NATOk ohartarazi du Errusiak "Apokalipsiaren arma" daraman urpeko ontzi nuklearra mobilizatu duela
NATOk inteligentzia-ohar bat bidali die kide dituen herrialdeei, Errusiak K-329 Belgorod itsaspeko nuklearra mobilizatu duela jakinarazteko, La Repubblica egunkari italiarrak jakitera eman duenez. Informazio horren arabera, itsaspeko honek Poseidon misil nuklearra darama barruan, "Apokalipsiaren arma" deritzona.
Urpeko ontzia uztailean itsasoratu zuten, eta hainbat iturri ez ofizialen arabera, Artikoko uretan dabil orain. Nord Stream gasbideen sabotajeetan zerikusia izan duela uste dute iturri horiek.
NATO beldur da bere misioa Poseidon supertorpedoarekin proba bat egitea ez ote den izango. Jaurtigailu horrek ur azpitik 10.000 kilometro egiteko gaitasuna du, eztanda egin aurretik, eta kostaldetik gertu lehertuz gero, tsunami erradiaktiboa sortuko luke.
Errusiak 2018an aurkeztu zuen torpedo nuklearra errusiarren nagusitasun militarra aldarrikatzeko. Hainbat aditu nuklearrek uste dute, dena dela, antzeko eragina lor daitekeela 1960ko hamarkadatik ezagutzen diren kontinente arteko misilekin.
Ameriketako Estatu Batuek satelite sarea aktibatu dute torpedoen jarraipena egiteko, baina ez dira gai itsaspean detektatzeko.
Belgorod ontziak 184 metroko luzera eta 15 metroko zabalera du, eta ur azpian 60 kilometro orduko abiaduran mugitu daiteke. Kalkulatzen da 120 egun igaro ditzakeela azalerara atera gabe.
Zure interesekoa izan daiteke
Zibererasoa egin diete Belgika eta Suediako dozenaka supermerkatutako hozte-sistemei
Trumpek Kongresuaren kontrola izango du jokoan agintaldi erdiko hauteskundeetan
Bi petrolio ontzi gehiagok egin dute itsas minekin talka Ormuzen, Iranen arabera
Iliana Yotova hautagai errusiazaleak irabazi ditu Bulgariako presidentetzarako hauteskundeak
Hegazkin pribatu bat Palm Beacheko etxe-gune batean erori den unea
Erregaiaren prezioak kamioilariak estutu eta AEBko ondoez ekonomikoa larriagotzen ari da
Ehun bat zauritu eta 13 atxilotu Portugalen, etxebizitzaren aldeko kanpaldiak berriro hustu ondoren
Dozenaka kanpadenda jarri dituzte Erromako Koliseoaren aurrean, bizitzaren kostua garestitzearen aurka protesta egiteko
Manifestazio jendetsuak izan dira hirugarren larunbatez Frantzian, eta 500 lagun baino gehiago atxilotu dituzte