Albiste dira
EHZ Festibala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Irisarritik Arberatzera egingo du jauzi EHZ Festibalak datorren urtean

Azken urteak Irisarrin egin ostean, tokia aldatzea erabaki dute antolatzaileek. Ekainaren 28tik 30era egingo da 2024ko EHZ Festibala.
Euskal Herria Zuzenean, Arberatzera. EITB Media.
Euskal Herria Zuzenean, Arberatzera. EITB Media.

Aurtengoa Irisarrin egingo zen azken EHZ jaialdia izango zela iragarri ostean, Euskal Herriko jaialdirik entzutetsuenetakoak badu helmuga berria, Arberatz, Nafarroa Behereko Amikuze eskualdean. Bertan egingo da 28. Euskal Herria Zuzenean Festibala, 2024ko ekainaren 28tik 30era.

Larunbat goizean egin dute Kanbon biltzar nagusia eta hala erabaki dute jaialdiko antolatzaileek. Aldi berri bati ekingo dio musika jaialdiak, hala. 2019an iritsi zen estreinakoz EHZ Irisarrira, aurretik Arrosa, Idauze-Mendi, Heleta eta Lekornetik igarota. 

Antolakuntzak azken urteetako EHZ Festibalen balantze positiboa egin du gaurko biltzarrean eta azpimarratu dute,nez, Irisarrik egonkortasuna eman dio festibalari. "Berriz laguntzaileak lotu ditu, eredu ekonomikoa egonkortu du eta publikoa ere hor zen". Toki aldaketa, EHZren historian beti egin den joeraren bidetik doala nabarmendu dute, "usu eskutik joan dira belaunaldi aldaketa eta herri berria". Izan ere, euren hitzetan, "toki batean egoteak arrisku bat du: erosotasuna, eta ondorioz gauzak handiago egin nahi izatea".

Hain zuzen ere xumetasun hori ez galtzeko xedez, aldatuko da herriz jaialdia: "EHZ Amikuzen izanen da lehen aldiz. Orain ikustekoa izanen da zer ekarriko dion Arberatzek, Amikuzek, festibalari. Eta festibalak zer duen ekartzeko Amukuzeko eskualdean, hau elkartuke bat baita". 

Zure interesekoa izan daiteke

Oskorri argazkia Arantzazu
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Natxo de Felipe berriro oholtzara igo da Oskorrirekin argitaratu gabe geratu ziren abestiak berreskuratzeko

Natxo de Felipe musikari beteranoak abesti horiei hautsa kendu eta bizitza berri bat eman die "Abandonatuak" ikuskizunean, Arantzazuko Santutegian. Hitzordua Donostiako Musika Hamabostaldiaren programazioaren barruan txertatu da, eta EITBren parte-hartze eta babesarekin eraman da aurrera. Emanaldian, taldearen diskoetan sekula lekurik aurkitu ez zuten kantu horiek entzun ahal izan dira berriro, formatu berritu eta elektriko batean.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Natxo de Felipe agertokietara itzuliko da "Abandonatuak" proiektu berriarekin

Oskorrik agur esan eta 11 urtera, Natxo de Felipe berriro igoko da agertokietara disko berri batekin: Abandonatuak. Argitaratu gabe geratu ziren talde mitikoaren kantuak berreskuratu ditu proiektu honetan, eta abuztuaren 20an zuzenean aurkeztuko du Arantzazuko Santutegian, Donostiako Musika Hamabostaldiaren programazioaren barruan. Philiperena taldearekin batera aritu da disko honetan, Xabier de Felipe, Przemysaw Pujanek, Esther Alba eta Karmele Castillorekin batera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X