Nato Ipar Atlantikoko Iitunaren Erakundea
2022/09/30 - 20:46
Putinek Ukrainan okupatutako lurren anexioa aldarrikatu du: "Errusiar hiritarrak izango dira betiko"
Donetsk, Luhansk, Kherson eta Zaporizhiaren Errusiar Federaziora batzea sinatu du gaur Moskun, herrialdeko agintari nagusien eta Ukrainako lau eskualde horietako agintari errusiazaleen aurrean.
2022/09/30 - 20:41
AEBk eta EBk Ukrainako lurraldeen anexioa gaitzetsi dute eta zigorrak iragarri dituzte
NATOk "Ukrainaren subiranotasun eta lurralde osotasunarekiko konpromiso irmoa" erakutsi du. Txinak, Putinen aliatu nagusiak, bere aldetik, ez du lurraldeen anexioa aitortu.
2022/09/28 - 22:12
Nord Stream 1 eta 2 gasbideetako aldi bereko hiru ihesak ulertzeko bost gako
Zer gertatu zen eta, batez ere, non eta nor izan zen erantzulea, funtsezko gakoak dira gertakari honetan, beste bat Errusiaren eta Mendebaldearen arteko gatazka geopolitikoan, Ukrainako gerran eta horren ondorio energetikoetan.
2022/09/22 - 22:39
Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluan Moskuk duen beto eskubidea kentzea proposatu du Zelenskik
Nazio Batuetako idazkari nagusiak guztiz onartezintzat jo du Putinen mehatxu nuklearra eta mota horretako armen erabileraren aukera mahai gainean jarri behar izatea.
2022/09/15 - 20:36
Diputatuen Kongresuak gehiengoarekin eman dio abala Suedia eta Finlandia NATOn sartzeari
PSOEk aldeko botoa eman du, eta Unidas Podemos abstenitu egin da. EAJk Suedia eta Finlandiaren eskaera babestu du, eta EH Bildu, aldiz, abstenitu da.
2022/09/15 - 17:13
Suedia eta Finlandia NATOn sartzeko eskaera onartuko du Kongresuak
EAJk Europako politika militar eraginkorra eskatu du eta defendatu du aliantzak geldiarazi duela hortan gelditu behar ez zen Errusiako erasoa. Euskal Herriak NATOren kontra bozkatu zuela duela hogeitahamasei urte ekarri du gogora EH Bilduk eta eurak bat datozela.
2022/08/31 - 13:43
Munduko lider politikoen erreakzioak Mikhail Gorbatxoven heriotzaren aurrean
Mundu osoko buruzagi politikoek mezuak idatzi dituzte Mikhail Gorbatxov Sobietar Batasuneko azken presidentearen heriotzaren aurrean.
2022/08/18 - 22:55
Serbiak eta Kosovok elkarrizketari ekin diote berriro, matrikulen polemikaren inguruan aurrerapenik lortu gabe
Borrellen arabera, ostegun honetako topaketa ez zen EBk erraztutako elkarrizketaren beste bilera bat bakarrik. Izan ere, "Europarentzako une dramatiko eta arriskutsu batean" iritsi da, Ukrainako gerra betean.
2022/08/01 - 12:48
Kosovok dokumentu serbiarren debekua atzeratu egin du mugan tentsioa handitu ondoren
Kosovok ekainean jakinarazi zuen abuztutik aurrera ez zituela onartuko Serbiako nortasun agiriak eta matrikulak. Ondorioz, igande honetan tentsio berriak sortu dira mugako bi puntutan. Pristinak, 2008an, Serbiarekiko independentzia aldarrikatu zuen, nahiz eta Belgradek aitortu ez.
2022/07/06 - 14:26
Gobernuaren egonkortasuna bermatuta dagoela esan du Belarrak baina defentsa gastuan aldaketa eskatu dio PSOEri
Podemoseko buruzagi eta Eskubide Sozialen ministroak azpimarratu duenez, Espainiaren gastu militarra "markak hautsita" dago eta gizarte politikak lehenetsi behar dira. Erantzunean, Espainiako Gobernuko bozeramaileak jarrera aldatzeko eskatu dio, Ukrainan gerra dagoela gogorarazita.
2022/07/05 - 14:50
Suedia eta Finlandia NATOko kide dira ‘de facto’
Bi herrialdeak hilabeteak iraun ditzakeen berrespen fasean sartu dira. Horien aliantzako sarrera ofiziala 2022ko amaieran edo 2023ko hasieran hel daiteke.
2022/07/01 - 02:14
Putinek salatu du NATOk Gerra Hotzaren garaian ainguratuta jarraitzen duela
Vladimir Putinen hitzetan, NATO "beste garai bateko erakunde militarra" da, eta Ameriketako Estatu Batuen aldeko erabakiak soilik hartzen ditu.
2022/06/30 - 22:24
Sanchezek bikoiztu egin nahi du Defentsako aurrekontua 2029rako
Pedro Sanchezek iragarri du Espainiak handitu egingo duela Defentsako aurrekontua. Gastua barne produktu gordinaren %1 izatetik %2ra pasatu nahi du 2029rako. Hala ere, horretarako babesak topatu beharko ditu. Podemos eta aliatu gehienak ez daude ados.
2022/06/30 - 22:11
Sanchezek "herri akordioa" eskatu die Kongresuko taldeei, Defentsa gastua areagotzeko
Espainiako Gobernuko presidenteak NATOren goi-bileran hartutako konpromisoa babestera gonbidatu ditu alderdi politikoak: 2029rako BPGaren % 2ra iristea.
2022/06/30 - 21:43
Stoltenbergek Putini: "Herrialde aliatuak prest egongo dira edozein gertaerari aurre egiteko"
NATOko idazkari nagusiaren ustez, Ceuta eta Melilla ez daude automatikoki babestuta, "erabaki politikoa" behar baita horretarako.
2022/06/30 - 16:22
Espainia gogobeteta, NATOren lurralde-osotasunaren definizioan Ceuta eta Melilla bildu eta gero
Sanchez presidentearen esanetan Gobernuaren helburuak bete ditu Madrilgo goi-bilerak. Espainiak lortu du NATOk hegoaldeko hegalari begiratzea. Aliantzaren instrukzio liburu berrian idatzita utzi dute.
2022/06/30 - 16:16
Madrilgo goi-bilerarako zituen helburuak bete ditu NATOk
Amaitu da NATOk Madrilen egin duen goi-bilera. Gaur bigarren eta azkeneko jardunaldia izan da eta emaitzak ezagutzeko eguna. Ondorio garrantzitsuenen artean mundua eszenatoki militar berri baten aurrean dagoela, eta egoera berri horretarako prestatu behar garela.
2022/06/30 - 13:38
Sanchezek babesa eskatuko die gainerako taldeei defentsarako BGParen % 2 bideratzeko
Pedro Sanchezen esanetan, Espainiak hemendik 2030ra bitartean defentsarako bideratuko duten gastua BPGaren % 2ra igotzeko konpromisoa hartu du eta, horretarako, berak babesa eskatuko die gainerako talde politikoei.
2022/06/29 - 22:50
NATOk Errusia jo du mehatxu nagusitzat, eta Txina erronka modura ikusten du
Errusia da NATOren segurtasunaren mehatsu zuzen eta adierazgarriena, edozein tresna erabiltzeko prest omen dagoelako bere eraginpeko gunea hedatzeko. Baina Txina ere kezka-iturri bilakatu da Aliantzarentzat.
2022/06/29 - 22:42
NATOren gailurreko gau emanaldiak Prado museoan bildu ditu agintari eta gonbidatuak
Museoan Velazquezen eta Goyaren maisulanak ikusi eta Kieveko Orkestraren kontzertua entzuteko aukera izan dute. Baita Jose Andres sukaldariak prestatu dien afaria dastatzeko parada ere.