Musika jaialdiak
2022/07/28 - 15:09
Fito eta Mikel Erentxun Travellin' Brothersekin batera arituko dira Bilbao Blues Festival jaialdia ixteko
Bizkaitar taldeak igandean eskainiko duen kontzertuak emango dio azkena ostegunean, uztailak 29, hasiko den doako blues jaialdiari.
2022/07/26 - 14:24
Inoizko Jazzaldirik jendetsuenetakoa egin dute Donostian
Hamalau agertokien aurrean, 150.000 pertsona batu dira Donostiako Jazzaldian, uztailaren 20tik 25era. Pandemiaren ondoren hainbat agertoki berriz zabaldu dituztelako pozik daude antolatzaileak.
2022/07/24 - 22:47
Aldapeko Basque Latin Jazz talde euskaldunak Donostiako Jazzaldian emanaldia eskainiko du
Aldapeko Basque Latin Jazz taldea 2019an sortu zen eta iaz atera zuen "Iri Barrenetik" diskoa. Taldeak 22:15ean kontzertua eskainiko du Kursaal Jauregian, Donostiako Jazzaldiaren emanaldien barnean.
2022/07/24 - 19:57
Amina Claudine Myers piano-jotzaile eta abeslari estatubatuarrak Donostiako Jazzaldia saria jaso du
Myers oso umetan hasi zen piano lezioak jasotzen, eta ondoren elizako abesbatzetan, gospel eta blusa kantatzen eta jotzen. 11 disko argitaratu ditu bere izenean, kolaborazio ugari egin ditu, antzezlanetarako konposatu, abesbatzak eta orkestrak zuzendu eta irakaslea ere izan da.
2022/07/24 - 10:58
Iggy Pop sutsu batek Jazzaldia astindu du
Ia ordubeteko atzerapenarekin igo da oholtzara rock-musikari beteranoa. Bere abesti ospetsuenak kantatuta, Donostiako publikoa liluratu du bi orduz.
2022/07/23 - 22:40
Steve Coleman eta Five Elements, Trinitate plazan gaur gauean
Besteak beste, Iggy Pop izan da larunbat honetan Donostian, eta orain beste batzuen txanda da; tartean, Steve Coleman Chicagoko saxo-jotzailearena. ETB harekin izan da.
2022/07/22 - 23:12
DJ Rikki mutrikuarrak Tomorrowland jaialdian parte hartu du
Belgikan egten dute, eta musika elektronikoko jaialdirik garrantzitsuena da, mundu-mailan. DJ Rikkik bere ametsa bete du.
2022/07/22 - 23:06
Gregory Porter izan da entzungai Donostiako Jazzaldian, arratsaldean
Gauean, Miho Hazama eta Hiromi izango dira Trinitate Plazan.
2022/07/22 - 13:15
Mulatu Astatke musikari etiopiarrak Jazzaldia saria jaso du
Mulatu Astatke musikari etiopiarrak Donostiako Jazzaldiaren 57. edizioko Jazzaldia saria jaso du gaur Miguel Martin zuzendariaren eskutik.
2022/07/21 - 13:39
Musika Zurriolako hondartzara itzuli da Simple Minds taldeaen eskutik
Bi urteren ondoren, musika Jazzaldiaren espaziorik ludikoenera itzuli da, Zurriolako hondartzara. Bertan Simple Minds britainiarrek laurogehigarren hamarkada soinu izan duen kontzertu indartsua eskaini duten bart.
2022/07/20 - 23:12
Hasi da Donostiako 57. Jazzaldia
Vadim Neselovskyi pianista ukrainarraren kontzertuak eman dio hasiera, arratsaldean; gauean, berriz, Simple Minds taldea izango da Zurriolako agertokian.
2022/07/20 - 19:34
Donostiako Jazzaldiak Zurriolako agertokia berreskuratu du, pandemia tarteko bi urtez erabili ezinik ibilita
Covidaren aurkako neurriengatik, azken bi urteotan ezin izan dugu gozatu Zurriolako kontzertu handiez; oraingoan, baina, eta Simple Minds taldeak berriro estreinatuta, eskuragarri dago, berriro ere.
2022/07/20 - 18:14
Donostiako Jazzaldiaren egitaraua
Dozenaka kontzertu egongo dira Donostiako hainbat agertokitan, Donostiako Jazzaldiaren 57. edizioan: Simple Minds, Calexico, Gregory Porter, Iggy Pop, Amina Claudine Myers, Diana Krall, Herbie Hancock, Mulatu Astatke...
2022/07/20 - 15:19
Simple Mindsen Zurriolako kontzertuak abiatuko du Donostiako Jazzaldia
Lehenago, 19:00etatik aurrera, Vadim Neselovskyi ukrainar pianistak kontzertua eskainiko du Chillida Leku Hernaniko museoan.
2022/07/20 - 00:26
57. Donostiako Jazzaldia asteazken honetan hasiko da, Vadim Neselovskyirekin eta Simple Minds taldearekin
Hilaren 25era arte, guztira 84 kontzertu izango dira gipuzkoar hiriburuan, 14 agertokitan.
2022/07/16 - 23:08
Emakumeak protagonista dituen musika jaialdia da Tuterako Ribera Sound
Denak dira artistak eta emakumeak Ribera Sound-en; horixe da festibalaren identitatea. Bigarren edizio honetan, gainera, erdiak nafarrak dira. Horretarako funtsezkoa izan da azken garaietako emakume musikarien uzta bereziki oparoa izatea.
2022/07/14 - 14:52
Carolina Durante, The Excitements eta Patax gehitu ditu kartelera Donostiako Jazzaldiak
Christone "Kingfish" Ingram, Monophonics eta Ural Thomas & The Pain ordezkatuko dituzte taldeok, horiek beren Europako birak bertan behera utzi eta gero.
2022/07/14 - 12:59
Glad is the Dayk musika bueltan eramango du Kristina Enea parkera
20 taldek joko dute abuztuaren 28an Donostiako parkean antolatuko den doako jaialdian.
2022/07/13 - 12:43
Iñaki Añua zendu da, 40 urtez Gasteizko jazz jaialdiko zuzendaria izandakoa
2018ra arte zuzendu zuen jazz jaialdiaren aurtengo edizioa hasi eta biharamunean hil da Añua, familiak iragarri duenez.
2022/07/10 - 19:05
115.000 lagun baino gehiago izan dira Kobetamendin, aurtengo Bilbao BBK Live jaialdian
Antolatzaileak pozik agertu dira jaialdiaren 15. edizioaren balantzearekin. Izan ere, marka guztiak hautsi ditu aurten, jende kopuruari dagokionez. Jaialdia luzatu den hiru egunetan zehar, 115.000 lagunetik gora jaso ditu Kobetamendik, 75 herrialdetatik etorritakoak.