Musika jaialdiak
2023/07/08 - 13:31
Bilbao BBK Live, iruditan
Arctic Monkeysek amaiera bikaina eman dio Bilbao BBK Live jaialdiari. 40.000 pertsona sartu dira aretora jaialdiaren azken egunean. Horrela, BBK Livek bere hamazazpigarren edizioa itxi du hiru eguneko musikarekin eta 100 kontzertu baino gehiagorekin.
2023/07/07 - 14:55
Punk rocka ozen, Arrasaten
Mondra & Roll jaialdia egingo dute ostiral-larunbatetan, Monterron parkean, The Interrupters, Sick of it all, Buzzcocks, Perkele eta Bad Manners buru direla.
2023/07/07 - 12:21
Euriak ez zuen BBK Live jaialdiko festa giroa zapuztu
Ostegun iluntzean Bilbon bota zuen euriak ez zien festarako gogorik kendu Kobetamendira hurbildu zirenei. Euritakoak eta anorakak jantzita egin zioten aurre eguraldi kaxkarrari. Florence + The Machine eta The Chemical Brothers taldeen ordua iritsi zenerako, giroa pil pilean izan zen berriro.
2023/07/06 - 14:21
Txopet: "Kontzertu hurbil eta energiaz betea eskainiko dugu Bilbao BBK Liven"
Txopet bilbotar taldeak piztuko du Kobetamendin Bilbao BBK Liveren 2023ko edizioaren garra. 17:30ean joko du post punk taldeak.
2023/07/06 - 10:42
Albiste izango dira: Sanferminetako txupinazoa, U23ko hauteskunde kanpaina eta BBK Live
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/07/05 - 14:43
Bilbao BBK Live: gida praktikoa
Hemen da Bilbao BBK Live jaialdiaren 16. edizioa. Joateko asmoa duzuen guztiontzat hemen duzue nola iritsi eta eskumuturrei buruzko informazio guztia.
2023/06/25 - 15:01
BBK Bilbao Music Legends Festival jaialdiak utzitako irudiak
Jaialdia ostiral eta larunbat honetan izan da, Chris Isaak eta The Cult bezalako artista ezagunak kartelburu izan dituelarik. Gainera, bertaratutakoek, besteak beste, Nikki Lane, Willis Drummond, The Waterboys, Uli John Roth eta Canned Heaten musika izan dute gozagai.
2023/06/23 - 14:37
Donostiako Jazzaldiak Abdullah Ibrahim, Enrico Rava eta Yosuke Yamashita sarituko ditu
Musika jaialdiak 90 kontzertu eskainiko ditu bost egunez, 16 agertokitan: Norah Jones, Pat Metheny, Kenny Barron, Ben Harper, Zetak, Elena Setién…
2023/06/21 - 18:42
Jazza hemen da jada
Gasteizko eta Getxoko jazz jaialdiek aurtengo edizioak aurkeztu dituzte gaur. Karteletan nagusi, Brad Mehldau, Silvia Pérez Cruz, Maria Schneider, Al Di Meola eta Dave Holland.
2023/06/21 - 13:55
Kantu Bat Gara ikuskizunaren azken saioa eta Zea Maysen akustikoa, Haziberri jaialdian
Hirugarrenez egingo dute Gernikako jaialdia, uztailaren 14an, Herrien Parkean. Jon Maiak azkenekoz taularatuko du bertan "Kantu Bat Gara" ikuskizuna.
2023/06/18 - 11:24
48.500 lagun bildu ditu Azkena Rock Festivalek, markak hautsita
Azkena Rock Festival datorren urtean itzuliko da Arabako hiriburura 2024ko ekainaren 20, 21 eta 22an.
2023/06/16 - 16:52
Rocka, belaunaldiz belaunaldi transmititzen den zaletasuna
Gero eta gehiago dira familia giroan joaten direnak musika jaialdi handietara, etxeko txikienak ere hartuta.Familian egiteko plan bikaina dela diote gehienek.
2023/06/16 - 13:38
Rancidek Azkena Rock Festival piztu du
Kaliforniar taldearen punk rocka ozen entzun da Gasteizko jaialdiaren aurreneko jardunaldian, El Drogasek eta Monster Magnetek ederto lagunduta. 2024ko ARFk datak dauzka dagoeneko: ekainak 20, 21 eta 22.
2023/06/15 - 22:35
Abian da Azkena Rock jaialdia, Gasteizen
Gasteizko Mendizabalan hasi berri da Azkena Rock festibala. Iggy Pop edota The Pretenders dira aurtengo izarrak. Baina, beste artista mordoarekin gozatu ahalko da egunotan.
2023/06/15 - 14:12
"Rock gordina eta riff zaratatsuak entzungo dira Azkena Rock Festivalen, bolumen altuan"
Gaur hasiko da Azkena Rock Festival hiru eguneko rock jaialdia Medizabalan, Gasteizen, eta bertan izango diren hiru talderekin hitz egin dugu: Pasadena, Ezpalak eta Brigade Loco.
2023/06/13 - 14:46
Azkena Rock Festivaleko garra, piztear
Iggy Pop, Rancid, The Pretenders, Lucinda Williams, Incubus eta beste hamaika talde eta bakarlariren kontzertuak hartuko dituzten agertokiak prest daude dagoeneko Mendizabalan.
2023/06/09 - 13:42
Jaialdiak barra-barra, asteburuan
Bilbao BBK Live eta Azkena Rock Festival jaialdien atarikoak, Xaltaian Best, Andoaingo Rock Jaialdia, Ekinez festibala, Entorno Sonoro eta Araba Euskaraz ospatuko dira ostiral, larunbat eta igandean.
2023/06/06 - 16:42
Donostiako Hamabostaldiko 84. edizioak musika eta dantzako 79 ikuskizun emango ditu
Donostiako Hamabostaldiaren 84. edizioa aurkeztu da gaur erakunde eta enpresa pribatuen laguntzaz. Abuztuaren 3tik irailaren 1era izango da. Euskal Herrian dauden abesbatzen aberastasuna erakustea da Hamabostaldiaren ardatza. Sarrerak ostegunetik aurrera egongo dira salgai.
2023/05/25 - 17:39
Azkena Rock Laudio eta Artziniegara iritsiko da Moonshine Wagon eta Los Brazos taldeen eskutik
Gasteizko jaialdiak motorrak berotuko ditu hasi baino astebete lehenago, ekainaren 9 eta 10ean, eta countrya, rock-and-rolla eta punk rocka eramango ditu Arabako bi udalerrietara.
2023/05/25 - 14:25
Donostiako Jazzaldi bat, hamaika agertoki
Donostiako Jazzaldiaren 58. edizioak 49 kontzertu gehitu dizkio egitarauari, horietako 46 doakoak.