Donostia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kontxako badian kutsadura fekala izan dela salatu du Eguzkik

Ondarretako eta Kontxako hondartzetan bainua debekatu zuten asteartean. Talde ekologistaren arabera, herritarrei ez zieten zergatia 'garaiz eta argi' jakinarazi.
Kontxako hondartza. Argazkia: Lorentxo Portularrume
Kontxako hondartza, artxiboko irudi batean. Argazkia: Lorentxo Portularrume

Eguzki talde ekologistak salatu duenez, Donostiako badian "kutsadura fekal kasu berri bat" izan zen atzo, irailaren 11n. Arrazoi horrengatik, betiere talde horren arabera, bainua galarazita (bandera gorria) egon zen Kontxako eta Ondarretako hondartzetako hainbat gunetan.

Taldeak ohar baten bidez jakinarazi duenez, "16:30 aldera, bandera gorriak zeuden tenis inguruan eta Loretopean (Ondarreta) eta Kontxako hondartzara jaisteko maldaren eremuan. Bandera horia jarri zuten Ondarretako eta Kontxako erdigunea". Antza, Gurutze Gorriak Ondarretan duen postuan kartel txiki bat jarri zuten: "Ur zikina. Ez bainatu 10 minutu baino gehiago eta gero berehala dutxatu". Taldeko kideek "emakume bat ikusi zuten uretan laginak hartzen".

Eguzkik salatu du "kutsadura kasu hauek isiltasun informatiboaren alfonbrapean" gorde dituztela, eta dei egin die udal ordezkariei: "Herritarren osasunari zein segurtasunari zor dioten errespetuagatik, arazo honen arrazoia aurkitu behar dute, eta herritarrei zergatia argi eta garaiz jakinarazi behar diete".

Taldeak emandako datuen arabera, kutsadura kasu hauek "2016az geroztik gertatzen ari dira". Urte horretan, bost kasu atzeman zituzten; iaz, "beste hainbat"; eta aurten, Eguzkiren esanetan, "gutxienez hiru egon dira". Uztailaren bigarren astean, esaterako, debekatuta egon zen bainua hartzea Loretopeko gunean, E. coli bakterioak baimendutako maila gainditu baitzuen. Eguzkiren aburuz, "kutsadura kasu hauek behin eta berriz errepikatzea oso kezkagarria da, are gehiago arrazoi meteorologikoekin (euriteak) loturarik ez duenean, oraingoan bezala".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Musk bat dator Anthropic eta OpenAI lehiakideekin, adimen artifiziala moteldu behar dela

Anthropiceko Dario Amodeik adimen artifizialaren (AA) garapena moteltzeko eskatu zuen ostiralean, segurtasun arriskuengatik, eta eskaera horren alde egin dute lehiakideek, OpenAIko Sam Altmanek eta xAIren sortzaile Muskek. OpenAIko eta Anthropiceko liderrek iragarri dute ebaluatzaile independenteei beren sistemak ikuskatzea ahalbidetuko dietela, baina Muskek ez du hori argitu.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian

Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X