Nato Ipar Atlantikoko Iitunaren Erakundea
2014/09/16 - 10:36
NATOko indarren aurkako erasoan 3 lagun hil dira Kabulen
Leherketa goizeko lehen orduan izan da aireportura doan errepidean. Handik 200 metrora Estatu Batuetako enbaxada dago.
2014/09/07 - 19:05
AEBk eta NATOko lau herrialdek armak bidaliko dizkiotela dio Kievek
Dena den, AEBko, Italiako, Poloniako eta Norvegiako gobernuek Ukrainak zabaldutako informazioa gezurtatu dute. Frantziak ez du adierazpenik egin.
2014/09/07 - 18:29
NATOren bileran erabilitako hesiak Calaisera bidaliko ditu Londresek
Frantziako portuko babesa handitzen saiatuko dira horrela. Bertatik, hainbat etorkin Ingalaterrara joaten saiatu dira azken egunotan.
2014/09/05 - 22:14
NATOk munduko erantzun azkarreko indar berezia sortzea baimendu du
Babes kolektiboa sendotzeko eta munduko edozein tokitan bi eta bost eguneko tartean berehalako indar armatuen esku-hartzea ahalbidetzeko sortu da.
2014/09/05 - 08:55
Bilera egingo dute Minsken, Ukrainako gatazka baretzeko helburuarekin
Ukrainako Gobernua eta milizia errusiazaleen ordezkariak elkartuko dira Bielorrusiako hiriburuan. Poroxenko presidente ukrainarrak esan du su-etena aginduko duela gutxieneko akordio bat lortuz gero.
2014/09/05 - 00:04
NATOk 15 milioi euroko laguntza emango dio Ukrainiari
Gainera, herrialdean dagoen tentsioa baretzen ez laguntzea egotzi dio Moskuri. Obamak, bestalde, Iraken aire-erasoak eta jaurtiketak baimendu dituela eman du jakitera.
2014/09/04 - 22:54
Protestak Galesen, NATOko goi-bileraren aurka
500 bat pertsonek manifestazioa egin dute Newport-en, Galeseko hegoaldean, NATOko goi-bileraren aurka. Goi-bilera hiri honetako luxuzko hotel batean egiten ari dira.
2014/09/04 - 22:43
NATO osatzen duten 28 herrialdeetako ordezkariak
Izan ere, gerra hotzetik ez dute egungoen moduko erronkarik izan. Ukraina eta Errusiaren arteko gatazkak ardura handia sortzen du, eta hori izan da gai nagusia.
2014/09/04 - 17:11
NATOk Ukraina ezegonkortzea egotzi dio Putini
Hainbat eskari egin diote Errusiari: Ukrainako mugetatik soldaduak erretiratzea, armen eta borrokalarien joan-etorria etetea, milizianoei babesa emateari uztea eta bake prozesuan inplikatzea.
2014/09/04 - 16:58
AEBk nazioarteko koalizioa nahi du jihadisten aurka borrokatzeko
NATOren bilera hasi aurretik ere, Barack Obamak eta David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroak batasun beharra aldarrikatu dute The Times egunkarian.
2014/09/04 - 15:29
NATOren goi-bilera
NATO-ko kideak Galesko Newport hirian ospatzen ari diren goi-bilerako argazki onenak
2014/09/04 - 14:49
Estatu Islamikoa 'gelditzeko beharra' azpimarratu du NATOk
Nazioarteko komunitateak Estatu Islamikoko jihadistak "geldiarazteko betebeharra dauka", Anders Fogh Rasmussen NATOren idazkari nagusiak ostegun honetan azpimarratu duenez.
2014/09/04 - 14:24
NATOk Ukraina ezegonkortzea egotzi dio Putini,bake plana eskaini arren
Ukrainako mugetatik soldaduak erretiratzea, armen eta borrokalarien joan-etorria etetea, milizianoei babesa emateari uztea eta bake prozesuan inplikatzea.
2014/09/04 - 12:32
Estatu Islamikoa 'gelditzeko beharra' azpimarratu du NATOk
Bestalde, David Cameronek iragarri du ez duela baztertzen AEBrekin bat egitea Iraken Estatu Islamikoaren kontrako aire erasoak egiteko.
2014/09/04 - 11:33
Obama iritsi da NATOren bilerara
Barack Obamaren hegazkinak Newporteko aireportuan lur hartu du. Estatu Batuetako presidenteak Cardiffen NATOren bileran hartuko du parte.
2014/09/03 - 21:48
Putinek bake-plana iragarri du, Poroxenkorekin hitz egin ostean
Bestalde, Arseni Yatseniuk Ukrainako lehen ministroak esan du Putinen proposamena “nazioarteko komunitatea engainatzeko saiakera” bat dela, Moskuren aurkako zigorrak saihesteko.
2014/08/29 - 23:33
Errusiari Ukraina inbaditzea leporatu diote eta Kiev NATOn sartzekotan
Ukrainako gobernuak NATOn sartzeko asmoa azaldu du, eta Aliantzak ateak irekita dituela erantzun dio. Errusiako tropak eta tankeak Ukrainara sartu direla salatu dute, matxino errusiazaleei laguntzeko.
2014/08/29 - 14:30
NATOk Ukrainari ateak zabaldu dizkio Aliantzan sartzeko
Gainera, Errusiari 'legez kanpoko akzio militarrak' albo batera uzteko eskatu dio. Moskuren esanetan, "inoiz ez" da egon Ukrainak eta NATOk egindako baieztapen horiek frogatzen dituen gertakizunik.
2014/08/28 - 17:35
Tropa errusiarrak Ukrainara sartu direla baieztatu du Kievek
NBEko Segurtasun Kontseiluak larrialdiko bilera deitu du krisia aztertzeko. Europar Batasunak krisiari erantzuna ematearen "beharra" azpimarratu du, eta areriotasunei uzteko eskatu dio Errusiari.
2014/05/14 - 16:37
Ukrainara tropak bidaltzeko asmorik ez duela adierazi du Errusiak
"Ez dugu destakamendurik inora bidaltzeko inolako asmorik", esan du Lavrov Atzerri ministroak Bloomberg agentziari emandako elkarrizketa batean.