Museoak
2019/06/21 - 17:52
Roboten inguruan hausnartzen duen erakusketa, San Telmo Museoan
Konturatzen ez bagara ere robotak, denetako robotak, gure eguneroko bizitzaren parte dira aspaldi. Gaur egungo eta etorkizuneko roboten inguruan hausnartzen du bihartik ikusgai izango den erakusketak.
2019/06/19 - 17:17
Oteiza Museoak Arantzazuko estatuariaren inguruko erakusketa ireki du
“Oteiza eta Arantzazuko estatuaria, 1950-1969” 200 piezako erakusketak bi egoitza izango ditu, Altzuzako museoa eta Gandiaga Topagunea, Oñatiko santutegian.
2019/06/14 - 15:31
Bilboko Arte Ederren Museoa egunero egongo da zabalik udan
Museoa astearteetan, asteko ohiko atseden egunetan, ere irekiko dute irailera arte, baina egun horretan behin-behineko erakusketak soilik egongo dira ikusgai.
2019/06/13 - 18:20
Murilloren 'Escorialeko Andra Maria Sortzez Garbia', Arabako Arte Ederren museoan
Uztailaren 14ra bitartean izango da ikusgai koadroa Gasteizen, Prado museoak lagata.
2019/06/12 - 18:40
Itzal marra, museotik museora, Ibon Aranberri
Asier Mendizabalen gonbitez egin du Itzal marra lana Ibon Aranberrik San Telmo museoan. Museo bikoitzaren emaitza. Erakusketaren inaugurazioan izan da Tere Beloki.
2019/05/29 - 15:13
La Encartadak euskal moda profesionalen lana erakutsiko du
Maiatzaren 31tik ekainaren 2ra, La Encartada Balmasedako lantegi-museoak moda erakustaldiak, ikastaroak, musika, showrooma, perfomanceak eta musika eskainiko ditu.
2019/05/17 - 18:17
Koch argazkilarien ondare osoa gordeko du San Telmo museoak
Sigfrido Koch Bengoetxea eta Sigfrido Koch Arruti aita-semeen ondarea dohaintzan eman diote ondorengoek museoari. Euskal Herriko historia, artea eta bizimoduaren lekukotza aparta dira euren argazkiak
2019/05/15 - 20:18
Doako sarrerak Gipuzkoako hiru museotan, Museoen Nazioarteko Egunean
Igartubeiti Baserri Museoak, Euskal Itsas Museoak eta Zumalakarregi Museoak egitarau berezia prestatu dute maiatzaren 18rako, larunbaterako.
2019/05/14 - 11:52
Doako sarrerak Bizkaiko 38 museoetan, Museoen Nazioarteko Egunaren harian
Guztira, 65 bat jarduera antolatu dituzte Bizkaiko 24 udalerritako museoetan. Ekitaldietako batzuk larunbatez egingo dira, baina gehienak asteburua osoan gozatu ahal izango dira.
2019/05/13 - 13:34
Guggenheimek Gerhard Richterren itsas paisaiak bilduko ditu
Alemaniar artistaren koadroak maiatzaren 24tik irailaren 9ra egongo dira Bilboko museoan.
2019/04/30 - 15:33
Guggenheimek kalitate turistikoko Q saria lortu du bezeroenganako arretagatik
Kalitate Turistikorako Espainiako Institutuak museoak bisitariei ematen dien “zerbitzuen maila altua” azpimarratu du.
2019/04/26 - 17:13
Bilboko Arte Ederren Museoak ezagunak ez ziren Goyaren hiru erretratu erakutsiko ditu
Zaharberritutako hiru koadroak Goyak 1780ko hamarkadan egindako Adan de Yarzatarren erretratuak dira.
2019/04/26 - 15:21
Bilboko Arte Ederren Museoko hiru Goya erakutsi gabeak, irailera arte ikusgai
Zaharberritutako hiru koadroak Goyak 1780ko hamarkadan egindako Adan de Yarzatarren erretratuak dira, Eusko Jaurlaritzak 1937an Frantziara eramandakoak.
2019/04/13 - 16:21
Chillida Leku berria ireki dute gaur Hernanin, zortzi urte itxita egon ondoren
Zozketa bidez sarrerak lortu dituzten 1.200 lagunek bisitatuko dute museoa asteburu osoan zehar. Publikoarentzat, asteazkenean irekiko ditu ateak.
2019/04/10 - 16:09
Urkullu: 'Artista aparta eta unibertsal batek sortutako lekua da Chillida Leku'
Hernaniko museoa gaur ireki dute berriz, Mireia Massagueren zuzendaritzapean. Hasiera ekitaldian erakundeetako ordezkari ugari izan dira.
2019/04/10 - 13:55
Chillida Leku, berriz zabalik
2019ko apirilaren 17an, Chillida Leku museoa publiko orokorrarentzat zabalik izango da berriro, itxi eta zortzi urtetara. Arduradunen arabera, 'XXI. mendera egokituta eta mamia gordeta' ikusi ahalko da erakusketa zentroa.
2019/04/09 - 18:24
Chillida Leku 'XXI. mendera egokituta eta mamia gordeta' irekiko dute
Hernaniko museoa asteazkenean, apirilak 17, irekiko dute berriz, Mireia Massagueren zuzendaritzapean.
2019/04/09 - 12:56
Hasi da Balenciaga kasuaren epaiketa Donostiako epaitegian
Mariano Camio Getariako alkate ohia akusatuen aulkian eseri da. Fiskalak 8 urteko kartzela zigorra eskatzen du berarentzat, Balenciaga museoaren eraikuntzan ustez egindako irregulartasunengatik.
2019/04/08 - 20:59
Bilboko Arte Ederren Museoa eraberritzeko sei hautagaiak aukeratu dituzte
Guztira, 57 estudio aurkeztu dira lehiaketara, eta epaimahaiak horietako sei aukeratu ditu. Tartean dira Norman Foster eta Rafael Moneo arkitekto ezagunak.
2019/03/29 - 17:41
Salgai daude Chillida Leku bisitatzeko sarrerak
Apirilaren 17an berriz irekiko duten museorako sarrera orokorren prezioa hamabi eurokoa izango da.