Vidarte: "Bilboko Guggenheim Museoarentzat oso garrantzitsua da nazioarteko bisitariak berreskuratzea"
Bilboko Guggenheim Museoan pandemiaren ondorioak gainditzeko lanean ari dira, eta urtea 840.000 bisitarirekin amaitzea espero dute. Pandemiaren aurretik, batez beste milioi bat bisitari baino gehiago izaten zituen urtean.
ETB2ko "12 minutos" saioan egindako elkarrizketa batean, Juan Ignacio Vidarte Bilboko Guggenheim Museoko zuzendariak aitortu du pandemiarena izan dela museoaren "garairik zailena".
"Ezustean iritsi zen. Hiru hilabetez itxita egon zen museoa, edukiera % 70ean murriztu ziguten, eta, ondorioz, aurrekontua eta programazioa murriztu behar izan genituen", adierazi du.
Ildo horretan, Vidartek esan du bisitarien kopurua pixkanaka hazten ari dela, eta, ondorioz, urtea 840.000 bisitarekin amaitzea espero dutela. Hala ere, "oso garrantzitsua da nazioarteko bisitariak berreskuratzea, urte normal batean bisitarien % 70 Espainiatik kanpokoak baitira".
Urdaibaiko Guggenheim Museoari dagokionez, Vidartek azpimarratu du 2008tik mahai gainean dagoen "proiektu estrategikoa" dela, baina oraindik ez dagoela datarik zehaztuta obrak abiatzeko, "aurretik, egitasmoaren jasangarritasuna bermatuko duen finantzazioa lortu behar delako".
Urriaren 19an Bilboko Guggenheim Museoak 25 urte beteko dituela eta, Vidartek "anbizio handiko programazioa" iragarri du, eta "askotariko publikoari zuzendutako erakusketak" izango direla nabarmendu du.
Halaber, "musikak protagonismo berezia" izango duela eta museoaren kanpoaldean ere hainbat ekitaldi antolatuko dituztela aurreratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Bilboko Euskal Museoko sarrera doakoa izango da abuztuaren 22tik 30era, Aste Nagusia dela eta
Bisitariek erakusketa erdi iraunkorra ikusi, Ra Asensiren "Uhinak" proposamen garaikidea ezagutu eta "Bilboko erraldoiak" erakusketa tradizionalaz gozatu ahal izango dute.
Juan Tamariz magoa hil da, 83 urte zituela
Mundu osoan zen ezaguna, kartomagian, hurbileko magian eta mentalismoan espezializatua zegoen, eta bere ikuskizunetan humorea erabiltzen zuen.
Adele, Raye, Sienna Spiro…: 15 urte Amy Winehouseren oinordekoaren zain
Duela 15 urte Camden Towneko bere etxean hilda aurkitu zuten Amy Winehouse; ordutik, Erresuma Batuko musikagintzak ez du haren parekorik aurkitu.
Bilbao Blues jaialdiak doako kontzertuekin beteko du Areatza
Uztailaren 24tik 26ra egingo den jaialdiaren bosgarren edizioak Travellin' Brothers Bizkaiko taldeari emango dio urteko saria.
Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandez, Bilbao BBK Live jaialdiaren lehen eguneko izar distiratsuenak
Alcalá Norte taldearen kontzertu ezustekoak eta Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandezen emanaldiek Bizkaiko hiriburuan hiru eguneko musikari hasiera eman diote. Milariek nazioarteko izenekin, tokiko talentuarekin eta Kobetamendiko publikoa harritu duen ezusteko emanaldi batekin gozatu dute.
Alex de la Iglesia animazioan murgilduko da, Lovecraft idazlearen obran inspiratuta
'Ages of Madness: The Howling of the Jinn' goiburua hartuko du pelikulak, eta 'Necronomicon' idazle estatubatuarraren fikzioko liburuan oinarrituko da. Garai eta toki ezberdinetan kokatutako hainbat istorio harilkatuko ditu.
Aurora Beltranek Vianako Printzea Kulturaren Saria jaso du
Aurora Beltran abeslari nafarrak jaso du gaur 2026ko Vianako Printzea Kulturaren Saria, Los Arcosen, "hegan egin nahi izan duten eta, agian, ezin izan duten edo utzi ez dieten emakume guztiei eskainita".
Sortzaile, ekoizle eta plataformak batuko ditu Podcast Geltokia jaialdiak
Ostegunetik, hilak 28, hasita, Tabakalera Donostiako zentroak Podcats Geltokia audioaren jaialdiaren lehen edizioa hartuko du. Hiru egunez, audioaren munduan lanean ari diren eragileak bilduko ditu Tabakalerak eta EITBk bultzatu duten topaguneak.
Iruñeko Katedralak Valentinoren 25 pieza ezezagun ditu ikusgai
'Indito Valentino' erakusketak diseinatzaile italiarraren goi-mailako 25 pieza ezezagun bildu ditu lehen aldiz Iruñeko Katedralean. Inoiz erakutsi ez den bilduma baten parte dira lanak, eta Valentinoren nortasun-ezaugarri ezagunenetako batzuk erakusten dituzte eta erakusketa ekainaren 21era arte egongo da ikusgai.
GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean
20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.