Sanchezek "herri akordioa" eskatu die Kongresuko taldeei, Defentsa gastua areagotzeko
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak hausnarketa eskatu die Kongresuko alderdi politikoei, "kontu ideologikoak" alde batera uzteko eta Madrilen egindako NATOren goi-bileran defentsa gastuari dagokionez hartutako erabakia babesteko: 2029rako BPGaren % 2ra iristea.
Bilera horren amaieran hedabideen aurrean egindako agerraldi batean, Sanchez pozik agertu da. Haren aburuz, Espainiak zituen helburu guztiak bete dira bertan, eta herrialdeak aliatuekiko seriotasun, sinesgarritasun eta konpromiso irudia indartu du, baita "nazioarteko agertokian bere posizioa indartu" ere.
NATOren kide diren estatuburu eta gobernuburuen arteko hitzorduak Kontzeptu Estrategiko berria onartzea baimendu du, datozen hamar urteetan Aliantzaren jarduera-lerroak finkatzen dituena. Lortutako akordioek gastu militarraren areagotzea dakarte, eta Sanchezek gainerako liderrei helarazi die Espainiak BPGaren %2ko igoeraren helburua lortzeko norabidea hartuko duela.
Hori izan zen 2014an Galesen egindako NATOren goi-bilerak 2024rako finkatutako helburua. Dena den, Espainia portzentaje horretatik urrun dago oraindik; egun, % 1,01 bideratzen baitu zeregin horretara, Aliantzaren datuen arabera.
Sanchezek aurreratua zuen jada gastu hori areagotzeko asmoa, 2024rako posible izango ez bazen ere, eta ostegun honetan BPGaren % 2a kokatu du 2029rako jomugan. Adierazi duenez, NATOrekiko konpromisoa ez ezik, Europar Batasunarekikoa ere bada.
Hortaz, gastu horren pixkanako areagotzea egongo da Estatuko aurrekontu orokorretan. Horretarako, alderdi politikoen babesa lortu behar du.
Presidenteak azaldu duenez, Parlamentuan eskatuko du babes hori, eta 2023rako aurrekontuen hurrengo lege-proiektuaren barnean sartuko da defentsara bideratutako gastuaren areagotzea. "Proposamen hori herri akordioa izan dadin nahi dut", horregatik, hausnarketarako deia egin du, eta "kontu ideologikoak" alde batera uzteko eskatu.
Suediaren eta Finlandiaren aldaketa aipatu du Sanchezek adibide gisa, hamarkadetako neutraltasuna apurtu baitute NATOn sartzea eskatzeko. Hala, beharrezkotzat jo du Espainian defentsa gastuaren areagotzearen aurka azaldu diren alderdiek ere gogoeta egitea.
"Nik Gobernuko presidente gisa eta PSOEko idazkari nagusi gisa ordezkatzen dudanari dagokionez, oso argi daukagu: badakigu zein den gure espazioa, Europa, Aliantza, eta jarrera hori defendatuko dugu Kongresuan", gaineratu du.
Unean, NATO barneko azken aurreko herrialdea da Espainia defentsa gastuari dagokionez, Luxenburgoren aurretik, Aliantzak goi-bileraren bezperan argitaratutako txosten baten arabera.
Unidas Podemosek dio ez duela areagotzea babestuko
Unidas Podemosek adierazi du ez duela BPGaren % 2ko Defentsa gastuaren areagotzea babestuko, NATOren goi-bileraren konpromisoetan finkatu bezala, eta errepikatu du azken hilabeteotan azaldutako kontrako jarrera berdina mantenduko dutela.
"Badakizue zein den gai honekiko gure jarrera, ez dugu babestuko", adierazi du Jaume Asens Kongresuko talde konfederaleko presidenteak, Behe Ganberan hedabideen aurrean egindako adierazpenetan.
Bestalde, Alberto Garzon Kontsumo ministro eta IUko koordinatzaile federalak gogora ekarri du taldeak bere asmoa agertu zuela bere garaian, gastu militarra areagotzeko planei uko egitean, eta jarrera berdina duela oraindik zentzu horretan.
Ione Belarra Podemoseko idazkari nagusia eta Gizarte Eskubideetako eta 2030 Agendako ministroa ere ildo beretik mintzatu da: "Espainiak askoz gehiago behar du errenta baten bermea, tankeetan edo armetan gehiago inbertitzea baino".
Feijoo Defentsa politika ituntzeko prest agertu da, eta "koherentzia" eskatu du
Alberto Nuñez Feijoo PPko presidentea Defentsa eta Segurtasun politika bat ituntzeko prest agertu da, baina Gobernuari eskatu dio "koherente" izateko eta proposamen bat aurkezteko.
Getxon eskainitako prentsaurreko batean, presidente popularrak azpimarratu du bere alderdia NATOren "oso aldeko" izan dela beti, eta Estatu Batuekin "konfiantzazko eta laguntasunezko aldebiko harreman" bat izatearen aldeko.
Baietsi du Gobernuak "aintzat hartu" dezakeela PP Defentsarako Estatu politika baterako, baina nabarmendu du Gobernu osoak "koherente" izan behar duela gai horretan, eta bere alderdiak "seriotasunez" jasoko duen proposamen bat aurkeztu. Hala, ezinbesteko baldintzatzat jo du koalizio Gobernuaren batasuna.
Bestelako erreakzioak
EH Bildu ere defentsarako aurrekontua igotzearen aurka agertu da, koalizio abertzaleko iturriek aurreratu dutenez: argudiatu dute inbertsio hori gizarte politiken kaltetan izango dela. Esquerrak ere desadostasuna agertu du.
EAJk, ordea, atea irekita utzi du defentsako plana onartzeko, betiere eraso militarrerako ez bada. Andoni Ortuzar EBBko buruak adierazi duenez, "disuasio edo defentsa" politika izan behar luke, "inoiz ez erasorakoa".
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutako krisia bideratzeko Segurtasun Nazionaleko Kontseiluaren ezohiko bilera eta aginte bakarra deitu du Sanchezek astearte honetarako
Diputatuen Kongresuak asteazkenean eztabaidatuko du Espainiako presidentea migrazio krisiari buruzko agerraldia egin behar duen ala ez eta 10 ministro deitzen dituenetz.
Udal eta foru hauteskundeetarako eta Nafarroako Parlamenturako prozesua prestatzen ari da EH Bildu
Bere oinarriei dei egin die "parte har dezaten eta ezkerreko soberanismoaren eskaintza politiko eta elektorala osatzeko lanaren parte izan daitezen, erronkaren tamainako anbizioarekin".
Saizek Feijooren aurka egin du Ceutan konfinamendua eskatzeagatik: "Xenofobia da kutsakorra"
Elma Saiz Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroaren arabera, Alberto Nuñez Feijoo PPren presidenteak Ceuta konfinatzeko eskatu izana "arduragabekeria larria" da, ez baitago kutsatzeko arriskurik, eta buruzagi popularraren "ezjakintasuna" kritikatu du.
EAJk Frantziarekin hitz egiteko eskatu dio Espainiako Gobernuari, Irungo trafikoaren "itogunea" konpontzeko
Halaber, Cristina Laborda Irungo alkatearen "demagogia" kritikatu du, eta adierazi du arazoa ez dela "errepide gutxi" dagoela, baizik eta Frantziak muga "itogune" bihurtu duela herria.
Pradalesek humanismoaren alde egin du ziurgabetasunaren aurrean, Euskadiren "euskarri sendoena" delakoan
Lehendakariak Jose Maria Arizmendiarrieta, euskal kooperatiben mugimenduaren sortzailea, eta Jose Antonio Agirre lehendakaria aipatu ditu humanismoaren erreferente gisa, eta kontzeptu hori eguneratzea beharrezkotzat jo du.
Eusko Jaurlaritzak ostegunean hasiko du urte politiko berria
Besteak beste, etxebizitzaren prezioak, Osakidetzako itxaron-zerrendek, transferentziek eta erreforma fiskalak markatuko dute agertoki politikoa udazkenean.
Valcalderan fusilatutakoak omendu dituzte Iruñean eta Cadreitan, 90 urte betetzen direnean
1936an, agintari militarrek 52 preso errepublikano atera zituzten Iruñeko kartzelatik, askatuko zituztelako aitzakian, baina hil egin zituzten. Bederatzi hamarkada geroago, ez dakite non dauden haien gorpuzkiak.
Ceutan konfinamendua ezartzeko eskatu dio Feijook Sanchezi "osasun arriskuagatik"
Alberto Nuñez Feijoo PPko buruak Ceutan konfinamendua ezartzeko eskatu dio Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari, uztailaren amaieran migratzaileak masiboki sartu ostean atzeman diren gaixotasun infekzioso eta kutsakorrak direla eta. Horren hitzetan, sarna eta tuberkulosi kasuak daude eta "osasun-arriskua" dago.
Bizirik dauden migratzaileak eta hildakoen gorpuak aberriratzeko eskatu dio Marokok Espainiari
Marokoko Justizia ministroak Espainiarekin akordio bat sinatzeko eskatu du, eta ziurtatu du Maroko prest dagoela autobusak Ceutara bidaltzeko, bizirik dauden migatzaileak hartzeko.
Gorenak atzera bota du ministroak abuztuan Senatuan agertzera behartzeko PPk egindako premiazko eskaera, Ceutako krisia dela eta
Nuñez Feijook Gobernuari eskatu dio baimena eman diezaiola Felipe VI.ari hiri autonomoa bisitatzeko, erregeak “Ceutara joan nahi duelako hala dagokiolako”.