Bilboko airearen kalitateak 'kezkatzen du gehien'
Eusko Jaurlaritzako Aire Kalitate Zerbitzuaren txostena aurkeztu du goizean Elena Moreno Ingurumen sailburuordeak. Euskadik 2017an aire kalitatearen bilakaera positiboa mantendu zuela baieztatu du txostenak, baina Bilbok “gehien kezkatzen” duen hiria da, trafikoak eragindako kutsaduragatik.
Airearen kalitatea neurtzeko kutsatzaileen balio guztiak araudiak ezarritako mugen azpitik mantendu dira: sufre dioxidoa (SO2), karbono monoxidoa (CO), nitrogeno dioxidoa (NO2), ozonoa eta bentzenoa; eta PM10 eta PM2.5 partikula esekiak.
Euskadin arnasten den airearen kalitatea oro har “ona” dela azaldu du sailburuordeak. Bi adierazlek soilik gainditu dute noizbait muga, baina “ez da kezkagarria”: sufre dioxidoak Muskizeko (Bizkaia) San Julian estazioan, Petronorren ezbehar batek eraginda, baina “handik gutxira” konpondu zuten; eta bestea, nitrogeno dioxidoa, ibilgailuen trafikoarekin lotuta.
Nitrogeno dioxidoari dagokionez, Aire Kalitatearen Kontrol Sareko 53 estazioetatik bakarrak gainditu zuen urteko muga, Bilboko Maria Diaz de Haro kalekoak, hain zuzen ere. Hiriko trafikoaren ondorio da. Ingurumen Sailak eta Bilboko Udalak aire kalitatea hobetzeko egitasmo bat egin dute, trafikoaren isuriak murrizteko helburuarekin.
“Mugikortasunean lan” egin behar dutela onartu du Morenok, baina arazo “bereziki” kezkagarria ez dela erantsi du. Sailburuordearen hitzetan, Osasun Sailak bizilagunekin neurririk ez hartzeko erabakia hartu du, “kezkatzekoa ez delako”.
PM10 eta PM2.5 partikulen mailak aire kalitatearen araudiak ezartzen dituen mugen barruan kokatu dira. Partikulok trafikoan dute jatorri nagusia, eta batez ere industrialdeetan neurtzen dituzte.
Ozonoak osasuna arriskuan jartzeko balio objektiboa ez du sekula gainditu, baina zazpi aldiz gainetik izan da 2017an, Urkiola, Jaizkibel, Serantes, Pagoeta eta Mundakako estazioetan. Eusko Jaurlaritzak ezarritako protokoloei jarraituz, biztanleria jakinaren gainean jarri zuten. Estazio horiek altitude handiagoan daude; balio handiagoak antzematea errazten du horrek.
Landa-guneetan eta kostaldean balio baxuagoak dituzte, trafiko gutxiago dagoelako eta itsasoaren eraginez, hurrenez hurren.
Zure interesekoa izan daiteke
Kantauri itsasoko ura 25,2 graduan dago, inoiz baino epelago
Ekainean, normalean, itsasoko ura 18 graduren bueltan egoten bada ere, gaur, ekainaren 24an, Donostiako Aquariumean egindako neurketak Kantauri itsasoko ura 25,2 gradutan dagoela erakutsi du, inoiz baino beroago.
Anne Baskaran Egido gasteiztarraren "Zuriaren, zure, gure... jaiak" izango da aurtengo Gasteizko jaietako kartela
Egileak azaldu du kartelak "Gasteizko jaiak bizitzeko dauden modu anitzak" islatu nahi dituela.
Ertzaintzak Euskadin erregistratutako gorroto delituak % 18 jaitsi dira 2025ean
Kasu horiei buruzko txostenaren egileek jaitsiera hori tentuz interpretatzeko eskatu dute, delitu asko ez baitira salatzen.
Sanferminek 516 ekitaldi izango dituzte, eta protagonismo handiagoa hartuko dute aurten haurrek eta auzoek
Asteazken honetan aurkeztu dute egitarau ofiziala, askotarikoentzako musika, jolasak, erakusketak, su artifizialak, kirol jarduerak, antzerkia, kalejira, ganadu-feria eta prozesioa biltzen dituena. Txupina uztailaren 6an jaurtiko dute, eta festak eztanda egingo du hilaren 14ra arte.
Bilbok badu kartela Aste Nagusirako: "Besarkada urdin bat Bilborentzat"
Juan Manuel Martinez Rodriguezen obra abuztuaren 22tik 30era ospatuko den Bilboko Aste Nagusiaren irudi ofiziala izango da.
"Naruto" anime japoniar arrakastatsua, estreinakoz euskaraz, EITBren PRIMERAN plataforman
Ostegun honetan, ekainak 25, estreinatuko ditu PRIMERANek lehen bost atalak. Guztira 52 kapitulu eskainiko ditu, ostiralero bost berri, lehen aldiz euskaraz bikoiztuta. Estreinaldiaren bezperan, EITBk aurrestreinaldi esklusiboa antolatu du Bilboko egoitzan. Gaur izango da, 18:00etan, Multibox aretoan, eta lehen lau atalak izango dira ikusgai.
"Ihesi, norbera izateko": Trumpen Amerikatik ihes egin eta Euskal Herrian bizi diren transen familien testigantzak jaso ditu EITBk
Seme-alaba transak dituzten zenbait familiak Estatu Batuak utzi eta Euskal Herrira etorri dira. EITBk haien lekukotasunak bildu ditu Ihesi, norbera izateko dokumentalean. Lehenengo erreportajeak asteazken honetako albistegietan ikusi ahal izango dira.
Osakidetzak eTXERTOA ezarri du txertoen kontrola eta segurtasuna hobetzeko
Sistema Bilbo-Basurtu ESIko zenbait zentrotan probatzen ari dira, eta txerto bakoitzaren funtsezko datuak automatikoki erregistratu ahal izango dira eman aurretik.
Bi pertsona zauritu dira Leioako ostalaritzako lokal batean izandako gas-leherketa baten ondorioz
Gertakariaren ondorioz, kaltetutako eraikineko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte, eta udal-teknikariak kalteak ebaluatzen ari dira, Iparragirre kalean.
Zalduondoko (Araba) baso-sutea kontrolatzen saiatzeko lanean jarraitzen dute
Gaur goizaldean Galarreta mendiaren goialdean, Zalduondon (Araba), piztutako baso-suteak aktibo jarraitzen zuen 21:00etan, eta suhiltzaileek sua itzaltzeko lanean jarraitzen dute, Foru Aldundiko iturriek jakitera eman dutenez.