Musika jaialdiak
2023/08/13 - 16:51
Eva Amaral abeslariak titiak erakutsi ditu Sonorama jaialdian, emakumeen borroka eta indarra aldarrikatzeko
Sare sozialetan bolo-bolo dabil. Amaral taldeak aldarrikapen argia egin du bart Sonorama musika jaialdian, Aranda de Dueron. Eva Amaral abeslariak titiak erakutsi ditu kontzertu erdian, emakumeen eskubideak eta askatasuna aldarrikatzeko. Taldearen 25 urteak ospatzeko kontzertuan egin dute aldarria.
2023/08/10 - 19:30
Bilboko Aste Nagusiko kontzertu guztiak
Musika eskaintza zabala eskainiko dute Bilboko Udalak eta konpartsek abuztuaren 19tik 27ra. Hona hemen doaneko kontzertu guztien zerrenda.
2023/08/03 - 17:12
Rotterdamgo Orkestra Filarmonikoak emango dio hasiera ofiziala 84. Musika Hamabostaldiari
Gaur arratsaldean doako kontzertuak izango dira udaletxean eta San Bizente elizan. Eguraldiaren arabera erabakiko dute Alderdi Ederreko terrazan Kresala Dantza Taldea eskaintzekoa den ikuskizuna egingo den ala ez.
2023/08/03 - 14:05
Abian da Musika Hamabostaldia eta Rotterdamgo Orkestra Filarmonikoak irekiko du Kursaaleko kontzertuen zikloa
Lehen egun honetan, doako lau kontzertuz gozatu ahalko da udaletxean eta San Bizente elizan. Halaber, Hamabostaldi Solidarioa Aldakonea eta Zorroaga adinekoen egoitzetara iritsiko da.
2023/07/23 - 16:06
Donostiako 58. Jazzaldiak Yosuke Yamashita, ''Japoniako altxor nazionala'' saritu du
Donostiako 58. Jazzaldiak Yosuke Yamashita (Tokio, 1942) piano-jotzaile eta konpositore japoniarrari eman dio igande goizean aurtengo Donostiako Jazzaldia Sarietako bat. "Japoniako altxor nazionala" da artista, Miguel Martin jaialdiaren zuzendariak azpimarratu duenez.
2023/07/22 - 14:06
Village Peoplek aurreikuspenak bete ditu Donostiako Jazzaldiaren hasieran
Adin guztietako jendea bildu da ostiral gau honetan Zurriola hondartzan, Donostiako Jazzaldiaren lehenengo egunean, 80ko taldeak sortutako diskoteka giroaz gozatzeko.
2023/07/15 - 17:04
Kimioterapia jasotzen zuen bitartean, Manuk minbiziaren ikerketarako dirua biltzeko jaialdi bat antolatu zuen
Larunbat honetan izaten ari den Gasteiz Fights Cancer jaialdian, Aspanafoa eta La Cuadri del Hospi haur minbiziaren aurkako elkarteentzako dirua bilduko dute. Manu Morillas gasteiztarra da egitasmoaren sortzailea; berak ere minbizia izan zuen, 23 urterekin.
2023/07/09 - 12:44
Bilbao BBK Livek marka hautsi du bere hamazazpigarren edizioan, 120 000 pertsona baino gehiagorekin
Arctic Monkeys talde britainiarrak amaiera bikaina eman dio "musika eta kontzientzia ingurunearekin bat egiteko erreferente" bihurtu den ekitaldiaren hamazazpigarren edizioari. Datorren urteko jaialdia uztailaren 11, 12 eta 13an izango da.
2023/07/08 - 18:34
BBK LIVEeko 2.gaua ere, oroimenean luze gordetzekoa
Pavement-en doinu goxoen ostean, Phoenix eta The Blaze taldeek hartu zuten lekukoa. Indarrak hartzeko mokadutxoa egin eta luze jo du gauak Basoan, musika elektronikoaren txokoa musikazale gehienen azken helmugan.
2023/07/08 - 13:31
Bilbao BBK Live, iruditan
Arctic Monkeysek amaiera bikaina eman dio Bilbao BBK Live jaialdiari. 40.000 pertsona sartu dira aretora jaialdiaren azken egunean. Horrela, BBK Livek bere hamazazpigarren edizioa itxi du hiru eguneko musikarekin eta 100 kontzertu baino gehiagorekin.
2023/07/07 - 14:55
Punk rocka ozen, Arrasaten
Mondra & Roll jaialdia egingo dute ostiral-larunbatetan, Monterron parkean, The Interrupters, Sick of it all, Buzzcocks, Perkele eta Bad Manners buru direla.
2023/07/07 - 12:21
Euriak ez zuen BBK Live jaialdiko festa giroa zapuztu
Ostegun iluntzean Bilbon bota zuen euriak ez zien festarako gogorik kendu Kobetamendira hurbildu zirenei. Euritakoak eta anorakak jantzita egin zioten aurre eguraldi kaxkarrari. Florence + The Machine eta The Chemical Brothers taldeen ordua iritsi zenerako, giroa pil pilean izan zen berriro.
2023/07/06 - 14:21
Txopet: "Kontzertu hurbil eta energiaz betea eskainiko dugu Bilbao BBK Liven"
Txopet bilbotar taldeak piztuko du Kobetamendin Bilbao BBK Liveren 2023ko edizioaren garra. 17:30ean joko du post punk taldeak.
2023/07/06 - 10:42
Albiste izango dira: Sanferminetako txupinazoa, U23ko hauteskunde kanpaina eta BBK Live
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/07/05 - 14:43
Bilbao BBK Live: gida praktikoa
Hemen da Bilbao BBK Live jaialdiaren 16. edizioa. Joateko asmoa duzuen guztiontzat hemen duzue nola iritsi eta eskumuturrei buruzko informazio guztia.
2023/06/25 - 15:01
BBK Bilbao Music Legends Festival jaialdiak utzitako irudiak
Jaialdia ostiral eta larunbat honetan izan da, Chris Isaak eta The Cult bezalako artista ezagunak kartelburu izan dituelarik. Gainera, bertaratutakoek, besteak beste, Nikki Lane, Willis Drummond, The Waterboys, Uli John Roth eta Canned Heaten musika izan dute gozagai.
2023/06/23 - 14:37
Donostiako Jazzaldiak Abdullah Ibrahim, Enrico Rava eta Yosuke Yamashita sarituko ditu
Musika jaialdiak 90 kontzertu eskainiko ditu bost egunez, 16 agertokitan: Norah Jones, Pat Metheny, Kenny Barron, Ben Harper, Zetak, Elena Setién…
2023/06/21 - 18:42
Jazza hemen da jada
Gasteizko eta Getxoko jazz jaialdiek aurtengo edizioak aurkeztu dituzte gaur. Karteletan nagusi, Brad Mehldau, Silvia Pérez Cruz, Maria Schneider, Al Di Meola eta Dave Holland.
2023/06/21 - 13:55
Kantu Bat Gara ikuskizunaren azken saioa eta Zea Maysen akustikoa, Haziberri jaialdian
Hirugarrenez egingo dute Gernikako jaialdia, uztailaren 14an, Herrien Parkean. Jon Maiak azkenekoz taularatuko du bertan "Kantu Bat Gara" ikuskizuna.
2023/06/18 - 11:24
48.500 lagun bildu ditu Azkena Rock Festivalek, markak hautsita
Azkena Rock Festival datorren urtean itzuliko da Arabako hiriburura 2024ko ekainaren 20, 21 eta 22an.