza ere baitelako. Ez dadila katea apurtu", esan dute antolatzaileek.
Jaia morez tindatuko dugu aurten ere. Iazko Durangoko Ibilaldiak egindako ekarpena eta lana aintzat hartuz eta hari jarraipena emanez, "eragile moreek" Ibilaldi honetan ere "eraso gabeko jaia" izateko egingo dute lan, "begirada zorroztuta eta belarriak erne izanda".
Eraso sexistak eta jarrera desegokiak atzeman eta ekiditeko zaintza lana egingo duten boluntarioak dira "eragile moreak", eta peto more bat eramango dute, erraz ezagutzeko moduan.
Ingurumena zaintzeari ere berebiziko arreta eskainiko dio Ibilaldiak. Besteak beste, antolatzaileek erabiliko dituzten ibilgailuak elektrikoak izango dira, mugikortasun jasangarria aldarrikatzeko, eta garraio publikoa erabiltzeko deia egin dute.
Hondakinen kudeaketari dagokionez, birziklatzearen aldeko mezua zabalduko dute; edukiontzi ezberdinak jarriko dira ibilbidean zehar, eta ur eta argi-indar gutxiago erabiltzeko neurriak hartu dituzte.
Egitaraua
Antolatzaileen arabera, egitaraua osatzerakoan "pertsona guztiak izan ditugu gogoan, denentzako ekitaldiak proposatzeko". "Elkarlanaren ondorioz, musika, jokoak, ikuskizunak, tailerrak, kirola, dantza, animaliak, literatura eta abar izango dira Mungiako Ibilaldi honetan. Egitarau herritarra, parekidea eta parte-hartzailea landu dugu", azpimarratu dute.
Gazteen inplikazioa bilatzeko, Erronka izeneko proba izango da aurten. Erronkaren helburua 14-16 urteko gazteek festa egunean parte-hartze aktiboa izatea da, eta horretarako hainbat proba egingo dituzte. "Proba bizi eta zirraragarriak izango dira, taldeka gainditu beharrekoak. Hainbat herritako ikasleek egun paregabea igaroko dute elkarrekin, eta, gainera, ikastolen jaira hurbiltzen direnei ikuskizun ederra eskainiko diete", zehaztu dute.
Ibilbidea eta guneak
Mungia eta Larramendi Ikastola batuko ditu aurtengo ibilbideak, Mungiako bidegorria oinarri hartuta. 5,7 kilometroko ibilbidean, lau gune izango dira:
- EGUNERO, Larramendi Ikastolan
- ERDU, Iturbaltzagako auzoan
- ALKARREGAZ, Atelan
- JAIO, Mungiako erdigunearen hasieran

Bideoklipa eta abestia
Bideoklipa 2017ko otsailean grabatu zen Larramendi Ikastolan, Karlos Trijuekeren zuzendaritzapean. Itziarren Semeak talde mungiarrak jarri du musika, eta TAKET Bertsolari taldeko kideek, Mikel Goirienak eta Jone Larrinagak, egin dute letra.
Omenaldia eta lekukoa
Hasierako ekitaldia 09:30ean izango da, Larramendi Ikastolan. Ikastolak 50 urte betetzen ditu aurten, eta lehen promozioko ikasleek ebakiko dute zinta. "Ikaslea hezkuntza sistemaren ardatz jarri dugu oraingo honetan, eta baita orain 50 urte ere, ikasleak izan baitira beti gure izatearen arrazoia. Orduko ikasleak batuko ditugu, eta seguru gauza asko dituztela oroitu eta kontatzeko", esan dute gaurko aurkezpenean.
11:15ean, bigarren ekitaldi bat antolatuko da Larramendi Ikastolan. Ordu erdi iraungo duen ekitaldi horretan, Larramendi Ikastolak lekukoa pasatuko dio 2018ko Ibilaldia antolatuko duen Santurtziko Bihotz Gaztea Ikastolari.
Zure interesekoa izan daiteke
Rigloseko suteak hobera egin du eta dena prest dago ebakuatutako bizilagunak euren etxeetara bueltatzeko
Sutearen zatirik handiena, 17.500 hektarea baino gehiago erre dituena, egonkortuta dago, sektore batzuen faltan.
49 urteko motor-gidari bat larri zauritu da Arrietan izandako istripu batean
Ezbeharra 17:00 inguruan gertatu da, NA-1720 errepidean Arrietan parean (Artzibar). Nafarroako Gobernuak ohar batean azaldu duenez, aurrez aurre talka egin dute autoak eta zauritutako gizona zihoan motorrak.
Sabino Ormazabal ekintzaile eta bakezale nekaezina zendu da, 72 urte zituela
Kazetaritza, antimilitarismoa, ekologismoa, giza-eskubideak eta desobedientzia zibila izan ditu ardatz donostiarrak bere bizitza osoan zehar. Gizarte-mugimenduetan murgilduta beti, Eusko Legebiltzarrak izendatutako polizia-gehiegikeriaren eta giza eskubideen urraketen biktimen aldeko batzordean parte hartu zuen 2013tik.
Pertsona bat hil eta beste bat larri zauritu da Zallan, auto batek eta kamioi batek talka eginda
Hildakoa turismoaren gidaria da, 51 urteko gizona; haren bidaiaria, berriz, 48 urteko emakumea, ospitalera eraman dute.
Espainiako Gobernuak aldi baterako 1.500 harrera-plaza gaitu ditu Ceutan, migrazio-presioaren aurrean
Elma Saizek iragarri du harrera-sistema arintzeko lau gune berehala zabalduko direla, eta erakundeen arteko lankidetza nabarmendu du.
Bilboko konpartsek kuotak ezarri dituzte euskarazko musikarentzat txosnetan, % 27 baino ez dela egiaztatu ondoren
Konpartsek kanpaina bat aurkeztu dute jaietan euskararen erabilera indartzeko, eta txosnetan euskarazko musikaren proportzioa handitzeaz gain, beste aldaketa batzuk ere egin dituzte erabilera areagotzeko.
Zuia egoera larrian dago ur faltagatik, eta zisterna-kamioiak eskatu dizkio Aldundiari
Udalak igerilekuak betetzea, baratzeak eta lorategiak ureztatzea eta ibilgailuak garbitzea debekatu du, Baias ibaiaren ur-emaria jaisten ari delako.
Tessy Ebosele euskal atleta biral egin da sareetan "iruzkin krudelak" salatu ostean
Tessy Ebosele atleta arabarra, birala egin da Europako Atletismo Txapelketan parte hartu ondoren egindako adierazpenengatik. Gasteizen bizi den luzera-jauzilariak gogor kritikatu du atletek sare sozialetan jasotzen dituzten iruzkin negatiboak, eta esan du halako mezuek sekulako eragina dutela lehiatzerako orduan. Malkoak begietan, argi baino argiago hitz egin du.
Llantenoko sutea itzaltzeko lanean jarraitzen dute, garrak kontrolpean hartu ondoren
Laudioko, Langraizko eta Espejoko parkeetako suhiltzaileak, Nekazaritza Brigadako kideak, basozainek gidatutako bulldozerrak eta Larrialdietako helikopteroa lanean ari dira.
Laia eta Oihan, jaioberrien izen ohikoenak Euskadin
2025ean jaiotakoen artean izen arruntenak Laia, Ane eta June, eta Oihan, Markel eta Martin izan dira.