Nato Ipar Atlantikoko Iitunaren Erakundea
2024/05/31 - 21:29
AEBk eta Alemaniak baimena eman diote Ukrainari beren armak Errusiako lurretan eraso egiteko
Alemaniako armekin Errusiako jomugak kolpatzea tabu izan da orain arte Olaf Scholz kantzilerrarentzat. Orain Berlingo Gobernuak jarrera aldatuta, Ameriketako Estatu Batuek hartutako bideari jarraituko diote, eta Ukrainari baimena eman dio bere armak Errusiako lurretan ere erabiltzeko.
2024/05/09 - 19:01
Mundu mailako gatazka bat saihesteko deia egin du Putinek
Indar Armatuetako komandante gorena izan da gaur Nazien aurkako Garaipenaren Eguneko desfilean, asteartean Kremlineko buruzagi kargua hartu ostean. Bere hitzaldian, mendebaldeko errebantxismoa kritikatu du.
2024/04/04 - 18:21
NATOk 75 urte bete ditu, Errusiaren eta mendebaldeko blokearen arteko harremana inoizko garratzena denean
Errusiak 2022ko otsailean Ukrainaren aurkako inbasioa abiatu zuenetik, bi blokeen arteko tentsioa muturrekoa da. Kremlinek behin eta berriz leporatu dio NATOri gerran "zuzenean" parte-hartzen ari dela, Ukrainara "arma kopuru izugarriak" bidaliz.
2024/03/18 - 09:39
Ukrainara tropak bidaltzea ''akatsa'' litzatekeela uste du Javier Solanak
"Lekuan bertan tropekin inplikatzea akatsa litzateke", adierazi du Javier Solonak. NATOko idazkari ohiak uste du "batez ere armak eta munizioa" bidali behar direla Ukrainak bere gaitasun militarrei eutsi ahal izateko. Elkarrizketa osoa, gaur gauean, 21:35ean, ETB2n.
2024/03/18 - 09:37
Javier Solana: ''Ikusi egin beharko da Errusiako hauteskundeen ostean armistizio akordio bat lor daitekeen''
NATOko idazkari nagusi ohi eta Espainiako Gobernuko ministro ohiak adierazi duenez, bere nahia "hildako gehiago ez egotea" da. "Baliteke uda ostean armistizio modu bat aurkitzea", gaineratu du Solanak. Elkarrizketa osoa, gaur gauean, 21:35ean, ETB2n.
2024/03/09 - 18:38
NATOren aurkako elkarretaratzea egin dute Bilboko Arriaga plazan
Gazako herriaren aurkako sarraskian NATO ezinbesteko laguntzaile dela salatu, Europar Batasuna ez dela nahikoa egiten ari ohartarazi eta NATOtik ateratzeko beharra dagoela esan dute, sionismoaren eta inperialismoaren konplize nagusia NATO dela iritzita.
2024/02/29 - 14:34
Europako Parlamentuak Ukrainari, Errusia garaitzeko, behar duen guztia emateko eskatu dio EBri
Eurodiputatuek nabarmendu dute Ukrainari laguntza militarra emateko ezarritako murrizketak eraitsi behar direla.
2024/02/29 - 14:10
Putinek ohartarazi du gerra nuklearra eragin dezakeela NATOk Ukrainara soldaduak bidaltzeak
NATOko herrialdeetara iritsi daitezkeen armak dituela nabarmendu du eta gezurtatu egin du Errusiak Europari eraso egiteko asmorik duenik.
2024/02/29 - 14:05
Putinek NATOri ohartarazi dio tropak Ukrainara bidaltzearen ondorioak ''tragikoak'' izango liratekeela
Vladimir Putinek azpimarratu duenez, Mendebaldeko potentziek ulertu behar dute Errusiak "euren lurraldeetara iritsi daitezken armak ere badituela".
2024/02/26 - 19:19
Suedia NATOn sartzea onetsi du Hungariako Parlamentuak
"Aliatu guztiek onartu dutenez, Suedia NATOko 32. herrialdea izango da. Suediaren integrazioak indartsuagoak eta seguruagoak egingo gaitu guztiok", azpimarratu du Jens Stoltenberg NATOko idazkari nagusiak.
2024/02/11 - 21:26
Trumpek iragarri du ez dagoela prest Ukrainari diru gehiago emateko
Donald Trumpek esan du AEBko presidente izan zenean NATOko kideei esan ziela, zegokiena ordaintzen ez bazuten, Estatu Batuek ez zituztela defendatuko Errusiaren eraso baten aurrean. Are gehiago, edozer egitera animatuko zuela Errusia. Horrela lortu omen zuen NATOko kide guztiek gehiago ordaintzea.
2024/01/24 - 09:26
Suedia NATOn sartzea berretsi du Turkiak, hainbat hilabetez prozesua blokeatuta izan ondoren
Orain, Hungariak erabakiari argi berdea ematea falta da. Behin hori lortuta, Stockholm Aliantza Atlantikoaren 32. kide bihurtuko litzateke.
2023/07/29 - 23:19
Wagner Errusiar mertzenario taldeak kezka piztu du berriro
Antza, Poloniako mugatik oso hurbil daude talde militar horren ehun bat soldadu, eta, beraz, NATOren herrialde batean sar litezke. Poloniako lehen ministroak azaldu du azken egunetako egoera arriskutsua bihurtu dela.
2023/07/12 - 22:49
Ukrainaren segurtasuna bermatzeko konpromisoa azaldu dute G7k eta eta NATOk
G7ko herrialdeek konpromisoa hartu dute epe luzera Ukrainaren segurtasuna bermatzeko. Horrela, kide guztiak Zelenski presidentearekin agertu dira Vilniusen konpromiso hori irudikatuz.
2023/07/12 - 00:26
NATOk ebatzi du baldintzak betetzen direnean gonbidatuko dutela Ukraina Aliantzan sartzera
Baldintzak noiz beteko zain, datarik gabeko gonbitea luzatu dio NATOk Ukrainari kide bihurtzeko. Bien bitartean, milaka herritarrek harrera beroa egin diote Ukrainako presidenteari Vilniusen.
2023/07/11 - 22:43
Baldintzak noiz beteko zain, datarik gabeko gonbitea luzatu dio NATOk Ukrainari kide bihurtzeko
Bestalde, milaka herritarrek harrera bereoa egin diote Ukrainako presidenteari Vilniusen (Lituania).
2023/07/11 - 20:05
NATOk kide bihurtzeko gonbita egingo dio Ukrainari, "baldintzak betetzen dituenean"
Jens Stoltenberg NATOko idazkari nagusiak adierazi duenez, buruzagi aliatuek Ukrainaren bat egiteko prozesua sinplifikatzea adostu dute, atxikitzeko ekintza-plana (MAP) ezabatzea onartu baitute.
2023/07/11 - 15:10
Ukrainarekin harremana aztergai NATOko goibileran
Estatu kideen gehiengoak, batez ere Ekialdekoek, herrialde baltiarrek eta Poloniak ibilbide argi bat nahi dute Ukraina NATOn sar dadin. Ostera Estatu Batuek eta Alemaniak, besteak beste, ez dute nahi oraindik urrats hori eman dezan.
2023/07/11 - 10:32
Albiste izango dira: Beroaldia Nafarroan, marmokak hondartzetan eta NATOren goi-bilera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/07/11 - 00:37
Turkiak Suedia NATOn sartzeko betoa kendu du
Jens Stoltenberg Aliantzaren idazkari nagusiaren arabera, bileran Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidenteak onartu egin du Suedian sartzeko protokoloa lehenbailehen aurkeztea Turkiako Parlamentuan, Ganberan berresteko.