Musika jaialdiak
2022/07/14 - 12:59
Glad is the Dayk musika bueltan eramango du Kristina Enea parkera
20 taldek joko dute abuztuaren 28an Donostiako parkean antolatuko den doako jaialdian.
2022/07/13 - 12:43
Iñaki Añua zendu da, 40 urtez Gasteizko jazz jaialdiko zuzendaria izandakoa
2018ra arte zuzendu zuen jazz jaialdiaren aurtengo edizioa hasi eta biharamunean hil da Añua, familiak iragarri duenez.
2022/07/10 - 19:05
115.000 lagun baino gehiago izan dira Kobetamendin, aurtengo Bilbao BBK Live jaialdian
Antolatzaileak pozik agertu dira jaialdiaren 15. edizioaren balantzearekin. Izan ere, marka guztiak hautsi ditu aurten, jende kopuruari dagokionez. Jaialdia luzatu den hiru egunetan zehar, 115.000 lagunetik gora jaso ditu Kobetamendik, 75 herrialdetatik etorritakoak.
2022/07/10 - 14:20
115.000 zale batuta, Bilbao BBK Live jaialdiak markak hautsi ditu 15. edizioan
Bart gaueko kontzertuekin, amaiera borobila eman diote jaialdiari Kobetamendin. Datorren urteko data ere, jarri dute, jada: 2023ko uztailaren 6an, 7an eta 8an hartuko du Kobetamendik Bilbao BBK Liven 16. edizioa.
2022/07/03 - 17:49
Metalaren hiriburu bihurtu du Bilbo Metallicak, egun batez
San Mames futbol-zelaiak 45.000 pertsona hartu ditu igande honetan Bilbao Bizkaia Rock Day jaialdian. Festibalak bi aldiz aldatu du bere kartela azken orduko ezustekoengatik, baina horrek ez du eragotzi zaleek ikuskizunaz gozatzea.
2022/07/01 - 16:49
EHZ festibalaren 26. edizioa ospatuko dute Irisarrin, gaurtik igandera arte
Ordu gutxi barru, emango diote hasiera Irisarri herrian aurtengo Euskal Herria Zuzenean festibalari. Igandera arte kultur ekimenen bidez programazio aberatsa eskainiko du Nafarroa Behereko jaialdiak.
2022/07/01 - 13:21
Cyrille Aimee izan da osteguneko protagonista Getxo Jazz jaialdian
Cyrille Aimee (1984, Fontainebleau) jazzaren eszenan proiekzio handiena duen ahotsetako bat izan da azken urteotan. Hala erakusten du nazioartean jaso dituen sariek.
2022/07/01 - 13:01
“EHZ jendetsu, aberats eta gogoangarria espero dugu”
Asteburuan, ostiraletik igandera, EHZ jaialdiaren 26. edizioa egingo dute Irisarrin: denetariko musika, antzezlanak eta umeentzako ikuskizunak, gaur-gaurko gaiei buruzko eztabaidak eta giro ederra ziurtatuta daude, balio eta nortasun argiko jaialdi ezberdin batean.
2022/06/30 - 15:48
Getxoko Nazioarteko Jazz Jaialdia Melissa Aldana saxofoi jotzaile txiletarrarekin hasi da
Melissa Aldana 2020an Grammy sarietan izendatu zuten, "Jazzeko Inprobisatutako Solo Onenaren" kategorian, "Elsewhere" abesteagatik.
2022/06/24 - 22:45
BBK Music Legends jaialdia abian da Bilbon
Musikaren leiendek hartu dute Bilbao Arena. Music Legends jaialdia hasi da. Gaurko izarrak Status Quo ingelesak izan dira. Halaber, Girlschool taldeak jo du, emakumeek osatutako lehen heavy metal taldetzat jotzen dena.
2022/06/24 - 15:23
Jaialdien segidan, BBK Music Legendsen txanda asteburu honetan
Sondikatik Bilbora egin duen jaialdian, Anarik, Girlschoolek eta Status Quok joko dute gaur, ostiralarekin, eta Loquillok Paul Carrackek bihar, larunbatarekin.
2022/06/22 - 18:55
Donostiako Jazzaldiak Amina Claudina Myers eta Mulatu Astatke sarituko ditu
Uztailaren 20tik 25era, 85 kontzertu eskainiko ditu Donostiako Nazioarteko Jazzaldiaren 57. edizioak.
2022/06/20 - 19:07
James Francies, Viktorija Pilatovic eta Diego Amador, Hondarribian Jazz jaialdian
Gipuzkoako udalerriko jaialdi berria uztailaren 4tik 10era egingo dute.
2022/06/19 - 15:51
2022ko Azkena Rock Festivalek markak hautsi ditu 48.000 lagunekin
Adingabe kopuruan ere errekorra izan da, aurreko edizioaren kopurua bikoiztu egin delako. Kanpina ere ia beteta egon da. Hurrengo edizioa 2023ko ekainaren 15, 16 eta 17an izango da.
2022/06/19 - 15:03
Eva Castillo Azkena Rock Festivaleko komunikazio zuzendaria: ''Jendetza etorri da, oso pozik gaude''
Gasteizen izandako Azkena Rock jaialdiaren 3 egunetan 48.000 lagun bildu dira Mendizabalan, eta kanpin denden gunea ere bete egin da.
2022/06/18 - 11:26
Soziedad Alkoholika talde mitikoak Mendizabala bete du aurtengo Azkena Rock jaialdian
Hardcore punk musikako taldea Azkena Rock jaialdiaren oholtza gainean izan da bart. Ikusi hemen haren kontzertuaren abestietako bat, osorik.
2022/06/17 - 21:56
Alan Parsonsek Bilboko BBK Music Legends festibaleko kontzertua atzeratu du, eta Loquillo izango da ordezkoa
Bere mugikortasunari eragiten dion bizkarrezurreko arazo baten ondorioz atzeratu du "Eye in the Sky" Europako bira.
2022/06/17 - 14:05
Beroa eta lagun zaharrak, Azkena Rock Festivalen hasieran
20. urteurreneko edizioaren lehen egunean, 2019ko lehen jardunaldian baino jende gehiago egon zen, 17.000 pertsona. 2023an, ekainaren 15, 16 eta 17an izango da Azkena, hiru egunez ostera ere.
2022/06/17 - 13:04
The Offspring taldeak tenperatura are gehiago igo du Azkena Rock Festivalen
Kaliforniako taldearen punk-rockak 90eko hamarkadara eraman zituen kontzertura bertaratutakoak eta XX. mendeko azken hamarkadako uneak berpiztu zituzten.
2022/06/17 - 11:06
SA: "Gure kontzertuek sendoak, indartsuak eta fundamentuzkoak izan behar dute"
Soziedad Alkoholika gasteiztar talde mitikoak Azkena Rock Festivalen joko du gaur jaialdi horretan lehenengoz, aurtengo bigarren jardunaldia izango duen honetan. Juan abeslariak argi du: "Azkena Rock da, Gasteiz da, uda da ia, eta, aurten, SAkoak egongo dira azkenik. Hobeto ezin!".