Iggy Pop mitikoa Donostiako Jazzaldian egongo da
Donostiako Jazzaldiaren antolatzaileek Trinitate plazan eta Kursaalen arituko diren artisten programazioa iragarri dute gaur, asteazkenarekin.
Kursaal Auditorioan bost emanaldi izango dira, guztiak 18:30ean hasita. Lehenak, uztailaren 21ean, Calexico taldea izango du protagonista; Gregory Porter abeslaria arituko da bigarren egunean; uztailaren 23an Iggy Pop mitikoa ikusteko parada egongo da; Yann Tiersenen txanda izango da uztailaren 24an; eta Herbie Hancock handiak itxiko du Kursaaleko programa, uztailaren 25ean.
Trinitate plazan, lau emanaldi bikoitz eskainiko dituzte uztailaren 22tik 25era, guztiak 21:00etan hasita. Miho Hazama eta Hiromi japoniarrek irekiko dute agertoki hori; bigarren jardunaldian, Steve Coleman saxofonistarekin eta Louis Colerekin gozatzeko parada izango da; Amina Claudine Myers eta Kurt Elling abeslarien txanda uztailaren 24an iritsiko da; eta Lakecia Benjamin saxofonista oldartsuak eta Diana Krall izar dirdiratsuak eskainiko dute plazako azken emanaldia, uztailaren 25ean.
Bi agertoki horietan izango diren kontzertuetarako sarrerak eta abonuak salgai daude jada Jazzaldiaren webgunean eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan.
Zure interesekoa izan daiteke
BIMEk musika arloko ehunka profesional bildu, eta 70 kontzertu eskainiko ditu Bilbon
Honela trebatzen dira kantu klasikoko belaunaldi berriak Donostiako Musikene zentroan
Latzen taldearen "Laztana" kantuak 30 urte bete ditu
Exkixuren bideoklip berria: “Amaiur” (2026)
Exkixu taldea itzuli da
Igor Arzuaga musikaria zendu da