Museoak
2021/11/27 - 16:39
Olivetti makina fabrikaren eta dendaren historiaz eta estetikaz Andoni Ponbo arkitektoa
Veneziako San Marcos Plazan dagoen dendarekin txundituta geratu zen Ponbo. Ikertzen hasi eta deskubritu du Camilo Olivetti italiarra aintzindari izan zela alor askotan: Emakumeei ama izateagatik 9 hilabeteko baja, langileentzako etxebizitzak eraiki zituen, liburutegia, parkeak...
2021/10/29 - 17:48
Eureka! Donostiako zientzia museoa 2023an itxiko dute
Tabakalerara eramango du Kutxa Fundazioak bere eskaintza berria. Hernaniko Ekogunea eta Etxarriko Arotz Enea udalekuak ixtea ere erabaki dute.
2021/10/29 - 16:54
Balenciaga eta kapelaren dotorezia
87 kapelak eta 9 konjuntok osatzen dute Balenciaga Museoak eta Bartzelonako Diseinuaren Museoak elkarrekin ekoiztu duten mostra. Gaurko aurkezpenerako Londresetik propio etorri da Philip Treacy, aristokrata eta famatuentzat lan egiten duen, munduko kapelagile famatuenetako bat.
2021/10/28 - 15:19
Javier Viar Bilboko Arte Ederren Museoaren zuzendari ohia zendu da
Viarrek 75 urte zituen, eta 2002 eta 2017. urteen artean zuzendu zuen Bilboko erakusketagunea.
2021/10/27 - 20:19
1947an Leonen erori zen meteorito bat berreskuratu dute Hernanin
Meteoritoa Madrilgo museo batean ostu zuten aspaldi, eta Hernaniko bizilagun bat Internet bidez saltzen saiatu denean atzeman du Guardia Zibilak.
2021/10/02 - 21:29
'Martiodako erlikiak': apaindutako giza hezurren erakusketa Gasteizen
Bost urteko zaharberritze lanen ondoren, ikusgai daude artelan berezi hauek Arte Ederren museoan, 2022ko urtarrilaren 16ra arte.
2021/10/01 - 09:18
Nafarroako Alkerdi 2 kobazuloan ezohiko labar-grabatu multzo bat aurkitu dute
Dozena bat irudikapen figuratiboek osatzen dute aurkikuntza, horien artean bisonteak, uroak, zaldiak eta, bereziki, lau bulba nabarmentzen dira.
2021/09/28 - 14:02
Emakume abstrakziogileen lana azaleratu nahi du Guggenheimek
"Emakumeak abstrakziogile" erakusketak emakume artistek abstrakzioari egin dioten "ekarpenaren historia idaztea" du xede, eta artista horien lana ikusezin bihurtu zuen prozesua ere agerian uzten du.
2021/09/28 - 10:06
Gogora Institutuaren Ekintza Plan berriak memoria partekatu bat eraikitzeko oinarriak ezarri nahi ditu
Gogoragunea sortzea, 1976ko martxoaren 3ko Gasteizko gertaeren biktimen memoriala eta Gernikako Museoaren berrikuntza jasotzen ditu 2021-2024 Ekintza Planak.
2021/09/11 - 14:50
Estropada eguneko gertakizun eta pertsonaiak biltzen dituen maketa ikusgarria
Emozioz beteriko azken txanparen ostean, arraunlariak trainerua biltzen. Ikusleak, itsasontziak, portuko festa eta imajinazioak utzitako beste elementuak... Denak, maketa ikusgarrian, Itsas Museoan.
2021/09/06 - 18:47
MusEkintza arte eszenikoen jaialdia aurkeztu du Bizkaiko Foru Aldundiak
Hainbat museotan arte diziplina ezberdinetako ikuskizunak antolatuko dituzte irailaren 24tik aurrera, hilabete bakoitzeko azken larunbatean: musika, antzerkia, magia, umorea, zinema...
2021/08/10 - 23:01
Eureka! Zientzia Museoak pertseidei buruzko saio bereziak antolatu ditu ostiralera arte
Meteoro gehien abuztuaren 11tik 12ra bitartean ikusiko dira, eta gauerditik aurrera izango dira ordu onenak, eta 02:00etan igaroko dira gehien.
2021/08/10 - 18:53
Bilboko Arte Ederren Museoa handitzeko lanen hasiera azarora atzeratu dute
Museoak baieztatu du lanak 2023. urte amaieran amaitzeko asmoari eutsiko diotela eta aurrekontua 23 milioi eurokoa dela.
2021/07/26 - 18:31
Guggenheimek Alice Neelen atzera begirako erakusketa izango du irailetik aurrera
Estatubatuar artistaren ibilbide artistiko osoa jasoko du Bilboko museoaren erakusketak, ehunka pintura, marrazki eta urmargoren bidez.
2021/07/16 - 22:40
Ontzigintzari lotutako 'Kantauri Itsas Ondarea' museoa inauguratu dute Zumaian
Zumaiak museo berria du gaurtik aurrera: “Kantauri Ondare Museoa”. Urteetan, itsasontziei eta ontzigintzari lotutako altxorrak biltzen aritu da Jabier Txapartegi zumaiarra, eta orain denak batu ditu museoan. Tartean, 100 urteko iparrorratzak, aingurak edota lemak.
2021/07/09 - 11:51
Bilboko Arte Ederren Museoak Agustin Ibarrolaren "Guernica" erosi du
10 metro luze eta 2 metro garai den horma irudia José de la Mano galeriari erosi dio Bilboko museoak ARCOmadrid azokan, 300.000 euroan.
2021/07/02 - 20:51
Bilboko Euskal Museoak itxura berria izango du
Bilboko Euskal Museoak bi urte barru izango duen itxura berria ezagutu dugu. Berrikuntza integralak, museoa osatzen duten eraikinen lotura estetikoa bilatzen du.
2021/06/28 - 18:06
Bilboko Arte Ederren Museoak Bizkaiko kostaldean erakutsiko du bere bilduma
Udako hiletan, Artearen Ibilbidea BBK ekimenak museoaren bildumako artelanen erreprodukzioak eramango ditu Bizkaiko kostaldera, Ondarroatik Muskizera.
2021/06/23 - 20:18
BBK Museoa guneak bi erakusketa hartuko ditu urtean Bilboko Arte Ederren Museoan
Museoa zabaltzeko proiektuan, Foster eta Uriarte arkitektoek 2.000 metro koadroko espazioa prestatu dute, "museotik hurbilen dagoen komunitateari zuzendutako asmo handiko arte programa" izango duena
2021/06/23 - 15:24
Guggenheimek herritarren dohaintzak eskatu ditu "Puppy" zaharberritzeko
#BiziberrituPuppy ekimena aurkeztu du Bilboko museoak, herritarren diru ekarpenak bildu eta txakurraren eskultura erraldoiaren barne egitura berritzeko.