Nasa
2017/08/02 - 11:16
NASAk defentsa ahalmena neurtuko du asteroide batekin, urriaren 12an
Aurretik ere egin ditu probak, asteroideren batek Lurra jotzeko arriskua sortzen denean prest egoteko, baina inoiz ez benetako asteroide batekin.
2017/07/03 - 23:04
NASAk zentral nuklearrak eraiki nahi ditu Marten
Planeta gorrian eraikiko lukeen tankerako erreaktore bat probatzen hasiko da NASA irailean, Las Vegasen.
2017/06/30 - 18:35
Milioika lagunek ikusi dute, mundu osoan, eguzki-eklipsea
Ameriketako Estatu Batuetan eklipsea osoa izan da; Euskal Herrian, berriz, partzialki ikusi dugu, 20:44 eta 21:00ak bitartean, gutxi gorabehera.
2017/06/28 - 00:09
Ez, NASAk ez du bizi estralurtarrik topatu
Anonymous taldeak balizko iragarpen horren berri eman du bideo biral batean, baina NASAk gezurtatu egin du.
2017/06/01 - 02:04
NASAk eguzkia 'ukitzeko' misio bat jarriko du abian 2018an
Eguzkiaren lurrazaletik sei milioi kilometrora gerturatuko da, sekula bertatik bertara aztertu ez den eremu batera, neurketak egitera.
2017/05/30 - 01:30
Junok argazkia atera du Jupiterreko eraztunen barrutik
Jupiterreko eraztun sistema Saturno inguratzen duen izotzezko diskoa baino askoz ere txikiagoa eta ahulagoa da.
2017/05/25 - 23:37
Jupiterren poloen lehen argazkiak
Argazkietan ikus daitekeenez, planeta horren poloak kaosa dira, eta ekaitz erraldoi ugari dituzte.
2017/05/04 - 00:07
Lurraren antzeko planeta bat aurkitu dute 10 argi urtera
Epsilon Eridani izarraren sisteman dago, "Babylon 5" telesailagatik ezaguna den izarraren inguruan.
2017/04/19 - 17:49
2014 JO25, Lurretik azken urteetan gertuen igaro den asteroidea
Arriskua benetako izan da, NASAren arabera. 2014 J O 25 asteroidea Lurraren ondotik iragan baita, 1,8 milioi kilometrora, hurbilegi neurri astronomikoetan.
2017/03/07 - 20:03
Unibertsoko tokirik hotzena sortu nahi du NASAk
Zehazki, Atomo Hotzen Laborategiaren bidez grabitatearen nondik norakoak ikertu nahi dituzte zientzialariek. Arrazoi horregatik, gas partikulak izoztuko dituzte Nazioarteko Espazio Estazioan.
2017/02/08 - 12:57
Asteroide erraldoi bat Lurrerako bidean da
2016WF9 asteroidea 2017ko otsailaren 25ean egongo da Lurretik gertuenen, hain zuzen, ia 51 milioi kilometrora. Arrokak kilometro bateko diametroa du.
2016/11/17 - 11:12
Plutonek lur azpian ozeano izoztu bat duela ebatzi du NASAk
AEBko NASA agentziaren New Horizons espazio-zundak 2015ean hartutako irudiei esker, Pluton planetaren geologia hobeto ezagutzeko aukera izan dute zientzialariek.
2016/09/09 - 10:36
Osiris-Rex espazio-zunda Bennu asteroidera bidean da
NASAk Osirix-Rex espazio-zunda daraman Atlas V suziria Cabo Cañaveraletik aireratu du gaur, Bennu asteroidera bidean.
2016/08/29 - 22:28
NASAk 20 urte barru bidali nahi du lehen misio tripulatua Martera
Horretarako beharrezkoa da aldez aurretik prestatzea eta horretan aritu dira sei zientzialari. Urtebete pasatu dute, guztiz isolatuta Hawaiko sumendi batean.
2016/06/30 - 23:34
Aernnova, NASAtik gertuago
Arabako konpainiak harremanak abiatu ditu AEBko espazio agentziarekin, elkarrekin kolaboratzea helburu.
2016/01/26 - 19:38
Lurraren berotze prozesua, 30 segundotan
Duela 136 urte erregistroa hasi zenetik urterik beroena izan zen 2015a Lurrean. Batez besteko tenperaturaren gainetik 0,9 gradu kokatu zen.
2015/11/04 - 18:22
Eguzkiaren bereizmen handiko irudi ikusgarriak zabaldu ditu NASAk
NASA Espazio Agentziak Eguzkiaren bereizmen handiko irudi berriak grabatu ditu. Kalitate honi esker, Eguzkiaren xehetasun guztiak ikus ditzakegu.
2015/10/05 - 23:49
Ilargian ateratako 9.000 argazki argitaratu ditu NASAk
1960 eta 1972 bitartean ateratako 9.000 argazki argitaratu ditu Estatu Batuetako Espazio Agentziak. "Apolo" misioetan lortutako irudiak dira.
2015/09/28 - 21:17
Marten ur likidoa dagoela baieztatu du NASAk
NASAko zientzialariek gaur jakinarazi dutenez, Marteko 4 tokitan aldian-aldian agertzen diren orban ilunak ura dira: Marteko mendietan maldan-behera erortzen den ur-gazia.
2015/07/23 - 23:40
Bizitzeko baldintzak dituen lehenengo planeta aurkitu du NASAk
Eguzkiaren antzeko izar baten inguruan orbita egiten duen planeta bat da, 1.400 argi urtera dagoena, eta bertan bizidunak egoteko hautagai irmoa omen da.