Zientzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

NASAk zentral nuklearrak eraiki nahi ditu Marten

Planeta gorrian eraikiko lukeen tankerako erreaktore bat probatzen hasiko da NASA irailean, Las Vegasen.
ExoMars espaziontzia. EFE
ExoMars espaziontzia. EFE

Marten zentral nuklear txikiak eraiki nahi ditu NASAk, eta, zeregin horretarako, lehen probak iraila eta urtarril artean egingo ditu.

Kilopower proiektuaren baitan, fisio nuklearreko erreaktore txikiak probatuko ditu NASAk Las Vegasen.

Helburua da Planeta Gorrian energia nahikoa hornitu ahal izatea, bertan erregaia ekoizteko, etorkizunean bertan egongo diren gizakientzat.

Probatuko duten erreaktorea 1,9 metrokoa izango da, eta kilowatt bat ekoizteko ahalmena du.

NASAren ingeniarien ustez, gizakiek 40 kilowatteko ekoizpena beharko dute Marten (Lur planetan zortzi etxebizitzak behar dutena). Curiosity espazio-ontziaren RTG moduluak 125 watt ekoizteko ahalmena du, baina potentzia gutxituz doa plutonio erradiaktiboa desintegratzen den heinean.

Eguzki energia erabiltzea da alternatiba, baina, antza denez, Marteko hainbat lekutan mugatuta izango lukete sistema hori, izpi nahikorik heltzen ez direlako.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pedrosa sailburua: “Euskara azterketan 0,5 jaitsi da nota. Esanguratsua da? Ikusi dugu Estatu mailan jaitsiera egon dela”

Begoña Pedrosa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua Euskadi Irratiko Faktoria saioan izan da, eta USaPen emaitzei buruz hitz egin du, besteak beste. Euskarako azterketari dagokionez, zera esan du: “USaPeko Euskara azterketari dagokionez, 0,5 jaitsi da nota. Esanguratsua da? Ez dakit (…). Ikusi dugu Estatu mailan jaitsiera egon dela USaPen”. Berez, USaPen ohiko deialdian, behin-behineko datuei erreparatuz, 6,34 izan da batez besteko nota Euskara eta Literatura ikasgaian, behin-behineko batez besteko nota orokorraren gainetik (6,33). Emaitzak baxuagoak izan dira beste ikasgai batzuetan: Historia, 6,10; Kimika, 5,94; Matematika II, 5,08; Gizarte Zientziei aplikatutako Matematika, 5,05; eta Fisika, 3,98. Honako ikasgaietan, berriz, altuagoa izan da: Ingelesa, 7,16; Filosofia, 6,82; eta Gaztelania eta Literatura, 6,43.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X