Egoeraren laburpena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zer gertatu da asteazken honetan Ukrainako gerran? Albiste nagusien laburpena

Errusiaren inbasioari buruz jakin behar duzun guzta, albiste bakarrean laburbilduta.
Ukrainarrak Kiev defendatzeko prestatzen ari dira. EFE
Ukrainarrak Kiev defendatzeko prestatzen ari dira. EFE

- Errusiako Armadak aurrera egin du asteazken honetan Ukrainako hegoaldean. Bertan, Kherson hiriko kontrola hartu, eta Mariupol ia blokeatuta du. Ekialdean ere, Azov itsasoko kostalde gehiena mendean duela iragarri du Moskuk. Kieven, misil bat lehertu da tren geltoki batetik gertu, eta baliteke hiriburuaren parte bat berokuntzarik gabe geratzea (gaur gauean 0 eta 3 ºC artean espero dituzte), hodi batek kalteak izan dituelako.

Iragarkia
Kharkiv. Agentzietako bideo batetik ateratako irudia.
18:00 - 20:00
Iragarkia
Mikel Ayestaran. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.
18:00 - 20:00

- Zenbat pertsona hil dira dagoeneko gerran? Ukrainako Larrialdi Zerbitzuen arabera, 2.000tik gora dira erasoaldian hildako zibilak. Errusiako Defentsa Ministerioak ere datuak eman ditu lehen aldiz, eta orain arte 498 soldatu errusiar hil direla aitortu du.

Iragarkia
Zhitomireko merkatua. Agentzietako bideo batetik ateratako irudia.
18:00 - 20:00
- Kieven eta Moskuren arteko bigarren negoziazio bilera ostegun honetara atzeratu dute, Bielorrusian.

- Errusiak abiatutako inbasioaren ondorioz, gero eta herrialde gehiagok bat egin nahi dute Europar Batasunarekin: gaur, beste sobietar errepublika ohi batek, Georgiak, iragarri du bihar bertan eskatuko duela Batasunean sartzea, "premiazko" prozedura batekin.

- Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak iragarri du armak bidaliko dizkiola Ukrainari.

- Europar Batasunak zigor gehiago: Hogeita zazpiek dagoeneko eten dute Sputnik eta Russia Today errusiar hedabideen emisioa, eta zazpi banku Swift sistematik kanporatu dituzte. Gainera, kriptomoneden aurkako neurriak hartzea ere aztertuko dute, Errusiak zigorrei muzin egitea saihesteko.

- Gehiengo handi batekin, NBEko Asanblea Nagusiak Errusiaren erasoa gaitzesteko ebazpena onartu du, eta tropa guztiak Ukrainatik ateratzea eskatu dio Moskuri. 193 estatu kideen artean, 141ek babestu dute testua, eta bostek baino ez dute aurka egin: Errusia bera, Bielorrusia, Siria, Ipar Korea eta Eritrea.

- Sergei Lavrov Errusiako Atzerri ministroak ohartarazi du Hirugarren Mundu Gerra "nuklearra eta suntsitzailea" izango litzatekeela. Atzo, Joe Biden AEBetako presidenteak azpimarratu zuen Moskuren aurkako zigorren alternatiba bakarra "Hirugarren Mundu Gerra" hastea dela.

- Errefuxiatuen drama: ACNUR agentziaren arabera, 874.000 pertsonak ihes egin dute Ukrainatik inbasioa hasi zenetik.

- Pablo Gonzalez euskal kazetaria atxilotuta eta desagertuta dago oraindik Polonian. Haren abokatuak, Gonzalo Boyek, ezin izan du oraindik harekin hitz egin, eta Espainiako Gobernuari esku hartzeko eskatu dio, eitb.eus-en egindako elkarrizketa batean.

Iragarkia
Gonzalo Boye, abogado de Pablo González.
18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X