Nato Ipar Atlantikoko Iitunaren Erakundea
2023/06/06 - 20:34
Presa baten suntsipenak uholdeak eta kalte ekologikoak eragin ditu Khersonen
Presa hori giltzarria zen Ukrainak bere lurraldeak berreskuratzeko erasoaldian. NATOk erasoa salatu du eta EBk gerra krimentzat jo du suntsiketa.
2023/05/31 - 18:17
Zer gertatzen ari da Kosovon?
Tentsioa areagotu da Kosovoko serbiarren eta NATOko indarren artean, gehiengo serbiarra duten udalerrietan. Egoeraren gakoak, Mikel Reparaz EITBren Nazioarteko buruaren eskutik.
2023/05/31 - 11:53
50 manifestari eta 30 soldadu zauritu dira Kosovon, serbiarren eta NATOren indarraren arteko liskarretan
NATOk 700 soldadu gehiago bidali ditu Kosovora, herrialdearen iparraldean manifestari serbiarren eta KFOR indarren arteko istiluetan 30 soldadu zauritu ostean.
2023/05/31 - 11:00
NATOk 700 soldadu gehiago bidaliko ditu Kosovora, herrialdearen iparraldean protestak izan ostean
Serbiarren protestak geldiarazi nahian ari ziren KFOR misioko 30 militar zauritu ondoren, Aliantza Atlantikoak erabaki du Kosovon duen presentzia indartzea.
2023/04/06 - 16:05
Errusiako Gobernuak iragarri du Bielorrusiako hedapen nuklearra NATOren zabalkundearen ondorio dela
Errusiako mugarako norabidean handitu egin da Aliantza, ez gara gu izan Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundera gerturatu garenak", esan du errusiar Presidentetzako bozeramaile Dmitri Peskovek.
2023/04/04 - 18:51
Finlandia NATOko eskubide osoko kide da dagoeneko
Errusiak ohartarazi du Finlandiaren sarrerak ez duela bloke aliatuaren segurtasuna indartuko, eta, aldi berean, ziurtatu du "zeharo" oker daudela Moskuk ez duela atxikimendu horren aurrean erantzungo uste dutenak.
2023/04/04 - 11:26
Finlandia NATOko eskubide osoko kide bihurtuko da gaur
Aliantzaren jaiotzaren 74. urteurrenaren egun berean, herrialde nordikoak bat egingo du aliantzarekin, alderdi kontserbadoreak hauteskundeak irabazi ostean.
2023/04/04 - 11:25
Finlandia dagoeneko NATOko kide da
Finlandiak hartu du dagoeneko Jens Stoltenberg NATOko idazkari nagusiaren ongietorria, beraz, Finlandia Aliantza Atlantikoko 31. estatu kide bihurtu da.
2023/04/03 - 01:17
Kontserbadoreek irabazi dituzte hauteskundeak Finlandian, Petteri Orpo buru dutela
Koalizio Nazionalaren Alderdiak (PCN) botoen % 20,8 lortu du, Finlandiarren Alderdiak (PF) % 20 lortu du eta Sanna Marin lehen ministroaren PSDF alderdiak % 19,9. Orpok aurreratu du koalizio gobernua osatzea nahiko lukeela.
2023/03/26 - 19:19
Ukrainak Segurtasun Kontseilua premiaz biltzea eskatu du Errusiak Bielorrusian nuklearrak hedatuko dituela eta
NATOk ez du oraingoz erantzun neurririk hartuko, baina Putini itunen errealitatea desitxuratzea leporatu dio. AEBk ez du Errusia arma nuklear bat prestatzen ari den zantzurik, eta "erne" egotera mugatuko da momentuz.
2023/02/24 - 20:59
Poloniak Leopard tankeak entregatu dizkio Ukrainari
Mateusz Morawiecki Poloniako lehen ministroak ziurtatu du laster gehiago bidaliko dituztela. Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak eskerrak eman dizkio Poloniari aurreneko lau tankeak entregatzeagatik.
2023/02/24 - 15:37
Carmen Romero, NATO: ''Putin gaur erretiratzen bada, gaur bertan amaituko da gerra''
NATO-ko idazkariorde nagusiaren hitzetan, Ukrainak atzera egingo balu, aldiz, desagertu egingo litzateke. Hala ere, argi du NATOk ezin duela eta ez dela izango gerraren parte. Kideak defendatzen ari direla, ez erasoan, azpimarratu du.
2023/02/21 - 21:34
Mendebaldeak ez duela Errusia suntsitu nahi eta Moskuk ez duela Ukraina garaituko adierazi du Bidenek
Kievetik Varsoviara heldu berri, eta Putinen mehatxuak entzun ondotik, agerraldia egin du Joe Biden Estatu Batuetako presidenteak. Lehen urtemugaren atarian NATO inoiz baino indartsuago dagoela esan du, eta Ukrainarenganako babesa hautsiezina izango dela berretsi du.
2023/02/21 - 19:17
Biden, Polonian: "Ukraina ez da inoiz garaipena izango Errusiarentzat. Sekula ez!"
"Autokratek hitz bakarra ulertzen dute: ez, ez, ez. Ez duzue nire herria hartuko, ez didazue askatasuna kenduko", esan du Bidenek Errusiari erreferentzia eginez. "AEBk Polonia eta NATO behar ditu, Poloniak eta NATOk AEB behar duten bezainbeste", erantsi du Andrzej Duda homologoaren aurrean.
2023/02/14 - 21:53
NATOk dei egin die aliatuei premiaz bidali diezaizkioten Ukrainari agindutako armak
Jens Stoltenberg aliantzako idazkari nagusiak dei egin die estatu aliatuei berehala bidali diezazkioten Ukrainari agindutako armak: artilleria astuna, tankeak, aire erasoetarako defentsa eta munizioa. Bere iritziz, hegazkinak ez dira premiazkoak.
2023/02/14 - 08:47
Albiste izango dira: Gutxieneko soldataren igoera, NATOk bilera Ukrainari buruz eta altxor-letren enkantea
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/01/25 - 19:42
Ukrainako gerra fase berri batean sartu da, Alemaniak eta AEBk tankeak bidaliko dituztela iragarri ostean
Tankeak laster iritsiko dira Ukrainara, eta hori beste aukera bat da Kieventzat, Errusiako Armada geldiarazteko eta gudu-zelaian ekimena berriro hartzeko ahaleginean; Errusiak, berriz, Mendebaldearen plana porrotera bideratuta dagoela ziurtatu du.
2023/01/25 - 19:10
AEBk 31 Abrams M1 tanke bidaliko ditu Ukrainara
Joe Biden presidenteak eman du erabakiaren berri. Alemaniak jarrera aldatu eta Leopard 2 tankeak bidaltzea iragarri ostean eman du urratsa AEBk. Ohartarazi duenez, hilabeteak beharko dituzte bidali ahal izateko.
2023/01/25 - 15:55
Espainiak bat egin du Ukrainara tankeak bidaltzeko Europako planarekin
Margarita Robles Defentsa ministroak baieztatu du albistea. Dena dela, ez dute zehaztu zenbat gerra tanke bidaliko dituen. Atzo, Ukrainara Leopard eta Abrams tankeak bidaltzea adostu ostean hartu du erabakia Espainiak.
2023/01/25 - 15:37
Alemaniak 14 Leopard tanke bidaliko ditu Ukrainara
Aliatuekin koordinatutako prozesua izango dela nabarmendu du Olaf Scholz kantzilerrak parlamentuan.