Muskiz
2019/04/02 - 14:11
Lopez Atxurra (Petronor): 'Energia nuklearrak ez du azken hitza esan'
Petronorreko presidentearen esanetan, horrekin ez du esan nahi berriro ere zentral nuklearrak eraiki behar direnik.
2019/03/16 - 13:43
Amaitu dira goizean A-8an, Kantabriara bidean, izan diren auto-ilara luzeak
11:00ak aldera hasi dira auto-ilarak sortzen Portugalete eta Muskiz artean, eta eguerdian okerrera egin du egoerak. 13:30erako normaltasunera bueltatu da errepidea.
2019/03/05 - 21:06
Itzali dituzte Muskizen berriz piztu diren suteak
Arrietan, Gernikatik gertu, sute batek bi hektarea erre ditu eukalipto baso batean.
2019/03/05 - 12:42
Sua pizteko etxean egindako gailu bat topatu dute Muskizen, kiskalitako eremuan
Zehazki, benda batzuetan bildutako bihurkin bat atzeman du Ertzaintzak.
2019/03/04 - 21:27
Guztira 110 hektarea erre dira Muskizen; gehienak publikoak eta eukaliptoa
Ertzaintza su-emailearen edo su-emaileen bila ari da. Atzo sua nahita piztu zutela da hipotesi nagusia. Herrian, gaur sua itzalita, lasaiago daude.
2019/03/04 - 12:58
Muskizko sutea erabat itzalita dago
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ikerketa abiatu du, sua nahita eragindakoa izan daitekeelakoan.
2019/03/04 - 11:24
'Itxura denez, sutea eragindakoa izan da', esan du Muskizko alkateak
Azken orduotan Musizen bizitakoaz hitz egin du Borja Liaño alkateak Radio Euskadiko 'Boulevard' saioan. "Lan bikaina egin dute", adierazi du.
2019/03/04 - 10:54
Suteak nahita piztutakoak izan direla uste du Muskizeko alkateak
Borja Liaño alkateak adierazi duenez, zaila da txingarrak hain azkar zabaltzea, errepideak gaindituz.
2019/03/04 - 09:23
Muskizeko sutearen azken fokua itzaltzeko lanean ari dira
Una honetan Carrascal auzoko Posadera mendiko fokua itzaltzeko lanean ari dira suhiltzaileak. Sutea kontrolpean dute eta datozen orduetan itzaltzea aurreikusten dute.
2019/03/03 - 21:26
Carrascal eta Pobeña auzoetan piztutako bi sute itzaltzen dabiltza Muskizen
Eitb.eus-eko erabiltzaile batek suteen irudiak grabatu ditu. Dirudienez, mendi zonaldean piztu da sutea.
2019/03/01 - 15:34
Muskizko institutuko ikasle bat hil da arnasa ezin hartuta
San Juan auzoko institutuko neska adingabe bat da hildakoa. Ikasgelan bertan zendu da asma dela eta arnasa ezin hartuta.
2019/02/13 - 09:49
Zirkulazioa lehengoratu dute A-8an, Muskizen, lau ibilgailuk talka egin ondoren
Ezbeharraren ondorioz, bi errei itxi dituzte Bilborako noranzkoan. Dena den, ez da inor zauritu.
2019/02/11 - 15:23
Geldialdi teknikoa egingo dute Petronorren
Mantenimendu lanak egiten eta hobekuntza teknologikoak gehitzen ari dira egunotan ekoizpen sisteman. 52 milioi euroko inbertsioa da.
2018/12/21 - 13:13
Renfek Bizkaiko aldiriko trenen ordutegia moldatu du Gabonetarako
Gabon gauean eta Gabon zaharrean, 20:48 eta 21:05 artean aterako dira azken trenak Bilbo-Muskiz eta Bilbo-Urduña lineatan; Enkarterrin, 20:15 inguruan.
2018/12/13 - 12:46
Kablearen lapurretak arazoak eragin ditu Bilbo eta Muskiz arteko Aldiriko zerbitzuan
Renferen Aldiriko C1 eta C2 trenbide zerbitzuan emandako arazoak konpondu ditu Adifek. Hala ere, arazoak eta atzerapenak izan dira katenariaren tentsioan atzo arazoak eman zirenetik.
2018/10/29 - 13:55
Renferen Bizkaiko tren zerbitzua martxan da berriro
Goizeko 07:30etik 12:15era etenda egon da zerbitzua, linea elektrikoan izandako matxura bat konpontzen aritu direlako.
2018/10/05 - 14:01
Motor gidari bat hil da Muskizen, auto batekin aurrez aurre jo ostean
Ezbeharra BI-2701 errepidean jazo da, Sopuertarako bidean. Zirkulazioa txandaka bideratzen ari dira.
2018/10/04 - 16:21
Petronorrek eraikin berri bat izango du Muskizen
39 milioi euroko inbertsioa egingo du horretarako. Instalazioetarako lehen harria jarri du ostegun honetan, handiki.
2018/09/24 - 20:04
Bilboko airearen kalitateak 'kezkatzen du gehien'
Hala ere, Euskadik aire kalitatearen bilakaera positiboa mantendu zuen 2017an. Bilboko Maria Diaz de Haro kaleko estazioak bakarrik gainditu zuen urteko muga.
2018/09/07 - 21:08
Bizkaiko 15 hondartzak kalitate eta ingurumen ziurtagiriak lortu dituzte berriro
Arena, Ereaga, Arrigunaga, Arriatara-Atxabiribil, Plentzia, Gorliz, Bakio, Areatzatxu, Laida, Laga, Ea, Ogella, Isuntza, Karraspio eta Arrigorrik ziurtagiriak eskuratu dituzte.