Nahita piztutako sutea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sua pizteko etxean egindako gailu bat topatu dute Muskizen, kiskalitako eremuan

Zehazki, benda batzuetan bildutako bihurkin bat atzeman du Ertzaintzak.
Suhiltzaileak Muskizeko sutea itzaltzeko lanetan.
Suhiltzaileak Muskizeko sutea itzaltzeko lanetan. ETBko bideo batetik ateratako argazkia

Ertzaintzak Muskizen (Bizkaia) igandean izandako sutea pizteko etxean egindako gailu bat atzeman du kiskalitako eremuan.

Juan Carlos Gomez Ertzaintzak Ingurumenaren kontrako delituak ikertzeko duen taldearen buruak baieztatu duenez, benda batzuekin bildutako bihurkin bat da aurkitutakoa. Pertsona batek horri su eman ziola eta hainbat lekutan suteak piztu zituela uste du Ertzaintzak.

Gomezek Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketa batean azaldu duenez, pertsona horrek hainbat sute-sorgune piztu zituen, batetik bestera oinez edo autoa erabilita joanda. Hiru sorgune izan ziren: bata Carrascal auzoko Posadero mendian; bestea, Pobeñan, eta hirugarren bat, Rigadan.

Ertzaintzak ikertzen jarraitzen du, eta oraingoz ez du inor atxilotu. Muskizeko suteak 110 hektarea erre zituen: gehiena lur publikoa, eukaliptoekin landatua.

Sutea igandeko 19:30 aldera piztu zuten, itxura guztien arabera, nahita. Hego haizea zebilen, eta lurra idor zegoen. Hori dela eta, lanak izan zituzten suhiltzaileek amatatzeko. Muskizeko hainbat bizilagun euren etxeetatik atera behar izan zituzten, eta AP-8 eta N-634 errepideak ordu batzuez itxita egon ziren.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

San Fermineko entzierroen ibilbidean irrist ez egiteko produktua aplikatu dute

Hamar bat pertsonak lan egin dute gauean produktu irristagaitza 1.875 metro karratu ingurutan zabaltzeko. Eremu babestuak Santo Domingoko aldaparen amaieran hasi eta Mercaderesko bihurgunera eta metro batzuk harago heltzen dira, Estafetaraino, hain zuzen ere. Lana eskuz egiten da, ureztagailuak eta erratzak erabilita. Arduradunen arabera, likido irristagaitzak erreakzio bat sortzen du, eta erreakzio horrek zoladuraren mikroporoak askatzen ditu. Zulo horiek bentosa-efektua sortzen dute, eta saihestu egiten du pertsonek edo zezenek irrist egitea. Konposatua duela 20 urtetik aplikatzen da Sanferminetan, eta bereziki ondo funtzionatzen du zoladura bustita dagoenean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X