Muskiz
2024/08/08 - 18:37
Gizon bat atxilotu dute hilketa delitua egotzita, Gallartan gertatutako borrokagatik
42 urteko gizonak aurrekariak ditu antzeko gertakariengatik. Asteartean pertsona bat hil zen aipatutako borrokarekin lotuta.
2024/06/10 - 12:58
Larrialdi kimikoetarako sirenen sarea aktibatzeko ariketak egingo dituzte asteotan, EAEn
Industria kimikoetan gerta litezkeen eta ihes toxikoek eragin ditzaketen istripuei begira inguruko herritarrak alarma-sistema horretara ohitzeko saioak izango dira.
2024/06/08 - 13:48
Hauts-ganduak Euskal Herriko txoko ugari estali ditu gaur
Bart euria egin ostean, lokatz moduko batez estalita agertu dira gaur auto, atari eta txoko ugari; izan ere, Saharatik heldutako hautsak bazter asko zikindu ditu, Nuria Sanchezek Muskiztik bidalitako irudietan ikusten denez.
2024/05/04 - 17:12
A-8a zabalik da berriro Muskizen, Kantabriarako noranzkoan, istripu baten ondorioz itxita egon ondoren
Bi auto eta kamioi baten arteko istripua izan da, 136ñ kilometroan eta errepidea itxi behar izan da. Pertsona bat zauritu da.
2024/04/11 - 11:48
Bizkaibusek eta Metro Bilbaok hainbat lineatako zerbitzua indartu dute, Athleticen ospakizuna dela eta
Espero den jendetza dela eta, bi erakundeok erabiltzaileei eskatu diete garraio publikoan egin asmo dituzten joan-etorriak aurrez antolatzeko eta Barik txartela kargatuta eramateko.
2024/03/28 - 14:07
Auto-ilarak 10 kilometrokoak dira A-8 autobidean, Muskiz parean, Kantabriarako noranzkoan
Irteera Operazioan trafiko handieneko hiru puntuetako bat da honakoa. Gainerakoan, pilaketak daude AP-8an, Zarautzen eta Irunen (Gipuzkoa), Baionarako bidean. Araban, A-1 eta AP-1 bat egiten duten gunean, gutxituz doaz goizean sortutako arazoak.
2024/03/28 - 13:02
Auto-ilara luzeak Biriatuko ordainlekuan, Baionarako noranzkoan
Ibilgailuen joan-etorri handia arazoak sortzen hasi da euskal errepideetako puntu gatazkatsuenetan Ostegun Santu honetan. Arazo handienak A-8 autobidean, Muskizen; AP-8an, Irunen eta Armiñongo lotunean daude.
2024/02/17 - 17:50
46 urteko motor-gidari bat hil da A-8an, Muskiz parean izandako istripuan
16:00ak inguruan izan da ezbeharra, Kantabriarako bidean, eta bi noranzkoetan itxi behar izan dute errepidea.
2024/02/16 - 14:58
A-8a ireki dute Muskizen, Irungo noranzkoan, ordubetez ilarak sortu dituen istripuaren ondorioz
Istripua 136. kilometroan gertatu da. Hasiera batean errepidea erabat itxita egon da, baina errei guztiak ireki dituzte geroago.
2024/01/26 - 09:15
Berrezarri dute Renferen tren zerbitzua Barakaldo eta Muskiz artean
Tren zerbitzua etenda egon da ordubetez, 07:00etatik 08:00etara, trenbidera objektu bat jausi baita. Dena dela, autobusak jarri dituzte.
2024/01/10 - 17:55
Plastikozko pinporta gehiago agertu dira Bizkaiko hondartzetan, eta jada Aztiren laborategietan daude
Bizkaiko Foru Aldundiak 60 bat pertsonako lantaldea jarri du martxan, "zaintza lanak" egiteko eta, beharrezkoa balitz, neurriak "berehala" hartzeko. Atzo eta gaur bildutako pinportak "Toconao" ontziak abendu hasieran isuritakoak diren aztertzen ari da Azti.
2024/01/10 - 12:38
Pinporta gehiago iritsi dira Arenako hondartzara eta ''Toconao'' ontzitik datozen aztertzen ari dira
Bizkaiko Foru Aldundiko teknikariek laginak hartu dituzte Arena hondartzan, eta Deriora eraman dituzte, aztertzeko eta Galiziakoekin bat datozen ikusteko.
2024/01/09 - 21:23
Plastikozko bolatxoak agertu dira Arena hondartzan
AZTIk Arena hondartzan (Bizkaia) jasotako pinportak abenduaren 8an 'Toconao' itsasontziak Portugalgo kostaldean izandako isuritik datozen aztertuko du.
2024/01/09 - 20:03
Azti Zierbenako Arena hondartzan agertu diren plastikozko pinportak isuritik datozen ikertzen ari da
Bizkaiko Foru Aldundiko teknikariek laginak hartu dituzte Arena hondartzan, eta Deriora eraman dituzte aztertzeko eta Galiziakoekin alderatzeko.
2023/12/30 - 09:34
Lurrikara txiki bat sumatu da bart Muskizen eta inguruan
Richter eskalan 1,7 graduko indarra izan du, eta badirudi Gallartan nabaritu dutela gehien. SOS Deiakek herritar kezkatu ugariren deiak jaso ditu, baina Segurtasun Sailak baieztatu du ez dela kalterik izan.
2023/10/30 - 10:28
Petronorrek "konpromisoa" duela esan du, baina ohartarazi du inbertsio batzuk "stand by-n" geratuko direla
Emiliano Lopez Atxurra Bizkaiko findegiko presidenteak Josu Jon Imaz Repsoleko kontseilari delegatuaren adierazpenak babestu ditu. Horren ustez, energia konpainiei ezarri zaien zerga "'gas and oil' delakoa zigortzen ari da".
2023/10/12 - 16:40
Goiz zaila Biriatun eta A-8an, Muskizen, Kantabriarako noranzkoan
14 kilometrora arteko ilarak sortu dira A-8an, Kantabriarako noranzkoan, Muskiz parean. Biriatuko mugan ere ilarak luzeak izan dira, baina laburtzen ari dira.
2023/10/09 - 14:26
Petronor hidrogeno berdea ekoizten hasi da EAEn jarri duen lehen elektrolizagailuan
2,5 megawatteko elektrolizagailua prest dute Muskizko findegian, eta urtean 350 tona hidrogeno berriztagarri inguru ekoiztuko ditu.
2023/10/09 - 14:00
Zer da hidrogeno-elektrolizagailu bat? Nola funtzionatzen du?
Petronor Innovacioneko zuzendariak, Elias Unzuetak, martxan jarri berri duten hidrogeno-elektrolizagailuaren ezaugarriak azaldu dizkigu. Euskadin jarritako mota honetako lehenengoa da, baina hurrengo urteetan handiagoak jartzeko asmoa daukate.
2023/09/01 - 16:12
Pintaketak eta kalteak egin dituzte Bizkaiko hainbat anbulantziatan
Erasoak ostiral goizaldean gertatu dira, osasun garraioaren zerbitzua eskaintzen duen enpresak Zallan, Muskizen, Getxon, San Inazion (Bilbo) eta Barakaldon dituen aparkalekuetan.