La Naval
2018/11/07 - 12:59
Aurten 29 dira jada EAEn amiantoak eraginda hildako langileak
Navalen eta CAFen behar egindako 65 urteko behargin bat da 29. biktima. CCOOk heriotza deitoratu eta amiantoaren kaltedunentzako funtsa bat sortzea eskatu du berriro.
2018/11/01 - 16:06
La Navaleko komiteak langilez 'hustu' nahi dituzten proposamenak baztertu ditu
Enpresa batzordeko idazkariaren esanetan, irtenbide bakarra Espainiako Gobernuak ontziola erostea da. Izan ere, ez du uste Van Oord armadoreak Alexia draga Sestaon amaituko duenik.
2018/10/31 - 22:31
Bertan behera utzi du Tapiak La Navaleko batzordearekin egin duen bilera
Bestalde, Sestaoko La Navalen inbertitzeko interesa duten enpresa "serioak" daudela iragarri du sailburuak.
2018/10/31 - 21:45
Tapia mahaitik altxatu da Navaleko batzordearekin egin duen bileran
La Naval erosteko interes serioa azaldu duten inbertsoreak egon badaudela baieztatu du Tapiak. Langileek bihartik aurrera ez dute soldatarik izango.
2018/10/31 - 13:55
Tapia: 'Inbertitzaile pribatu bat behar dugu'
Arantxa Tapiak adierazi duenez, une honetan garrantzitsuena 'Vox Alexia' draga Navalen eraikitzea lortzea da, horrela irtenbide bat aurkitzeko denbora irabazteko.
2018/10/30 - 09:40
La Navaleko langileek itxialdia egin dute Sestaoko ontziolan
22:00etatik 06:00ak arte egin dute itxialdia. 177 langileak Arantxa Tapia sailburuarekin elkartuko dira asteazkenean.
2018/10/30 - 09:29
Navaleko langileek itxialdia egin dute bart gauean
Atzo lan-erregulazio txostena jaso ondoren, itxialdia egin dute bart gauean ontziolan. Goizeko 06:00 irten dira langileak.
2018/10/29 - 21:21
Navaleko langileek itxialdia egingo dute enpresan goizeko 6:00ak arte
Sestaoko Navaleko konkurtso administratzaileak 177 langileri eragingo dien lan-erregulazioko txostena aurkeztu du astelehen honetan, eta kaleratzea datorren astean formalizatuko da.
2018/10/29 - 15:16
Navaleko kontratuak azkentzeko txostena, aurkeztuta
Konkurtso Administratzaileak aurkeztu du 180 langileri eragingo dien erregulazio-txostena. Langileek itxialdia egingo dute gaueko 22:00etatik 06:00ak arte.
2018/10/26 - 01:33
La Naval likidatzeko plana epaitegian aurkeztu du ontziolaren administratzaileak
Administratzaileak datorren astelehenean aurkeztu du ontziolako 180 beharginak kaleratzeko lan-erregulazio txostena.
2018/10/25 - 14:29
Enpresa-batzordearentzat Gobernu zentralak Naval erostea da irtenbidea
Navaleko langile talde bat PSE-EEren Bilboko egoitzaren atarian bildu da, ontziolaren itxiera ekidingo duen irtenbide bat eskatzeko.
2018/10/18 - 13:45
Navaleko langileen bilkura, Bilbon
Sestaoko ontziolako lan batzordeak deituta ia ehun langile batu dira gaur Eusko Jaurlaritzak Navalen esku hartu dezala eskatzeko.
2018/10/17 - 13:11
La Naval ontziolarentzat behin betiko irtenbidea bilatzen ari da Espainiako Gobernua
Ahalik eta lanpostu gehien "salbatzea" da helburua. Horretarako, "zentzuzkoa" litzateke eraikitzeko asmoa zuten ontziaren eraikuntza lortzea.
2018/10/11 - 21:30
Legebiltzarrak onartutako akordioa ez dela nahikoa esan dute La Navaleko langileek
Langile-batzordeak berretsi egin du konponbide bakarra Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak Sestaoko ontziola erreskatatzea dela.
2018/10/11 - 16:09
Navalentzako plan publiko-pribatuaren alde egin du Legebiltzarrak
Ontziola eskuratzeko operazio publiko-pribatua "aztertzeko eta babesteko" txostena abiatzea eskatu dio Legebiltzarrak Jaurlaritzari.
2018/10/11 - 14:25
La Navalentzako plan publiko-pribatuaren alde egin du Eusko Legebiltzarrak
Ontziola eskuratzeko operazio publiko-pribatua "aztertzeko eta babesteko" txostena abiatzea eskatu dio Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari.
2018/10/11 - 13:16
Navaleko langileek elkarretaratzea egin dute Legebiltzarraren aurrean
Legebiltzarraren osoko bilkuran EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek batera egindako ekimen bat eztabaidatuko dute, ontziolaren egoeraren aurrean hartu beharreko premiazko neurriei buruz.
2018/10/10 - 22:47
Ontziola erreskata dezatela exijitu diete La Navaleko langileek bi gobernuei
Langile-batzordeak gogora ekarri du "pribatizatutako ontziola guztiak egun itxita" daudela eta Sestaoko Naval pribatizatzea "erabaki politikoa" izan zela.
2018/10/10 - 21:37
Naval ontziolaren itxieraren aurkarko manifestazioa egin dute Sestaon
Urria bukatu orduko, ontziola ixteko lan-erregulazio txostena aurkeztuko dutela ohartarazi diete langile guztiei Navaleko zuzendaritzak eta konkurtsoko administratzaileak.
2018/10/10 - 16:48
Bi astetan kontratuak etengo dizkiela jakinarazi die Navalek 180 langileei
Orain bi hilabeteko epea hasiko da kaleratzeen baldintzak negoziatzeko, besteak beste, langileei dagokien kalte ordaina.