Uztailak 21-25
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Herbie Hancock, Diana Krall, Hiromi eta Gregory Parter, Donostiako Jazzaldian

Yann Tiersen, Kurt Elling eta Calexico taldea ere iragarri dituzte jazz jaialdiaren 57. ediziorako. Trinitate plazako eta Kursaaleko kontzertuetarako sarrerak hil amaieran jarriko dituzte salgai.
Hiromi pianista, 2013ko Jazzaldian. ¿ Pedro Párraga

Donostiako Jazzaldiaren antolatzaileek 2022ko uztailaren 21etik 25era 57. edizioan izango diren artistetako batzuen izenak iragarri dituzte dagoeneko: hiru pianista handi, Herbie Hancock legendarioa, Yann Tiersen eta Hiromi; eta hiru abeslari ospetsu, Gregory Porter , Diana Krall eta Lurt Elling, dira lehenengo seiak.

Gainera, Calexico AEBen eta Mexiko tarteko mugako talde ezaguna ere baieztatu dute datorren Jazzaldirako.

Gaur iragarri dutenez, Zurriolako agertoki handiko kontzertuak berreskuratzeko lanean ari dira antolatzaileak, bi urtean koronabirusaren ondorioz, bertan behera utzi eta gero, eta Trinitate plazako eta Kursaaleko kontzertuen egitarau osoa 2021eko azaroaren amaieran plazaratuko; bi esparru horietarako sarrerak eta abonamenduak orduan jarriko dituzte salgai.

Zure interesekoa izan daiteke

Oskorri argazkia Arantzazu
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Natxo de Felipe berriro oholtzara igo da Oskorrirekin argitaratu gabe geratu ziren abestiak berreskuratzeko

Natxo de Felipe musikari beteranoak abesti horiei hautsa kendu eta bizitza berri bat eman die "Abandonatuak" ikuskizunean, Arantzazuko Santutegian. Hitzordua Donostiako Musika Hamabostaldiaren programazioaren barruan txertatu da, eta EITBren parte-hartze eta babesarekin eraman da aurrera. Emanaldian, taldearen diskoetan sekula lekurik aurkitu ez zuten kantu horiek entzun ahal izan dira berriro, formatu berritu eta elektriko batean.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Natxo de Felipe agertokietara itzuliko da "Abandonatuak" proiektu berriarekin

Oskorrik agur esan eta 11 urtera, Natxo de Felipe berriro igoko da agertokietara disko berri batekin: Abandonatuak. Argitaratu gabe geratu ziren talde mitikoaren kantuak berreskuratu ditu proiektu honetan, eta abuztuaren 20an zuzenean aurkeztuko du Arantzazuko Santutegian, Donostiako Musika Hamabostaldiaren programazioaren barruan. Philiperena taldearekin batera aritu da disko honetan, Xabier de Felipe, Przemysaw Pujanek, Esther Alba eta Karmele Castillorekin batera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X