Carolina Durante, The Excitements eta Patax gehitu ditu kartelera Donostiako Jazzaldiak
Carolina Durante, The Excitements eta Patax taldeek Donostiako Jazzaldiaren 57. edizioan joko dute, Christone "Kingfish" Ingram, Monophonics eta Ural Thomas & The Painen ordez, azken hiru horiek ezingo baitira etorri Donostiara.
Carolina Durante madrildar punk eta rock taldeak Keler Gunean joko du uztailaren 22an, 23:30ean, Christone "Kingfish" Ingramen ordez, zeinak Europako bira bertan behera utzi baitu.
Bestalde, The Excitements kataluniar soul eta R'n'B taldeak ere egun eta toki beretan joko du, uztailaren 22an Keler Gunean 21:00etatik aurrera, baita biharamunean ere, hilaren 23an Garberan Monophonicsen ordez.
Patax flamenkoa, salsa, afrokubatar folklorea, funka, jazza, soula eta hip hopa uztartzen dituen proposamena ere batu zaio kartelari, eta Garberan joko du uztailaren 22an, 20:00etan, Ural Thomas & The Painen ordez, azken horiek ezingo baita Donostiara bertaratu osasun arazoak tarteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko