Museoak
2022/06/29 - 22:47
Jorge Oteiza Fundazioak ohartarazi du D´Museoko 16 obrak ez direla Oteizarenak
Elizbarrutiaren Museoak duela egun batzuk inauguratu zuen ustez Oteizarenak diren 16 lanen erakusketa. Orain, Jorge Oteiza Fundazioak dio eskulturak ez direla Orioko artistarenak. Museoak dio Oteizak Argentinan erbestean eginak eta sekula erakutsi gabeak direla.
2022/06/29 - 19:14
Gogorak memoriaren museoa izango du Bilboko egoitzan, 2023ko amaieran
Proiektua aurtengo laugarren hiruhilekoan lizitatu eta esleituko da. Obrak 2023ko hasierarako aurreikusita daude, eta zazpi hilabeteko epea izango dute burutzeko. Federico Sorianok diseinatutako espazioak 540 metro karratuko azalera eta zazpi areto izango ditu.
2022/06/27 - 10:55
Andaluzia galeoiak Bilboko Itsasmuseuma utzi du
Andaluzia galeoia XVII. mendeko erreplika bat da eta 55 metroko luzera eta sei kubierta ditu. Astebete egin du Bilboko Itsasmuseumean eta ehunka pertsonak bisitatu dute.
2022/06/20 - 21:48
Deabru Beltzak taldeak ikuskizun bat eskainiko du Guggenheim Museoko zabaldegian ostiral honetan
Ikuskizuna Guggenheim Museoaren 25. urteurreneko ekitaldietako bat da, "Artea etorkizunerako inspirazio" lelopean.
2022/06/14 - 01:45
Bilboko Arte Ederren Museoa eraberritzeko obraren aurrekontua handitu dute eskaintzarik ez dagoela ikusita
Oraingoz, enpresa bakar batek ere ez du interesik adierazi Bilboko Arte Ederren Museoa erreformatzeko lanak gauzatzeko. Hala, eskaintzak aurkezteko epea uztaila bukaerara arte luzatu dute.
2022/06/08 - 17:48
George Seuraten eta Richard Serraren marrazkiak, Guggenheimen
Irailaren 6ra arte egongo da ikusgai "Serra/Seurat. Irudiak" erakusketa Bilboko museoan.
2022/06/07 - 21:16
Miró, Kokoschka, June Crespo eta Picassoren eskultura, Guggenheimen 2023an
Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioaren Patronatuak batzarra egin du gaur, Iñigo Urkullu lehendakaria buru zela. Urteko jardueraren balantzea egin, eta 2023ko erakusketak aletu dituzte.
2022/06/01 - 21:27
Mick Jagger abeslariak argazki bat argitaratu du ‘Guernica’ margolanarekin, eta polemika piztu du
Ohiko museoko bisitariek ezin dute margolanaren aurrean argazkirik egin. Reina Sofia Museoko arduradunen arabera, neurri horrek bisitaren kalitatearekin du zerikusia.
2022/06/01 - 19:25
Jon Buesa Arabako EAJren bozeramaile ohiak 46 urte desagertuta egon den Bako jainkoaren bustoa entregatu du
Eskultura erromatarra Arkaiako aztarnategian topatu zuten eta Aldundiak, Ertzaintzarekin harremanetan egon ostean, Fiskaltzara jo zuen. Orain, BIBAT Arkeologia Museoan beharrezko frogak egiten ari dira pieza benetakoa ote den baieztatzeko.
2022/05/25 - 21:55
Guggenheim Museoak eta BOSek kontzertu berezi bat eskainiko dute beren urteurrenetarako
Kontzertua ekainaren 18an izango da museoaren atrioan, eta sarrera doakoa izango da.
2022/05/24 - 23:41
Puppyk loreak aldatu ditu, Guggenheim Museoaren 25. urteurrenerako
Eskulturaren kolore nagusia zuria da orain. Jeff Koons diseinuaren arduradunaren arabera, “konposizio kromatiko horrek bakea, berrikuntza eta maitasuna transmititzen ditu”.
2022/05/20 - 14:09
Chillida Lekuk Joan Miroren lanak erakutsiko ditu
"Miró Zabalagan" erakusketak Zabalaga baserriko lehen solairua hartuko du nagusiki, eta maiatzaren 21etik azaroaren 1era egongo da ikusgai.
2022/05/18 - 16:43
Museoek euren boterea aldarrikatu nahi dute, Museoen Nazioarteko Egunean
Euren burua ezagutzera emateko eguna da gaur, eta ateak zabaldu dizkiote bisitariari, kasu askotan doan. Kontzertuak, dantza, erakusketak, zine emanaldiak, hitzaldiak… Gure hiri eta herrietako museoek, handiek eta txikiek, denek antolatu dituzte ekitaldiak gizartera gerturatzeko.
2022/05/11 - 13:22
Guggenheimek 'Mundua museo bat da' kontzertua hartuko du ostegunean
Kirmen Uribek sortutako literatur kontakizun bat izango da emanaldiaren ardatza, Bilboko Elkarte Koralak eta Euskadi Brass metal orkestrak musikatua.
2022/04/25 - 12:59
Nestor Basterretxearen obrak eta Itziar Okarizen performance bat, Artiumen urtebetetzea ospatzeko
Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa 2002ko apirilaren 26an ireki zuten. Apirilean eta maiatzean, museoko sarrera doakoa da publiko guztiarentzat.
2022/04/08 - 21:06
Guggenheim Bilbao Museoa egunero egongo da zabalik Aste Santuan, ordutegi zabalagoarekin
Museoa 10:00etatik 19:00etara egongo da zabalik, larunbat honetatik apirilaren 24ra bitarte.
2022/04/08 - 16:58
Oteiza eta Chillida, elkarrizketan San Telmo Museoan
Donostiako museoak 'Jorge Oteiza eta Eduardo Chillida. Dialogoa 50eko eta 60ko urteetan' erakusketa aurkeztu du.
2022/04/06 - 18:14
Norman Fosterrek aukeratutako 38 ibilgailu, Guggenheimen ikusgai
Britainiar arkitektoa da "Motion. Autos, Art, Architecture" irailaren 18ra arte Bilboko museoan ikusgai egongo den erakusketaren komisarioa.
2022/03/21 - 14:24
Guggenheim museoko garbitzaileek ituna lortu eta 9 hilabete baino gehiagoko greba bertan behera utzi dute
Besteak beste, % 20ko soldata igoera eta lanaldi partzialak amaitzea lortu dituzte. ELA sindikatuak eta Ferrovial enpresak sinatu dute akordioa.
2022/02/28 - 22:48
Vidarte: "Bilboko Guggenheim Museoarentzat oso garrantzitsua da nazioarteko bisitariak berreskuratzea"
ETB2n egindako elkarrizketa batean, Juan Ignacio Vidarte Bilboko Guggenheim Museoko zuzendariak esan du urte normal batean "bisitarien % 70 Espainiatik kanpokoak" direla, eta gogoratu du oraindik ez dagoela datarik zehaztuta Urdaibaiko Guggenheim Museoa eraikitzeko.