Jaialdien segidan, BBK Music Legendsen txanda asteburu honetan
Joan den asteburuan, Azken Rock Festivalek jaialdi erraldoien martxa abiatu zuen Euskal Herrian, eta asteburu honetan BBK Muisc Legendsen txanda izango da. Musikari beteranoak ekarri ohi dituen jaialdiak Sondikatik Bilbora egin du edizio honetarako, eta kontzertua Bilbao Arenan izango dira gaur-biharretan, ekainak 24 eta 25.
Lehen eguneko programazioaren buru Status Quo britainiar rock talde mitikoa izango da, eta haren aurretik joko dute Anarik, Maika Makovskik eta Girlschool taldeak. "Whatever you want" eta "Rockin' All Over the World" klasikoaren interpreteen ondoren, berriz, Hawkwind space rock taldeak joko du.
Gainera, Voodoo Child Agertokian, Micky & The Buzz taldeak joko du, baita Gonzalo Portugalek ere.
Bihar, larunbatarekin, Alan Parsonsen kontzertua bertan behera gelditu eta gero, Loquillo izango da kartelburua, eta haren aurretik joko dute Mikel Renteria & The WOP Bandek, Shirley David & The Silverbacksek, Walter Troutek eta Paul Carrackek.
Hau da egitarau osoa.
Ekainak 24 ostirala
Ateen irekiera 16:45ean
17:00 ANARI
18:30 MAIKA MAKOVSKI
20:00 GIRLSCHOOL
21:30 STATUS QUO
23:30 HAWKWIND
Voodoo Child Agertokia:
19:30-20:00 Micky & The Buzz
21:00-21:30 Micky & The Buzz
22:45-23:30 Gonzalo Portugal
Ekainak 25 larunbata
Ateen irekiera 13:30etan
13:30 "Txakoli Session"
17:00 MIKEL RENTERIA & THE WOP BAND
18:15 SHIRLEY DAVIS & THE SILVERBACKS
19:55 WALTER TROUT
21:25 PAUL CARRACK
23:25 LOQUILLO
Voodoo Child Agertokia:
19:15-19:45 Santiago Delgado & Los Runaway Lovers
20:55-21:25 Santiago Delgado & Los Runaway Lovers
22:40-22:25 Javi "Stills" & Co.
Zure interesekoa izan daiteke
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko