Mungia
2024/03/29 - 15:15
Mungiako etxebizitza batean lapurtzen saiatu den gizon bat atxilotu dute, ihes egitean istripua izan ostean
Etxebizitzan sartzen ahalegindu zenean, jabea barruan zegoen. Orduan, autoan sartu zen eta ihes egin zuen, eta hainbat ertzain haren atzetik joan ziren, Txurdinagan harrapatu zutenera arte.
2024/03/17 - 22:22
Andina Pereira oroitu dute Mungian, bere erahilketaren 10. urteurrenean
Mungian, indarkeria matxistaren biktima bat gogoratu dute gaur. Andina Pereira omendu dute, duela 10 urte bikotekide ohiak hil zuen emakumea. Ekitaldi xumea egin dute herritarrek Matxin plazan, musika eta lore eskaintzarekin. Matxismoaren biktimak diren emakume guztiak ere gogoan hartu dituzte.
2024/02/13 - 09:32
Gizon bat hil da Mungian auto batek harrapatuta
Harrapaketa 04:30 aldera jazo da BI-631 errepidean, Zabalondo auzoaren parean. Errepidea itxita egon da lau orduz, eta pilaketak sortu dira inguruan.
2023/11/29 - 19:30
RWE enpresak parke eoliko bat eraiki nahi du Bermeon, Bakion, Mungian eta Meñakan
19,8 MW-ko potentzia gordina duten hiru aerosorgailu izango lituzke parkeak. Orain, epe bat ireki da beste pertsona fisiko edo juridiko batzuek lehian eskabideak aurkez ditzaten.
2023/09/17 - 15:30
Larunbat arratsaldeko euri eta txingor erauntsiaren ostean, barealdia iritsi da Bizkaira
Bilbo, Txorierri eta Nerbioi-Ibaizabal inguruak jo zituen ekaitzak gogorren, eta estoldek ezin izan ziotenez eutsi, kaleak erreka bilakatu ziren Mungian, Basaurin, Bilbon, etab.
2023/09/17 - 11:43
Euri eta txingor ekaitzak kaleak ibai bihurtu zituen Bilbon eta inguruetan larunbat arratsaldean
32 litro bota zituen metro koadroko Mungian, eta Derion Euskotrenen geltokia itxi behar izan zuten ura belaunetaraino iristen zelako. Zorionez, ez zen gertakari larririk gertatu.
2023/08/07 - 12:49
Marihuana ekoizten zuen zentro bat desegin dute Laukizen
"Ekoizpen-zentroa" Laukizeko txalet batean zegoen, eta "indoor" motako marihuana landatzen zuten. Pertsona bat atxilotu du Guardia Zibilak osasun publikoaren aurkako delituagatik eta elektrizitatea legez kanpo lortzeagatik.
2023/06/28 - 22:40
Pello Bilbaok eta faboritoenetako batek, Tadej Pogacarrek, Mungiako jauregi batean hartu dute ostatu
Zale ugari gerturatu dira. Tourrean parte hartuko duten 22 taldeetatik bederatzik Gasteizen hartu dute ostatu, eta gainerako 13ek, Bizkaian. Atzera kontaketa hasi da.
2023/06/04 - 16:25
Euskal Eskola Publikoa zaintzearen aldeko aldarri sendoa, Mungian
Aurten mende erdia bete duen Legarda ikastetxeak antolatu du Euskal Eskola Publikoaren festaren 30. edizioa, "Jagon" lemapean. Iluntzera arte, ehunka ekitaldiz gozatzeko aukera daude.
2023/06/04 - 15:17
Hezkuntza publikoa "zaintzeko, babesteko eta gordetzeko" eskatu dute EHIGEko arduradunek Mungian
Euskal Eskola Publikoaren 30. jaia ospatzen ari dira gaur Mungian, "Jagon" hitzaren lelopean. Adin eta gustu guztietarako egun beteko egitaraua antolatu dute.
2023/05/24 - 14:53
Mungian egingo dute Euskal Eskola Publikoaren Jaia, ekainaren 4an
'Jagon eskola publikoa' izango da 2023ko jaiaren leloa. Hiru gunetan zehar banatu dituzte eguneko jarduerak: jarduera guztiak ikastetxe publikoetan, Matxin plazan eta Torrebillela parkean.
2023/05/24 - 10:11
Albiste izango dira: Hondamendi eremua Nafarroan, EHUko udako ikastaroak eta Euskal Eskola Publikoaren jaia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/02/07 - 10:45
Sute batek etxebizitza bat guztiz kiskali du Mungian
Sutea goizeko lehen orduan piztu da eta suak erabat kiskali du eraikina. Zorionez, ez da inor zauritu eta suhiltzaileek sutea kontrolatzea lortu dute.
2023/01/17 - 15:21
Goiz kaotikoa Bizkaian, euriteen ondorioz
Butroe ibaiak gainezka egin du Maruri-Jatabe parean. Asuan, berriz, ur putzuek errepidea moztera behartu dute eta Kadagua ertzean zakuak banatu dituzte bizilagunen artean, badaezpada. Erreka gehienen ur emariak topera doaz, baina uholde arrisku handiena pasa dela adierazi digute.
2023/01/17 - 10:43
Butroi ibaiaren emariak nabarmen egin du behera Mungia parean
Atzo arratsalde-gau partean Bizkaiko ibaien egoera kezkagarria bazen ere, gaur goizaldean gehienen emariak behera egin du. Butroi ibaiak uholde txikiak eragin zituen atzo, baina maila berdera jaitsi da azken orduetan.
2023/01/16 - 21:45
Horrela dago euskal ibaien emaria
Gaurko egun euritsuaren ondoren, ibaien emariak nabarmen egin du gora, eta Butroe eta Gobela ibaiek gainezka egin dute hainbat tokitan.
2023/01/16 - 21:40
Bizkaia, euri-jasek gehien astindu duten lurraldea
Bizkaian bota du gehien, eta denean gainera, 45 litrotik gora ia lurralde osoan. Marka hori aise gainditu dute gainera hainbat herritan: Gautegiz- Arteagan, Markina-Xemeinen, Galdakaon, Bilbon eta Zornotzan adibidez.
2023/01/16 - 08:58
Bilbo-Mungia Bizkaibus lineako gidari bati eraso egin diote
Erasoa igande goizaldean gertatu zen. Hiru emakume gaztek jipoia eman zioten txoferrari, eta gidaria ospitalean artatu behar izan zuten. Gertatutakoa gaitzesteko elkarretaratze bana deitu ditu Mungian eta Bilbon.
2023/01/14 - 20:28
Txirrindulari bat larri zauritu da Mungian, auto batekin talka egin ostean
Istripua 11:00etan gertatu da, Meñakako bidegurutzean. Kaltetua helikopteroz eraman dute Gurutzetako Ospitalera.
2023/01/06 - 15:25
Busturiko eta Lea Artibaiko Bizkaibuseko langileek lan-uzte gehiago egingo dituzte
BLBko beharginek lan-hitzarmena berritzea eta KPIren araberako soldata igoerak eskatu dituzte. 31 lanuzte egingo dituzte. Aldundiari bitartekaritza eskatu diote, "Bizkaibus zerbitzuaren arduradun den heinean".