Nato Ipar Atlantikoko Iitunaren Erakundea
2022/03/04 - 21:48
Zer gertatu da gaur Ukrainako gerran? Ostiraleko albiste nagusien laburpena
Errusiaren erasoari buruz jakin behar duzun guztia, albiste bakar batean laburbilduta.
2022/03/04 - 16:02
NATOk errefusatu du Ukrainako aire espazioa errusiar hegazkin militarrei ixtea, "gerra" ekarriko lukeelako
"Argi utzi dugu ez garela Ukrainan sartuko, ez tropekin, ez hegazkinekin aire-espazioan", esan du Jens Stoltenberg NATOko idazkari nagusiak aliatuen Atzerri ministroen ezohiko bileraren amaieran.
2022/03/03 - 22:24
Zer gertatu da gaur Ukrainako gerran? Osteguneko albiste nagusiak, laburbilduta
Errusiaren inbasioari buruz une honetan jakin behar duzun guztia, albiste bakarrean laburbilduta.
2022/03/02 - 21:29
Zer gertatu da asteazken honetan Ukrainako gerran? Albiste nagusien laburpena
Errusiaren inbasioari buruz jakin behar duzun guzta, albiste bakarrean laburbilduta.
2022/03/01 - 21:22
Gerra Ukrainan: Zein da egoera une honetan?
Errusiak Ukrainan abiatu duen gerraren baitan, astearte honetan izan diren gertakari nagusiak, laburbilduta.
2022/03/01 - 13:36
Zer eman dezakete Errusiaren eta Ukrainaren arteko negoziaketek?
Zenbat luzatuko da inbasioa? NATOk zuzenean parte hartuko du? Akordioa lortuko dute? Asier Blas EHUko politologoak Ukrainako gerran eman daitezkeen agertokiak azaldu dizkigu, eta munduan zehar zabaltzeko arriskuaz ohartarazi du.
2022/02/28 - 21:27
Ukrainako gerra: Astelehen honetako titular nagusiak
Astelehen honetan Ukrainako inbasioaren inguruan izandako berri nagusiak, albiste bakar batean laburbilduta.
2022/02/26 - 16:52
Kieven dagoela berretsi du Zelenskik eta "etsaiaren erasoei aurre egin" dietela defendatu du
Gaua gogorra izan da Ukrainako hiriburuan. Leherketak eta aurrez aurrekoak izan dira Beresteiska inguruan, Maidan plaza ezagunetik 9 kilometrora, baita Troieschynako zentral termikoan ere, hiriaren beste muturrean.
2022/02/25 - 21:16
Errusiak setiatuta du Kiev, eta mehatxu egin die Suediari eta Finlandiari
NATOrekin bat egiten badute, "ondorio politiko-militar larriak" izango dituztela ohartarazi die Moskuk bi herrialdeei. Bestalde, Estatu kolpea emateko deia egin dio Ukrainako Armadari.
2022/02/25 - 20:29
NATOk erantzun azkarreko indarrak zabaldu ditu aurrenekoz defentsa kolektiborako
"Gaizki-ulertuak izateko tarterik ez da egon behar: aliatu bakoitza eta NATOren lurraldeko zentimetro bakoitza babestuko dugu", esan du Jens Stoltenberg erakundeko idazkari nagusiak.
2022/02/25 - 16:23
NATOn sartzeari uko egitea eskaini dio Ukrainak Errusiari, eta Putin negoziatzeko prest agertu da
Zelenskik elkarrizketa-prozesu bat hastea eskaini dio Putini, eta Minskera ordezkaritza bat bidaltzeko prest agertu da hau, negoziazioak hasteko.
2022/02/25 - 00:52
Ukrainako gerra, gainbegirada batean: Une honetan jakin behar duzun guztia, laburbilduta
Errusiar inbasioari buruz informatuta egoteko jakin behar dituzun gako nagusiak.
2022/02/24 - 13:51
NATOk neurriak iragarri ditu aliatuen defentsa indartzeko, Errusiak Ukraina inbaditu ondoren
NATOko buruzagiak ostiral honetan bilduko dira bideokonferentzia bidez Errusiaren inbasioaren erantzuna prestatzeko.
2022/02/24 - 13:33
Ukraina inbaditzen hasi da Errusia
Tropa errusiarrak hainbat tokitatik sartu dira herrialdean eta Kievetik kilometro gutxira daude, goizaldean postu militarrak eta aerodromoak bonbardatu ostean.
2022/02/24 - 12:06
Europar Batasunak zigor "handiak" iragarri ditu Errusiaren aurka
Ursula von der Leyenek baieztatu du neurri-sorta zuzenean Bruselan urgentziaz deituta dagoen EBko buruzagien mahaira joango dela. Espainiako presidentea ere bertan izango da, bihar egitekoa zen presidenteen konferentzia bertan behera geratu ostean.
2022/02/24 - 10:54
ARGAZKIAK: Beldurra eta hondamena Ukrainan
Errusiako Armada indarrez sartu da Ukrainan. Eraso militarra otsailaren 24an, goizaldean, abiatu du, eta hainbat azpiegitura militar eta aerodromo bonbardatu ditu. Gerraren aurkako ahotsak gero eta ozenagak dira mundu osoan.
2022/02/23 - 09:45
Errusia ''ekintza militar irekira'' igaro dela ohartarazi du NATOk
Jens Stoltenberg NATOko idazkari nagusiak ohartarazi du Errusia "ekintza militar irekira" igaro dela, eta ziurtatu du tropa errusiar gehiago mugitu direla Donbasera, Donetsk eta Luhansk eskualde separatistak dauden tokira, Moskuk independentzia onartu ostean.
2022/02/22 - 00:51
Europar Batasunak Errusia zigortuko du, eta Estatu Batuek Donetsken eta Luhansken inbertitzea debekatuko dute
Vladimir Putinek Donbass eskualdeko errepubliken independentzia aitortuta, gatazka konpontzea zailagoa izango dela ohartarazi du NATOk, eta Emmanuel Macronek NBEren Segurtasun Kontseilua premiaz biltzea eskatu du.
2022/02/20 - 11:57
Errusia Ukrainaren kontrako "eraso handi bat" prestatzen ari denaren "zantzuak" daudela esan du Natok
Ekialdera ez zabaltzeko duen konpromisoa urratzea egotzi dio Kremilek NATOri. Erakunde horrek baina, Europako estatu guztiekin negoziatzeko "eskubidea" duela adierazi du.
2022/02/17 - 17:43
NATO: "Ukrainari eraso egiteko Errusia aitzakia bat bilatzen egon daitekeela uste dugu"
Jens Stoltenberg Aliantzako idazkari nagusiak adierazi du ez dagoela jakiterik zeintzuk diren Moskuren benetako asmoak, eta erantsi du tropa errusiarrek Ukrainako mugan hedatzen segitzen dutela.