Nato Ipar Atlantikoko Iitunaren Erakundea
2023/01/25 - 15:11
Nola eragingo dio gerrari Ukrainara NATOren tankeak bidaltzeak?
Nahia Sanzo soziologoak, kazetariak eta GeopolitikaZ ikerketa taldeko kideak NATOren erabakia aztertu du. Jatorrizkoa gaztelaniaz.
2023/01/25 - 12:32
Bolaños tankeak Ukrainara bidaltzeari buruz: ''Espainiak bere bazkideekin batera hartuko ditu erabakiak''
Ukrainako gobernuarekin duten konpromezua berretsi du Presidentziako ministroak.
2023/01/24 - 22:08
Scholzek asteazken honetan iragarriko du Leopard 2 tankeak bidaliko dituela Ukrainara
NATOko idazkari Nagusia defentsa ministroarekin elkartu da, eta batzarraren ondoren, adierazi dute Alemaniak baimena emango duela bere Leopard tankeak Ukrainara bidaltzeko.
2023/01/24 - 20:37
Alemaniak baimena eman du Ukrainara Leopard tankeak bidaltzeko
Ukrainak jaso egingo ditu azkenean Errusiako Armadari aurre egiteko nahi zituen tankeak: Leopard 2 alemaniarrak.
2023/01/24 - 14:56
Alemaniak ez du oztopatuko soldadu ukraniarrak Leopard tankeen erabileran trebatzea
Stoltenbergek eta Pistoriousek Ukrainara tankeak bidaltzearen auzia laster konponduko dela espero dute. Hainbat herrialde aliaturekin hizketan hasi da Alemania Leopard tankeen bidalketa koordinatzeko asmoz.
2023/01/21 - 22:02
Alemaniak atzeratu egin du Ukrainara tankeak bidaltzeari buruzko erabakia
Ukrainaren aliatuek bilera dute Ramsteinen, Kievi eman beharreko laguntza militarra hizpide. Ukrainak Alemanian egindako tankeak eskatu ditu, eta NATOko hainbat estatu prest agertu dira bidaltzeko, baina horretarako Berlinen baimena behar dute.
2023/01/20 - 15:31
Arma astunak bidali nahi ditu NATOk Ukrainara
AEBk Alemanian duten Ramstein base militarrean daude jarrita begi guztiak une honetan. Bertan 50 bat herrialdetako eta NATOko denfentsa arduradunak bilduta daude Ukrainara arma astuank bidali edo ez erabakitzeko.
2023/01/20 - 08:46
Albiste izango dira: San Sebastian Eguna, 2022ko langabezia datua eta NATOren goi-bilera Alemanian
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/01/19 - 21:59
Norabide aldaketa: Alemania prest agertuko ei da Ukrainara Leopard 2 tankeak bidaltzeko
Dirudienez, Alemaniako Defentsa ministro berria prest agertuko da ostiralean, NATOk egingo duen goi-bileran, Ukrainara Leopard 2 tankeak bidaltzeko. Hori bai, zeharka egingo lukete, beste herrialde batzuen bitartez.
2023/01/19 - 15:49
Errusiak mehatxu egin du: mendebaldeak Ukrainari tankeak bidaliz gero, gogortu egin daiteke gerra
Moskuk mehatxua egin du baldin eta mendebaldeak Kievi irismen luzeko armak ematen badizkio. Kasu horretan gerra gogortu egingo litzatekeela esan du Moskuk. Bihar NATOk, Estatu Batuek eta Alemaniak, besteak beste, tanke berrien eta gehiagoren bidalketa adostea espero da.
2023/01/06 - 16:07
Ez Ukrainak ezta NATOk ere, ez dute Putinek iragarritako su-etena babesten
Zelenskiren arabera, estalki bat da Dombas aldean Ukrainar tropen aurrerapena gelditzeko, eta ez du su-etena betetzeko konpromisorik hartu.
2022/12/27 - 19:26
Tentsioak gora egin du Kosovon, indarkeria erabiltzeko mehatxuen artean
Kosovoko iparraldean, non serbiarrek errepideen blokeoak mantentzen dituzten hilaren 10az geroztik, tentsioak areagotzen ari da Serbiako Armadak alerta maila igo ondotik, eta Pristinak barrikadak indarrez kentzeko asmoengatik.
2022/11/21 - 19:22
Errusia Estatu terroristatzat jo dezaten eskatu die Zelenskik NATOko estatuetako parlamentuei
Ukrainako presidenteak telematikoki hitz egin du NATOren Batzar parlamentarioaren azken saioan. Asteburuan zehar, Ukrainari buruz eztabaidatu dute herrialdeek Madrilen. Pedro Sanchezek, bere aldetik, berretsi egin du Espainiak Ukrainako herriari babesa ematen jarraituko duela.
2022/11/21 - 13:32
Pedro Sanchez Vladimir Putini zuzendu zaio: ''Utzi bakean Ukraina''
Espainiak Ukrainia babesten jarraituko duela berretsi du Pedro Sanchezek, eta NATOri orain arte erakutsi duen batasunari eusteko eta Vladimir Putin Errusiako presidenteari mezu "irmoa" helarazteko eskatu dio: "Utzi bakean Ukraina".
2022/11/17 - 15:46
Polonian eroritako misila errusiarra dela dio Zelenskik, baina frogek ez diotela hori erantzun dio Bidenek
Une honetan, Polonia eta Estatu Batuetako adituak ari dira misila erori zen eremua aztertzen, eta ikerketa horretan Ukrainako adituek ere egon behar dutela uste du Zelenskik eta hala eskatu du.
2022/11/17 - 12:04
Zer dakigu Polonian eroritako misilei buruz?
Zelenskik Errusiaren erasotzat jotzen du Poloniako misilen erorketa, bere bazkideen bertsioaren aurka. Poloniako presidenteak eta NATOk uste dute "litekeena" dela misilak Ukrainako aire defentsa sistemek nahigabe botatzea.
2022/11/16 - 21:24
NATOk baztertu du Errusiak Poloniari eraso izana
Aliantza Atlantikoak uste du Polonian lehertutakoa Ukrainaren defentsa-misil bat izan zela, baina Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak ukatu egin du.
2022/11/16 - 14:48
NATOk baztertu egin du Errusiak Poloniari eraso izana, eta gertatutakoa Ukrainako defentsei egotzi die
Poloniako presidentearen esanetan, "ezerk ez du adierazten Poloniaren aurka nahita egindako erasoa" izan zenik. Bestalde, Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak berretsi du eroritako misila ez dela ukrainarra. "Ez dut zalantzarik, ez da gure misila izan", esan du.
2022/11/16 - 11:03
Polonian bi pertsona hil dituzten misilak Ukrainak botatakoak izan litezke
Joe Biden AEBko presidenteak berak esan du, ibilbidea ikusita, ez dirudiela Errusiatik jaurtitakoak direnik, eta Ukrainak berak botatako misil antiaereoak izan litezkeela. Ukrainak, ordea, "misil errusiarrak" direla berretsi du.
2022/11/15 - 21:33
Bi hildako Polonian, Ukrainako mugatik gertu ustez bi misil erorita
Baliteke misilek ale-lehorgailuak jo izana Przewodown, Lublin probintzian. Mateusz Morawiecki Poloniako lehen ministroak Ministroen Kontseiluko Segurtasun Nazional eta Defentsa Batzordearen premiazko bilera deitu du.