La Navaleko komiteak langilez 'hustu' nahi dituzten proposamenak baztertu ditu
Sestaoko La Naval ontziolako enpresa batzordeak balizko inbertitzaileen proposamenak baztertu ditu, Juanjo Llorden komiteko idazkariaren esanetan, ontziola langilez "hustu" nahi dutelako.
Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegitura sailburuak atzo La Navaleko langile ordezkariekin egin zuen bileran iragarri zuenez, interesa duten zenbait inbertitzaile badaude, "berme serioak" dituztenak eta hezurmamitu daitezkeenak.
"Askotan esan izan dugu eta hartzekodunen konkurtsoko administratzaileak ere bai: inbertitzaileak langilerik gabeko ontziola nahi du eta, gero, agian bai edo agian ez, langileak hartuko ditu. Langileen % 80, % 50 edo % 20 hartuko ditu, ziurrenera, askoz ere okerragoak izango diren lan-baldintzetan. Ez da hori guk nahi dugun konponbidea", esan du Llorendek RNE irratiari egindako adierazpenetan.
Gauzak horrela, eta La Navalek etorkizuna izan dezan aukera bakarra dela iritzita, ontziola erreskata dezala exijitu dio beste behin Espainiako Gobernuari. Izan ere, ez du uste Van Oord armadoreak Alexia draga Sestaon amaituko duenik. Hala gertatuko balitz, enpresak denbora irabaziko luke.
Azkenean ontziola itxiko balitz, langile finkoen % 88k La Navantia enpresara itzultzeko aukera lukete. Kasu horretan, 150 familiak Ferrolera (600 kilometro) edo Cadizera (1.000 kilometro) erbesteratu beharko lukete. Enpresa batzordearen esanetan, langile guztiak La Navantiaren beste lantegietara joateko prest leudeke.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadiko ikuskizunetako teknikariek grebari eutsi diote, lehen hitzarmen kolektiboaren negoziazioa blokeatuta dagoela salatuta
Lanuzteek abuztuaren 14an eta 26an jarraituko dute, Donostiako eta Bilboko jaiekin bat eginez.
Euskal erakundeek bazka erosketa bateratua egingo dute abeltzaintza ustiategi txikienei laguntzeko
Abuztuan egingo dute erosketa, lehorteak gogorren jo dituen ustiategien benetako beharrak zehazteko inkesta egin ondoren. Dirulaguntza zuzenak, berriz, urte amaieran aztertuko dituzte.
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.