EAE-ko enpresak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aernnova, NASAtik gertuago

Arabako konpainiak harremanak abiatu ditu AEBko espazio agentziarekin, elkarrekin kolaboratzea helburu.
ilargia nasa astronauta
ilargia nasa astronauta

Aernnova enpresa arabarrak harremanak abiatu ditu NASArekin, elkarrekin kolaboratzeko espazioak bilatzeko.

EAEko konpainiaren arduradunak AEBko espazio agentziako ordezkariekin bildu dira Washingtonen, Eusko Jaurlaritzak eta foru aldundiek sustatutako jardunaldi batean, Euskadi Smithsonian Folklife Festival kulturen jaialdian parte hartzen ari dela aprobetxatuta.

Aernnova hainbat enpresa estatubatuarren ordezkariekin izan da azken egunetan, NASA agentziakoekin, besteak beste. Bilera horretan, "sentsazio onak" izan dituzte, Juan Carlos Ortiz Aernnovako Negozio Garapen zuzendariak azaldu duenez.

Aernnova eta Egamaster konpainia arabarra AEBko industria aeroespazialen elkartearekin ere batzartuko dira egunotan.

Horren ildotik, Egamasterrek AEBko enpresa batekin milioi bat euroko akordioa sinatzea espero du.

Kopuru hori konpainiaren urteko fakturazioaren % 5 da.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Un centenar de trabajadores han participado en la movilización



REMITIDA / HANDOUT por ESK

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

10/4/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tentsioa, Tubos Reunidosen: langileen zati batek grebarekin jarraitu ala ez bozkatzeko eskatu du

Gehiengo sindikalaren estrategiarekin kritikoak diren langileek erreferendumean bozkatu nahi dute grebarekin jarraitu ala ez; sindikatu nagusiek, ordea, uko egiten diote horri. Mikel Torres Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariordeak ohartarazi duenez, Tubos Reunidosen etorkizunaren zati bat jokoan dago gaurko bileran, eta guztiak batera arraun egiteko deia egin du. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X