Festa egun 'parekidea' eta 'jasangarria' izango da Ibilaldia 2017
Azken ukituen faltan, Mungian dena prest dute Ibilaldia 2017ri ongi-etorria emateko. Durangoko Kurutziaga Ikastolari lekukoa hartu ziotenetik, prestaketa lanek ez dute etenik izan Larramendi Ikastolan. Badute eskarmentua lan horretan, 1998an ere Mungian ospatu baitzen Ibilaldia.
Gaur, Bilboko Kafe Antzokian egin duten aurkezpenean eman dituzte aurtego jaiari buruzko xehetasun guztiak. "Izan zirelako gara eta garelako izango dira esaldia jarraituz, orain dela 50 urte Larramendi Ikastola bultzatu zutenen ondarea 50 urte barru izango direnek izan dezaten aldeko lana egunerokoa dela erakutsi nahi dugu Ibilaldian, urte osoko ekintza ere baitelako. Katea apurtu ez dadila", esan dute antolatzaileek.
Jai parekidea eta jasangarria
Jaia morez tindatuko dugu aurten ere. Iazko Durangoko Ibilaldiak egindako ekarpena eta lana aintzat hartuz eta horri jarraipena emanez, "eragile moreek" Ibilaldi honetan ere "eraso gabeko jaia" izateko egingo dute lan. "Begirada zorroztuta eta belarriak erne izanda", esan dute.
Eraso sexistak eta jarrera ez-egokiak prebenitu eta ekiditeko zaintza lana egingo duten boluntarioak dira "eragile moreak". Hauek more koloreko peto bat eramango dute.
Ingurumena zaintzeari ere berebiziko arreta eskainiko dio Ibilaldiak. Besteak beste, antolakuntzan erabiliko diren ibilgailuak elektrikoak izango dira, eta mugikortasunaren jasangarritasuna aldarrikatuz, garraio publikoak erabiltzeko deia egin dute.
Hondakinen kudeaketan birziklatzearen aldeko mezua ere zabalduko dute; edukiontzi ezberdinak jarriko dira ibilbidean zehar, eta ur eta argi-indar gutxiago erabiltzeko neurriak hartu dituzte.
Egitaraua
Antolatzaileen arabera, egitaraua osatzerakoan "pertsona guztiak izan ditugu buruan, denentzako ekitaldiak proposatzeko". "Elkarlanaren ondorioz, musika, jokoak, espektakuloak, tailerrak, kirola, dantza, animaliak, literatura eta abar izango dira Mungiako Ibilaldi honetan. Herritarra, parekidea eta parte-hartzailea den egitaraua landu dugu", azpimarratu dute.
Gazteen inplikazioa bilatzeko, Erronka izeneko proba izango da aurten. Erronkaren helburua 14-16 urte bitarteko gazteek festa egunean parte-hartze aktiboa izatea da, eta horretarako hainbat proba antolatu dira. "Proba bizi eta zirraragarriak izango dira, taldeka gainditu beharrekoak. Hainbat herritako ikasleek elkarrekin egun paregabea igaroko dute eta, gainera, ikastolen jaira hurbilduko direnei ikuskizun ederra eskaintzen diete", zehaztu dute.
Ibilbidea eta guneak
Mungia eta Larramendi Ikastola batuko ditu aurtengo ibilbideak, Mungiako bidegorria oinarri hartuta. 5,7 kilometroko ibilbidean, lau gune izango dira:
- EGUNERO, Larramendi Ikastolan
- ERDU, Iturbaltzagako auzoan
- ALKARREGAZ, Atelan
- JAIO, Mungiako erdigunearen hasieran

Bideoklipa eta abestia
Bideoklipa 2017ko otsailean grabatu zen Larramendi Ikastolan, Karlos Trijuekeren zuzendaritzapean. Itziarren Semeak talde mungiarrak jarri du musika eta TAKET Bertsolari taldeko kideek, Mikel Goirienak eta Jone Larrinagak, egin dute letra.
Omenaldia eta lekukoa
Hasiera ekitaldia 09:30ean izango da Larramendi Ikastolan. Aurten, Ikastolak 50 urte betetzen ditu, eta lehen promozioko ikasleak izango dira zinta ebakiko dutenak. "Ikaslea, hezkuntza sistemaren ardatz jarri dugun honetan orain 50 urte ere ikasleak beti izan dira gure izatearen arrazoia. Orduko ikasleak batuko ditugu eta seguru gauza asko dituztela oroitu eta kontatzeko", esan dute gaurko aurkezpenean.
11:15ean bigarren ekitaldi bat antolatuko da Larramendi Ikastolan. Ordu erdi iraungo duen ekitaldi horretan, Larramendi Ikastolak lekukoa pasatuko dio 2018ko Ibilaldia antolatuko duen Santurtziko Bihotz Gaztea Ikastolari.
Zure interesekoa izan daiteke
Llantenoko sutea egonkortuta dute eta zaintza- eta hozte-lanetan ari dira suhiltzaileak
Egoerak onera egin duen arren, puntu beroak daude oraindik eta lanean jarraitzen dute Gasteizko eta Espejoko suhiltzaileek. Aiarako Udalak herritarrei eskatu die ez gerturatzeko sute-eremura, suhiltzaileen lana ez oztopatzeko.
Eguzki eklipsearen ondoren, beste bat dator: ilargiarena, partziala, hilaren 28an
Joan den abuztuaren 12ko eguzki-eklipse osoaren ondoren, zeruak fenomeno astronomiko berri bat eskainiko du: abuztuaren 28ko gauean ilargiaren eklipse partziala ikusiko da, eta ilargiaren diskoaren % 93 estaliko du, gutxi gorabehera. Begi hutsez ikusi ahal izango da, instrumentazio berezirik gabe.
Jacan oporretan dauden euskaldunak boluntarioen taldeetan antolatu dira sua herrira irits ez dadin
Huescako sutea itzaltzen saiatzeko boluntaro taldeak antolatu dira. Horietako asko, euskaldunak dira. Jakan etxebizitza duten gipuzkoar eta nafarrak. Sugarrak kontrolatzeko bidean dira suhiltzaileak, baina beraiek ere bere aletxoa jarri nahi dute. Sasi, zuhaitz eta adar; sua indartu dezakeen erregaia kentzen.
Imsersok iazko formula bera erabiliko du 2026-2027 denboraldian: bidaiak 50 eurotan eta maskotarekin bidaiatzeko aukera
Ia 900.000 plaza eskainiko dira orotara, eta horietatik 7.400 baliabide gutxien dituzten pentsiodunentzat erreserbatu dira, 50 euroko prezioan. Bidaiak irailaren 14tik 15era bitartean merkaturatuko dira.
Iruñeko Udaltzaingoaren ustez, gidariak giza akats bat egin zuen Nabarreriako kamioiaren istripuan
Gidaria ibilgailutik jaitsi zen kamioia itopuntuan zuela eta esku-balazta aktibatu gabe, Iruñeko Udaltzaingoak epaitegira bidalitako atestatuaren arabera. Hasiera batean balaztari eragin ziola ziurtatu zuen, baina gero adierazi zuen ez zuela argi gogoratzen.
Hil egin da Espinosa de los Monterosen (Burgos) traktore batek harrapatutako mutiko bizkaitarra
Ezbeharra pasa den larunbatean gertatu zen, eta, harrezkero, Gurutzetako ospitalean egon da larri.
Zuzenean: Balearen Desfilea
Balearen desfileak kolorez jantziko du Bilbo. Gaztetxoenei zuzendutako ekitaldiak hiriko kaleak zeharkatuko ditu milaka lagunek lagunduta.
Ur murrizketak Arabako hainbat herritan, lehorteak eta eskasiak eraginda
Arabako Ur Partzuergoak ur murrizketak ezarri ditu Agurain edo Alegria-Dulantzi bezalako udalerrietan. Zuian, berriz, ura zisterna-kamioietan eramaten hasi dira hornidura bermatzeko.
Zuzenean: Bilboko Aste Nagusiko txupinazoa
Bilbok bere jaiei hasiera emango die: txupinaren burrunbarekin, bilbotarrek zazpi jai-egun dituzte aurretik Aste Nagusiaz gozatzeko.
Euria lagun, Rigloseko sutea mendean hartzea lortu dute
Baso-sutearen bilakaera ona dela eta, gaur hasiko dira 19 herrigunetatik ebakuatutako bizilagunak (1.000 baino gehiago) beren etxeetara itzultzen.