Arrasate
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Punk rocka ozen, Arrasaten

Mondra & Roll jaialdia egingo dute ostiral-larunbatetan, Monterron parkean, The Interrupters, Sick of it all, Buzzcocks, Perkele eta Bad Manners buru direla.
The Interruptersek larunbatean joko du, jaialdiaren bigarren egunean
The Interruptersek larunbatean joko du, jaialdiaren bigarren egunean

Punk doinuak goraki entzungo dira asteburuan Arrasaten, musika mota horretarako jaidura handia erakutsi duen herrian. Mondra & Roll jaialdiaren bigarren edizioak programa bikoitza eskainiko du Monterron parkean, larunbat-igandeetan.

Ostiralean, 18:00etan irekiko dituzte kontzertu eremuaren ateak, eta ordu erdi geroago ekingo dio egitarauari Agur talde gernikarrak, "Garena gara" diskoko kantuak aletzeari. Horien ondoren etorriko dira Special Crew eta Rotten XIIIren emanaldiak, eta mitoak mitoari jarraituko dio kontzertuaren azken txanpan: UK Subs punk beteranoek (21:20), Perkele suediarrek (22:30), kontzerturo agertokia txikitzen duten Sick of it All New Yorkeko hardcore eszenaren beteranoek (23:50) eta Bad Manners dantzagarriek (01:10) joko dute.

Jaialdiaren bigarren jardunaldia abiatzeko hitzordua ere 18:00etarako dago jarrita. Ordu erdi geroago abiatuko du programazioa Maid of Ace Elliot ahizpen laukoteak, eta Svetlanas errusiarren proposamena etorriko da ondoren.

Hell Beer Boys beasaindarrak arituko dira gero, eta Subterranean Kids hardcoreko bartzelonar klasikoak. Buzzcocks eta Arkada Social etorriko dira ondoren, eta jaialdia The Interruptersek itxiko du, jakin-min handiena piztu duen taldeetako batek, "In the wild" diskoa aurkezten.   

Mondra & Roll jaialdian agertoki bakarra egongo da, kontzertu guztiak ikusi ahal izango dira horrenbestez, eta antolatzaileek 3.000 pertsona espero dituzte eguneko.

Biharamunean, Manu Chao

Mondra & Roll jaialdiaren biharamunean, jaialditik kanpo, Manu Chaok kontzertu akustikoa eskainiko du Monterron parkean bertan Eire eta Burutik taldeekin batera. 20 minutuan saldu zituzten salgai jarri ziren 2.500 sarrerak. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Natxo de Felipe agertokietara itzuliko da "Abandonatuak" proiektu berriarekin

Oskorrik agur esan eta 11 urtera, Natxo de Felipe berriro igoko da agertokietara disko berri batekin: Abandonatuak. Argitaratu gabe geratu ziren talde mitikoaren kantuak berreskuratu ditu proiektu honetan, eta abuztuaren 20an zuzenean aurkeztuko du Arantzazuko Santutegian, Donostiako Musika Hamabostaldiaren programazioaren barruan. Philiperena taldearekin batera aritu da disko honetan, Xabier de Felipe, Przemysaw Pujanek, Esther Alba eta Karmele Castillorekin batera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X