La Naval
2017/09/22 - 16:16
La Navalek epailearen esku utzi du asteazkeneko gertakaria
Bertan egiten ari diren ontzi baten armadorea hura eramaten saiatu zen. Antza, lanak beste kai batean amaitzea nahi du, baina ez du ordaindu horretarako behar den dirua.
2017/09/22 - 00:06
Manifestazio jendetsua egin dute Naval ontziolaren defentsan
Manifestazio jendetsua egin dute gaur Sestaoko ontziolatik abiatu eta Santurtziraino. Langileek industria-plan berri bat lantzea esaktu dute.
2017/09/21 - 23:00
Navaleko langileak kalera atera dira, ontziola ez ixtea eskatzeko
Espainiako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari negoziatzeko mahai bat osatzea eskatu diete, ontziolaren etorkizuna bermatuko duen industria-plan berri bat egiteko hiru aldeen artean.
2017/09/21 - 14:29
Navaleko ontzi baten armadorea barkua eramaten saiatu da
Gauerdian, ontziolara joan da sei marinelekin, eta sokak moztu dituzte. Zuzendaritza eta enpresa batzordea armadorearen aurkako salaketa aurkeztekotan dira.
2017/09/20 - 18:43
Navalek ontzi bat ontziolatik kanpo bukatzea proposatu die langileei
Ontziolako langile batzordeak azaldu duenez, beharginen ezinegona gero eta handiagoa da, ziurgabetasuna hazi besterik ez baita egiten egunetik egunera.
2017/09/14 - 16:16
Jaurlaritza ontziolaren kapitalan sartzeko prest
Lehendakariak iragarri duenez Jaurlaritza La Navalen parte hartze txiki bat erostea aztertzen ari da. Bitartean langileek protesta egin dute bilbon Murueta ontziolaren egoiztean, jabeetako bat baita.
2017/09/11 - 19:54
La Navalek abiarazi du jada lan-erregulazio plana ezartzeko prozedura
Aldi baterako lan-erregulazio espedientea urriaren 1ean sartuko da indarrean eta langile finko guztiengan izango du eragina. Aurretik, aldi baterako behargin guztiak kaleratuko dituzte.
2017/09/06 - 22:29
Navaleko enpresa-batzordea 24 orduko itxialdia egiten ari da ontziolan
Ontziola “erabateko porrotean” dagoela esan du Navaleko enpresa-batzordeak. Akziodunek iragarritako hartzekodunen konkurtsoa saihestea “oso zaila” izango dela erantsi du langileen ordezkaritzak.
2017/09/04 - 13:28
Ontziolaren kontrola hartzeko eskatu dio Navaleko batzordeak Jaurlaritzari
Navaleko enpresa-batzordea EH Bilduko ordezkariekin bilduko da astearte honetan, ontziolaren egoeraren berri emateko, gaur EAJrekin eta PSErekin gauza bera egin ondoren.
2017/08/31 - 14:34
Sestaoko alkatea: Nola dago Naval hartzekodunen konkurtsoan lana izanda?
Gertatutakoaren inguruan "hausnarketa sakona" egiteko eskatu du Josu Bergarak. Bestalde, Bizkaiko ahaldun nagusiak esan du "gogor" egingo duela lan Navalen alde.
2017/08/30 - 16:03
Hartzekodunen konkurtsoan sartuko da La Naval ontziola
Batzar Nagusian hartu dute erabakia. Behar ziren 42 milioi euroak ez ditu inork jarri eta aukera bakarra zen. Argitzeko dago orain, langileekin eta egiten ari diren ontziekin zer gertatuko den.
2017/08/30 - 14:00
Ontziolaren 'benetako egoera' argitzeko eskatu dute Navaleko langileek
Ontziolaren etorkizuna arriskuan ikusita, bilera eskatu diete akziodunei. Akziodunen Batzar Nagusia bilduta dago.
2017/08/29 - 20:07
Sestaoko Naval ontziola, kiebraren atarian
Manuel de Dagoren berririk ez dago, eta beste aukera batzuk aztertzeko akziodunen ezohiko batzarra deitu dute asteazkenerako.
2016/09/18 - 21:57
'Living Stone' ontzia itsasoratu du La Navalek
Tideway konpainia holandarrari 2017an emango dio. Itsas-hondoan lanak egiteko erabiliko dute.
2016/09/18 - 21:48
Sestaoko La Navalek 'Living Stone' ontzia uretaratu du
2017an emango diote ontzia Tideway konpainiari, eta itsas hondoko lanak egiteko erabiliko dute.
2016/01/29 - 14:08
Naval ontziolak ferry bat egingo du 175 milioi euroren truke
Datozen hilabeteetan argitu beharko dute, baina beste ontzi bat egiteko aukera jaso dute kontratuan. Mediterraneoan gas natural likidotuak bultzatuta ibiliko den lehen ferrya izango da.
2015/09/04 - 01:29
Gas naturala erabiliko duten lehen bi ferryak eraikiko ditu La Navalek
Balearia ontzi-enpresak egin dio eskaera. Gas naturala erabilita, ferry berriek gutxiago kutsatuko dute, % 30 murriztuko baitira CO2 emisioak.
2015/07/30 - 22:31
'Texelstroom', La Naval ontziolak egin duen lehen ferrya
1.750 pertsona eta 350 ibilgailu garraiatu ahal izango ditu. Gas naturala erregai bezala erabili ahal izango du ontzi honek.
2015/07/30 - 21:30
'Texelstroom' ferrya uretaratu dute La Naval ontziolan
Gas naturala erregai bezala erabili ahal izango duen ferryetako bat izango da. Texelstroom ontziak 1.750 pertsona eta 350 ibilgailu garraiatu ahal izango ditu.
2015/06/11 - 16:25
Navaleko Enpresa Batzordea eta langabeak, aurka
Navaleko Enpresa Batzordea eta Sestaoko langabeak, industria osagarriak langileria kanpotik ekartzearen aurka agertu dira. Euren esanetan, badago langile trebaturik, eta kostuen arazoa baino ez da.