Nafarroako Ospitale Gunea
2022/09/05 - 18:22
Darias: "Zuhurtzia osoarekin, Espainia tximino-baztangaren transmisioko beherakada-fasean dago"
Espainiako Gobernuko Osasun ministroak, halaber, iragarri du irailean, aste honetatik aurrera, covid-19aren aurkako txerto berrietako 10 milioi dosi helduko direla, Omikronen kontra egokituta.
2022/07/29 - 14:36
Izan txertoagatik zein infekzioagatik, Nafarroako herritarren % 97,4k antigorputzak ditu covid-19aren aurrean
Osaunbideak egindako ikerketa baten arabera, immunitate bikoitzeko egoera dute 30 urtetik beherakoen % 70ek, gutxi gorabehera, eta 60 urtetik beherako talde guztietan biztanle erdiek baino gehiagok. 60 urtetik gorako pertsonen erdiek baino gehiagok txertoaren immunitatea baino ez dute.
2022/07/25 - 14:59
Pandemiaren datu guztiek egin dute hobera, heriotzenak izan ezik: 47 hildako, azken astean
Aurreko astean baino hamar lagun gehiago zendu dira EAEn covid-19agatik. 550 lagun daude ospitaleratuta koronabirusa tarteko, duela zazpi egun baino 111 gutxiago, eta 26, ZIUan, zortzi gutxiago. Intzidentzia ere jaitsi da, eta 469,99an kokatu. Hilaren 18tik, 4.072 positibo zenbatu dituzte.
2022/07/12 - 14:04
Nafarroan covid ospitalizazioak bikoiztu egin dira sanferminetako lehen egunetan
Sailburuaren arabera, ZIUetako pazienteen eta heriotzen kopuruak ez dira igo. Indurainek San Fermin Jaien eragina beste momentu batzuetan baino "azkarrago" helduko dela ziurtatu du.
2022/07/03 - 16:16
Egun dauden covid kasuen % 90 kutsakorragoak diren azpialdaera berrienak dira
Txertoak ez dira aldaera horretarako hain eraginkorrak. Immunodeprimituak eta adinekoak bereziki zaintzea, eta leku itxietan eta pilaketa uneetan musukoa erabiltzea aholkatzen dute.
2022/07/02 - 11:49
Osakidetzaren 2018-2019ko LEParen lehen fasearen amaierari ekingo diote asteburu honetan Barakaldoko BECen
Administrarientzat, fisioterapeutentzat, gizarte langileentzat eta laborategiko teknikarientzat izango dira gaurko probak. Igandean, berriz, erizainen eta radiodignostiko teknikarien txanda izango da.
2022/06/14 - 13:35
Pertsona bat larri zauritu da Puiun, furgoneta batek eta kamioi batek talka eginda
Foruzaingoaren arabera, aurrez aurreko talka goizeko 08:00etan gertatu da, N-121 errepidean, Barasoain eta Puiu artean. Errepidea itxi behar izan dute eta zauritua Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute.
2022/06/07 - 16:39
Motozale bat hil da A-68an Fontellasen, auto baten kontra talka eginda
Gertakariaren abisua 13:30ean jaso da. Istripuan beste moto batzuk ere nahastu dira, horien gidariek urradura arinak jasan dituzte.
2022/05/31 - 17:21
Tximino-baztangaren lehen kasu susmagarria atzeman dute Nafarroan
Ez du oraindik Madrilgo Carlos III.a Institutuko Mikrobiologia Zentro Nazionalaren baieztapenik. Ustez infektatutako pertsonak ez du ospitaleratu beharrik izan.
2022/05/29 - 21:48
Bi txirrindulari larri zauritu dira Lekunberrin eta Irurtzunen, talka banatan
45 urteko pertsona bat eta 57 urteko beste bat larri zauritu dira Nafarroako bi udalerri horietan, auto banaren aurka talka egin ostean. Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dituzte biak.
2022/05/25 - 16:39
Senegaleko eta Gambiako 1.200 ume baino gehiago operatu ditu Carlos Badaji zirujauak
Carlos Bardajik Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan lan egiten du eta bere oporraldietan Afrikako bi herrialde horietara joaten da malformazioak dituzten umeei ebakuntzak egitera. Orain, anbulantzia baten bila dabil, operatutako haurrak motor batean ez garraiatzeko, orain arte bezala.
2022/05/23 - 17:04
Oncomatryx euskal enpresak ekainean hasiko ditu tumore metastasikoaren aurkako botikaren saiakuntza klinikoak
Zortzi ospitaletako 150 gaixotan probatuko da, tartean Donostiako Onkologikoan eta Nafarroako Unibertsitate Ospitalean. Enpresaren sortzaileak adierazi duenez, dena ondo bidean, sendagaia lauzpabost urte barru merkatuan eskuragarri egon liteke.
2022/05/21 - 21:57
Larri zauritu da txirrindulari bat Altsasun, auto batek harrapatuta
Istripua 12:20ak aldera jazo da, N-2410 errepidean. Zauritutako emakumea helikopteroz eraman behar izan dute ospitalera.
2022/05/10 - 18:11
Osakidetzak 318 milioi euro bideratuko ditu 27.000 langileren plusak ordaintzeko
Gobernu Kontseiluak akordioari oniritzia eman dio, eta dirua urtea bukatu baino lehen ordainduko dela zehaztu du.
2022/04/30 - 22:18
Bi txirrindulari zauritu dira Zuluetan eta Etxalarren izandako istripuetan
Gizon bat eta emakume bat zauritu dira Nafarroako Etxalar eta Zulueta herrietan, biak ala biak ospitalera eraman behar izan dituztelarik.
2022/03/28 - 17:54
Zer egin behar dut sintomak baldin baditut?
Indarrean sartu da covid-19aren aurrean zaintza eta kontrol estrategia berria. Berritasun nagusiak dira zaintza eta jarraipena are gehiago zentratuko dela kolektibo ahuleko pertsonengan eta horiekin harreman zuzena duten pertsonengan.
2022/03/22 - 20:14
Asintomatikoek eta koronabirus kasu arinek ez dute berrogeialdirik egin beharko
Astelehenetik, arrisku handiko pertsonek eta kasu larriek baino ez dute egin beharko koarentena.
2022/03/17 - 23:35
57 urteko gizon bat hil da trafiko istripu batean, Etxarren parean
Bi ibilgailuren arteko talkak eragin du ezbeharra. Hildakoaz gain, beste pertsona bat zauritu da, eta Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute.
2022/03/17 - 14:47
Koronabirus kasuak Nafarroan: kurbaren egoera
Kontsultatu hemen Nafarroako koronabirus kasuen azken datuak.
2022/02/21 - 00:45
Nabarmen egin dute behera covid kasuek Nafarroan, murrizketarik gabeko lehen asteburuan
161 positibo atzeman zituzten larunbatean, hiru hilabetean egun bakarrean zenbatu duten kasu kopururik txikiena. Dena dela, 2021eko egun berean, duela urtebete, 58 izan ziren. Gainera, pertsona bat hil eta 3 ospitaleratu zituzten covid-19agatik.