Hilabetez
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Murilloren 'Escorialeko Andra Maria Sortzez Garbia', Arabako Arte Ederren museoan

Uztailaren 14ra bitartean izango da ikusgai koadroa Gasteizen, Prado museoak lagata.
'Escorialeko Andra Maria Sortzez Garbia'
'Escorialeko Andra Maria Sortzez Garbia' Murilloren lana uztailaren 14ra egongo da Gasteizen ikusgai

Arabako Arte Ederren Museoak Bartolome Esteban Murilloren "Escorialeko Andra Maria Sortzez Garbia" pintura izango du ikusgai uztailaren 14ra bitartean. Artelanak 200 urte bete dituela-eta, Madrilgo Prado museoak egitarau berezia antolatu du, eta pintura Gasteizko museoari laga izana "Espainian hara eta hona" proiektuko ekimenetako bat da.

Hain zuzen, Madrilgo museoak bere bildumako obra garrantzitsuak lagako dizkie hilabetez Estatuko hainbat museori (erkidego bakoitzeko bati, Madrilgoei izan ezik).

Miguel Falomir Prado museoko zuzendaria eta Igone Martinez de Luna Arabako Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Saileko jarduneko diputatua izan dira koadroaren aurkezpen ekitaldian. Murilloren obra ostegun honetatik bisita daiteke, uztailaren 14ra bitarte.

Zure interesekoa izan daiteke

Flamenco On Fire Iruñea argazkia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Flamenco On Fire jaialdiak ‘tablao’ inprobisatu bihurtu ditu Iruñeko balkoirik enblematikoenak

Iruñeko balkoirik esanguratsuenak benetako ‘tablao’ bihurtu dira berriro egun hauetan, Flamenco On Fire jaialdiaren edizio berri bati esker. Gaur eguerdian, udaletxeko balkoitik, Pedro Heredia 'El Granaino' kantari ezagunak errezitaldi intimo eta hunkigarria eskaini du, Gabriel Lorenteren gitarra-jole bikainak lagunduta. Flamenco On Fire jaialdiaren egitarauak bihar jarraituko du toki berean; hain zuzen ere, Jose Merce maisuaren saioa dago iragarrita bertan.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ertibil erakusketaren 44. edizioak 18 artista berriren lanak bildu ditu

Rekalde aretoan zabaldu dute Bizkaiko artista berriei laguntzeko erakusketa ibiltaria. Urriaren 18ra arte egongo da Bilbon, eta handik Barakaldora (urriak 21-azaroak 5), Basaurira (azaroak 6-29) eta Igorrera (azaroak 30-abenduak 30) egingo du. Lehen, bigarren eta hirugarren sariak Estela Miguelek eta Markel Gonzalez Elezkanok, Natalia Suarez Ortiz de Zaratek eta Jone Elorriaga Sotok irabazi dituzte.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X