Emakume abstrakziogileen lana azaleratu nahi du Guggenheimek
Guggenheim Bilbao Museoak "Emakumeak abstrakziogile" erakusketa izango du ikusgai urriaren 22tik aurrera, datorren urteko otsailaren 27ra arte. Centre Pompidou Parisko museoak Guggenheimen beraren laguntzaz antolatu duen erakusketak "abstrakzioaren historiaren ikuspegi berri bat" eskaintzen du, museotik azaldu dutenez, arte plastikoak, dantza, argazkigintza, zinemagintza eta dekorazio-arteak landu zituzten ehun emakume baino gehiagoren lanen bitartez.
Gainera, artista hauek ikusezin egin zituzten prozesuak agerian uzten ditu eta abstrakzioaren historia markatu zuten zenbait mugarri iradokitzen ditu, hala nola Georgiana Houghtonen lana. 1860ko hamarkadan hark eta beste hainbat emakumek egindako artelan espiritistek funtsezko atea zabaldu zioten abstrakzioari, nahiz eta ez zuten abstrakzio gisa kontzeptualizatu.
Hortik aurrera, erakusketak ikuspegi globala eskaini nahi du: 1950eko hamarkadan Parisko eszenak izan zuen dinamismoa, Saloua Raouda Choucair libanoar, Carmen Herrera kubatar-estatubatuar edo Fahrelnissa Zeid turkiarraren lanekin, Latinoamerikako, Ekialde Ertaineko edo Asiako modernitatea, eta emakume artista afroamerikarren lana…
Guggenheimek ohar batean azaldu duenez, "Emakumeak abstrakziogile" erakusketak galderak plazaratzen ditu: "Zer da abstrakzioa, zehazki? Zerk bihurtu zituen emakumeak ikusezin abstrakzioaren historian? Zergatik diraute arrazoi horiek indarrean? Emakume artistak historia independente baten barruan isolatzen jarrai al dezakegu, egiazki historia hori koral izatea eta genero markarik ez izatea nahi badugu?".
Zure interesekoa izan daiteke
"Gaizkia. Auschwitz 1945 - Gaza 2025" erakusketa, EHUren Arabako campusean
Gaizkia. Auschwitz 1945 - Gaza 2025 Artur Heras artista valentziarraren erakusketa inauguratu dute Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) Arabako campuseko Unibertsitate Pabiloian asteazken honetan. Anacleto Ferrer komisario duen erakusketak genozidioak salatzen ditu, "begirada artistiko konprometitu eta ausart batetik". Gasteizen apirilaren 30era arte egon ondoren, erakusketa Bilboko Esperientziako Geletan izango da ikusgai, maiatzaren 6tik 22ra, eta Donostiako Karlos Santamaria liburutegiko Txillardegi aretoan, maiatzaren 27tik ekainaren 30era.
Jesus Jauregui bilbotar artistaren "gorpuztasun zalantzagarria", Bilbon ikusgai
EHUren Bizkaia aretoko Chillida gelak Anthropos erakusketa hartuko du apirilaren 14tik maiatzaren 7ra. Jesus Jauregui artistaren hitzetan, Anthroposek gizakiari buruzko ikuspegi berezia proposatzen du, "gure existentziak eragiten duen harridurak eta osatzen gaituen gorpuztasun zalantzagarriak markatua".
Sarrerak erdi-prezioan gaur arratsaldean Guggenheim museoa bisitatu nahi dutenentzat
Gaur da azken eguna "in situ: Mark Leckey. Eta hantxe zegoen hiria bere bikaintasunean" erakusketa ikusteko. Hori dela eta, 16:00etatik 19:00etara bertaratzen direnek % 50eko deskontua izango dute sarreran.
Guggenheim museoak 24.400 bisitari jaso ditu Aste Santuan
Ostegunetik astelehenerako tartean, ostirala izan zen egunik jendetsuena.
Gernikako Udalak ere "Gernika" artelana lekualdatzea eskatu du, bonbardaketaren urteurrena dela eta
Udalerriko alkateak azpimarratu du "Gernikako herriak" berak nahi duela Picassoren artelana aldi baterako lekualdatzea. Jaurlaritzak duela gutxi egin zuen eskaera, baina Reina Sofia Museoak ez du onartu, kontserbazio arrazoiak tarteko.
"Erresonantziak" dokumental saila, Esther Ferrer eta Mari Puri Herrero artistei begira
EITBk eta Artiumek Mari Puri Herrero (Bilbo, 1942) eta Esther Ferrer (Donostia, 1937) protagonista dituzten bi lan dokumental aurkeztu dituzte. Publiko berrien artean kultura garaikidearen dibulgazioan sakondu nahi du dokumental sortak, eta ETB On atarian daude ikusgai. Herreroren atalari Uxue Alberdik jarri dio ahotsa, eta Ferrerenari Marina Suarezek. Hurrengo atalak Gema Intxaustiri eta Itziar Okarizi eskainiko dizkiete.
Bengoetxeak "begirada aldaketa" eskatu dio Gobernuari, 'Guernica' Euskadira ekartzeko
Guernica Picassoren koadroa Euskadira lekualdatzeko aukerak teknikoki aztertzeko eskatu du Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak "Egun on Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan.
Javier Ortiz de Guinea gasteiztar margolaria zendu da
Arabako paisajista eta erretratugileak 79 urte zituen, eta haren lanak, besteak beste, Arabako Arte Ederren Museoko eta Eusko Legebiltzarreko hormetan daude zintzilik.
Reina Sofiak baztertu egin du "Gernika"Euskadira ekartzea
Bonbardaketaren 90. urteurrena dela eta, Eusko Jaurlaritzak koadroa epe batez Euskadira ekartzeko eskatu ondoren, Reina Sofiak txosten tekniko bat argitaratu du, margolanaren egoeraren azterketa sakon batekin. Horren arabera, "ez da inolaz ere gomendatzen hura lekualdatzea".
Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan
Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.