Bi eraso sexista eta homofobo bat salatu dute Hatortxu Rocken
Elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian Hatortxu Rocken, bart gertatu ziren "hainbat eraso sexista eta homofobo salatzeko". "Hatortxu gune segurua izan dadin neurriak hartu ditugun arren, nazkaz eta amorruz beterik esan behar dizuegu atzoko egunean ez genuela lortu" adierazi dute antolakuntzatik.
Atzo 10 minutuz eten egin zuten jaialdia, eszenatokira igo eta gertatua salatzzko. Topagunea "guztiontzako gune segurua izateko lanean jarraituko" dutela berretsi dute eta erasoak geldiaraztea guztien ardura dela berretsi dute: "Gure esku ditugun tresna eta baliabide guztiak jarriko ditugu Hatortxu guztiontzko gune seguru bilakatzeko: erasoen aurkako protokoloa, brigadak, gune seguru infoguneak, puntu moreak barra eta segurtasunean. Hala ere guztion ardura izango da helburu hau lortzea. Eta, batez ere, zuena, gizonena. Zuentzako ere mezu argi bat daukagu: ez erasotu" irakurri du antolakuntzako ordezkari batek:
Bigarren eguna izango du gaurkoa musika jaialdiak.
Zure interesekoa izan daiteke
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu, helegitea aurkeztu edo ez erabaki eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak